From Wikipedia, the free encyclopedia
Flavio Merobaudes (latinez: Flavius Merobaudes; fl. 432-446) hispano-erromatar militar eta poeta izan zen.[1]
Sidonio Apolinar galiarraren arabera, Betikakoa zen.[2] Ravennara joan zen eta Trajanoren Foroan estatua bat eraiki zioten enperadorearen eta erromatar herriaren borondatez. Hidaziok natu nobilis deitu zionez, litekeena da izen bereko magister militum eta bi aldiz kontsularen ondorengoa izatea. Estatua, 435eko uztailak 30ean eraikia izan zen, honela agertzen baita 1813an aurkituriko bere idulki eta idazkunean. Bere estatuaren inskripzioak vir spectabilis (maila altu bat senatari ordenaren barnean) zela eta Ravennako gorteko comes sacri consistorii (kontseilu inperialeko kidea) kargua bete zuela jakitea ahalbidetzen digu.
Flavio Aeziok 430 eta 431. urteetan alaman jutungoen aurka hasitako kanpainan eta Norikako matxinada baten errepresioan zehar, Merobaudesek komandante militar onaren ospea lortu zuen. Alpeetan borrokatu zuen, ziur asko alpetar bagauden aurka. 435 eta 439 artean patrizio bilakatu zen. 438/9an Salonan zegoen, beharbada Konstantinoplarako bere bidaiatik itzultzean, eta han ospatu zuen godoen aurkako Aezioren garaipena Mons Colubrariuseko guduan (438).
443an, Merobaudes, bere aitaginarreba Asterioren oinordekoa izan zen Hispaniako magister utriusque militiae moduan. Ebroko haraneko bagauden aurka borrokatu zuen eta, urte berean, Aracaelin (gaur egungo Uharte Arakil edo Araciel izeneko Erdi Aroko herri hustua, Corella ondoan).[3] Hala ere, ia berehala, Valentiniano enperadoreak Italiara deitu zion, bere aurka asmatutako azpijoko batzuen ondorioz. Beraz, bagauden mehatxua, arazo bat izaten jarraitu zuen, 454an Teodoriko II.aren anaia zen Frederiko bisigodoak menderatu arte. Hidazio gotzainak gertaera hauek bere kronika garaikidean erregistratu zituen, Merobaudesek olerkari eta hizlari bezala zuen ospea ere goraipatuz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.