From Wikipedia, the free encyclopedia
Momia, hil eta denbora askora, baltsamatzearen edo baldintza naturalen ondorioz kontserbazio egoera pean mantendu diren gizaki edo animalien gorpuei deritze.
Badaude toki eta eskualdeak, euren muturreko lehortasun, hotz, alkalinotasun, aire libretik edo mikroorganismoengandik isolatuta egoteagatik, gorpu bat, usteldu ordez, ohi gertatzen den bezala, momifikatzea eragiten dutenak.
Giza momia natural antzinakoenak, Naqada garaiko egiptoarrak dira. Europan, ezagunena Ötzi da, Brontze Aroko Alpe italiarretako biztanle baten hondarrei emandako izena, eta Helmut Simon mendizaleak aurkitu zuena 1991n. Gorpuaren kontserbazioaren arrazoia, pertsona hori hil zen tokiko hotza izan zen, muturrekoa eta iraunkorra dena.
2006an ospatu zen UISPPen XV. biltzarrean, Chulingo Quebradako andetar momia baten ile larruko AMS datazioa aurkeztu zen, Zurigoko Institutu Politeknikoak egina, eta duela 6.000 urte datatua dagoena. Momia naturalik antzinakoena zein den adierazterakoan, Zurigoko datazioek, Chulingo momia, Otzi baino 750 urte zaharrago egiten dute.
Momia kontzeptua, eskuarki arrazoi erlijiosoengatik, ahal bezainbeste denbora kontserbatzeko asmoz baltsamatutako edo prestatutako gorpuaren ideiarekin lotua dago. Gorpuak nekez mantentzen dira usteldu gabe, berez kontserbatzeko baldintzak ezustekoak eta urriak baitira.
Antzinako kultura batzuek, Historiako une ezberdinetan, erritu eta hil ohituren atal gisa garrantzi handia eman diote hildakoen gorpuak kontserbatzeari. Antzinako Egipto da hildakoen errituzko momifikazioaren adibiderik ezagunena. Sarkofagoetan sartu aurretik, baltsamatu eta lihozko bendez estaltzen zituzten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.