From Wikipedia, the free encyclopedia
Mogol Inperioa (turkieraz: Babür İmparatorluğu; persieraz: شاهان مغول, Shāhān-e Moġul; urduz: مغلیہ سلطنت) edo Mughal Inperioa Indiako azpikontinentea gobernatu zuen Turkiar inperioa izan zen. 1526an sortua, XVII. eta XVIII. mendeen zehar hegoaldeko Asiako gehiena inbaditu eta gobernatu zuen XIX. mendearen erdian amaitu arte[1]
Mogol Inperioa شاهان مغول Shāhān-e Moġul | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1526 – 1858 | |||||||||||||||||||||||
Monarkia absolutua | |||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Inperioa 1700. urte inguru | |||||||||||||||||||||||
Geografia | |||||||||||||||||||||||
Hiriburuak | Agra; Fatehpur Sikri; Delhi | ||||||||||||||||||||||
Kultura | |||||||||||||||||||||||
Hizkuntza(k) | turkiera | ||||||||||||||||||||||
Erlijioa | Hinduismoa, sunismoa eta sinkretismoa | ||||||||||||||||||||||
Historia | |||||||||||||||||||||||
Eratua | 1526 | ||||||||||||||||||||||
Independentzia | 1858 | ||||||||||||||||||||||
|
Mogol enperadoreek, timuridoen leinukoak zirenak, bere une gorenean ekialdean Bengalatik mendebaldean Balutxistanera eta iparraldean Kaxmirretik hegoaldean Kaveriko arrora zabaltzen zen eskualdea gobernatu zuten, 110 eta 150 milioi biztanle eta 3,2 milioi kilometro koadro zituena.
Inperioaren aro klasikoa 1556an Jalaluddin Mohammad Akbarren erreinaldian hasi eta 1707an Aurangzeb enperadorean heriotzan (Maratha Inperioak menderatua) amaitu zen[2] nahiz eta leinuak beste 150 urte iraun. Azken enperadorea Bahadur Shah II.a, Delhin baino ez gobernatu zuena, Britainiar Rajak atxilotua eta erbesteratua izan zen zipaioen matxinadaren ondorioz.
Mogol Handia esapidea (o grao Mogor), portugaldarrek erabili zuten lehen aldiz dinastia honen jatorri mogola izendatzeko; baina Baburrek, dinastiaren sortzaileak, persiarren eragin handia zuen, bere memoriak turkiar hizkuntzaz idatzi bazituen ere; haren ondorengoek persieraz idatzi zuten. Enperadoreak berak sah edo padsah izendatzen zuen bere burua, eta ez mogol handia, titulu hori sartaldekoek bakarrik erabiltzen baitzuten.
1526an Babur Afganistango erreinutik abiatu zen, eta berehala menderatu zituen Delhi eta Agra. Gero rajput leinuen elkarte bati aurre egin zien, bai eta garaitu ere, artilleriari esker. 1530ean hil zen Babur; haren seme Humayaun izan zen Baburren ondorengoa. Biharko enperadoreak Indiako iparraldetik egotzi bazuen ere, persiarren laguntzari esker eskuratu ahal izan zituen berriro galdutako lurrak.
Akbarren erreinaldian (1556-1605), iritsi zuen gailurra mogolen inperioak: Akbarrek Indiako iparralde osoa azpiratu zuen, Gujaratetik Bengalaraino, erlijio tolerantzia ezarri zuen bere mendeko guztiak batzearren, eta administrazioa eraberritu zuen. Inperioa aginpide zentralaren mendeko probintzia, barruti eta azpi-barrutietan banatua geratu zen. Akbarrek Fatehpur Sikri hiria izendatu zuen inperioko hiriburu, baina utzi egin zuen ur hornidura arazoak zirela eta.
Akbarren hurrenak, Jahangirrek (1605-1627), jesuitak onartu zituen misio lanetan, eta egoitza bereziak eman zizkion Sortaldeko Indietako Konpainia Ingelesari; oso gogorra izan zen ordea sikhen sekta berriarekin. Sah Jahan (1628-1658), Jahangirren semea eta laugarren mogol handia, Indiako eraikitzaile handiena izan zen. Haren erreinaldian eraiki ziren Gotorleku Gorria, Meskita Handia eta Taj Mahal.
Aurangzeben (1628-1707) erreinaldi luzean hasi zen inperio mogolaren gainbehera. Horren arrazoi nagusiak bi izan ziren: azken erregeek hindu erlijioaren kontra jokatu izana, eta elkarrengandik oso urruti zeuden herrialdeak aginpide zentral baten pean baturik edukitzeko zailtasuna, burujabe izan nahi zuten gobernarien esku zeudela gainera.
Akbar enperadore mogolak (1556-1605) Indiako inperioaren iparraldea atzera batzea lortu zuen. Errege tolerantea zen, eta erlijio guztietako artistez inguratu zen. Eklektizismo hori nabarmena da bere erreinaldian eginarazi zituzten eraikuntzetan. 1569 eta 1585 bitartean jauregi bat eraikiarazi zuen inperioko hiriburuaren ondoan, Fatepur Sikri-n. Jauregiko arkitekturan bi tradizioak nahasten dira : musulmana (arkuak, gangak eta patio zabalak), batetik, eta hindua (harri leuneko habeak, apaindurazko eskultura ugari eta sendotasuna), bestetik. Terraza asko egoteak eta parapetoek eta erlaitzek murruetan egiten duten itzalak horizontaltasun sentipena sortzen dute Fatepur Sikriko eraikuntzetan. Akbar-eko jauregiak Pertsiakoen antolaketa bera du, baina kanpoaldeko harri masa gorriak gotorleku itxura ematen dio.
Arte mogolaren monumentu aipagarriena Taj Mahal da. Hileta monumentu ikusgarria da. Shah Jahan enperadoreak (1627- 1658) eraikiarazi zuen Agra hiriaren kanpoaldean, bere emazte Murotaz Makalen gorpua gordetzeko, hamabosgarren semeaz erditzean hil baitzen. Arte mogolarena ez ezik Sortalde osoko monumentu aipagarrienetakoa da Taj Mahal. Eraikuntzaren fatxadak arku zorrotzeko leihoak ditu, eta erraboil baten itxurako kupula handi bat estalki gisa. Kupula handien albo banatan beste bi daude, txikiagoak. Multzo osoa inguratzen duen laukiaren kantoietan zilindro itxurako lau dorre mehe daude, kanpoaldera pixka bat makurtuak, lurrikararen batek eraitsiz gero, ez daitezen erori eraikuntza nagusiaren gainean. Eraikuntza marmol zuriz egina dago eta lore marrazkiez apaindua, simetria, ordena eta zorroztasun ikaragarriaz.
Enperadore horrek berak Delhin ezarri zuen gero bere inperioaren hiriburua.
1638an Delhi osatzen dute zortzi hirietako zazpigarrena eraikitzen hasi zen: Shahjahanabad. Hiriak hareharri gorrizko harresi bat du inguruan eta hiribide zabal bat alderik alde. Lekurik altuenean meskita handi bat eraikiarazi zuen eta geroago Gotorleku. Gorria, luxuzko jauregi bat hareharri gorrizko harresiez inguratua, enperadorearen bizileku eta altxor inperialaren gordeleku. Harresiez barne marmol zurizko pabiloiak zeuden gorteko zeremoniak ospatzeko. Jauregi hartan bizi izan ziren enperadore mogolak ingelesek Delhi hartu zuten arte (1858).
Mogolen garaiko pintura Persiako eta Indiako pinturaren sintesi bat da. Akbar enperadoreak pintore maisuak ekarrarazi zituen Pertsiatik haren lantegian egitandien eskuizkribuak irudiztatzen ziharduten pintore hinduen irakasle izan zitezen. Miniaturak kolore bizi-bizikoak ziren, eta gorteko eszenak irudikatzen zituzten, jauregietan edota paisaia idealizatuetan kokatuak. Beste eskolak ere sortu ziren, baina lantegietan inperialetan egiten zenaren eraginpean egon ziren denak.
Izena | Jaiotza | Agintaldia | Heriotza |
---|---|---|---|
Zaheeruddin Muhammad Babur | 1483 | 1526–1530 | 1530 |
Nasiruddin Muhammad Humayun | 1508 | 1530–1540 | 1556 |
Sher Shah Suri | 1472 | 1540–1545 | 1545 |
Islam Shah Suri | 1500 | 1545–1554 | 1554 |
Nasiruddin Muhammad Humayun | 1508 | 1555–1556 | 1556 |
Jalaluddin Muhammad Akbar | 1542 | 1556–1605 | 1605 |
Nooruddin Muhammad Jahangir | 1569 | 1605–1627 | 1627 |
Shahaabuddin Muhammad Shah Jahan | 1592 | 1627–1658 | 1666 |
Mohiuddin Muhammad Aurangzeb Alamgir | 1618 | 1658–1707 | 1707 |
Bahadur Shah I.a | 1643 | 1707–1712 | 1712 |
Jahandar Shah | 1664 | 1712–1713 | 1713 |
Furrukhsiyar | 1683 | 1713–1719 | 1719 |
Rafi Ul-Darjat | Ezezaguna | 1719 | 1719 |
Rafi Ud-Daulat edo Shah Jahan II.a | Ezezaguna | 1719 | 1719 |
Nikusiyar | Ezezaguna | 1719 | 1743 |
Muhammad Ibrahim | Ezezaguna | 1720 | 1744 |
Muhammad Shah | 1702 | 1719–1720, 1720–1748 | 1748 |
Ahmad Shah Bahadur | 1725 | 1748–54 | 1754 |
Alamgir II.a | 1699 | 1754–1759 | 1759 |
Shah Jahan III.a | Ezezaguna | 1759 | 1770 |
Shah Alam II.a | 1728 | 1759–1806 | 1806 |
Akbar Shah II.a | 1760 | 1806–1837 | 1837 |
Bahadur Shah Zafar | 1775 | 1837–1857 | 1862 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.