From Wikipedia, the free encyclopedia
Teodoriko II.a[1] (gotikoz: Þiudareiks; latinez: Theodericus) bisigodoen erregea izan zen 453tik 466ra arte. 466. urtean hil zen.
Teodoriko II.a | |||
---|---|---|---|
453 - 466 ← Torismundo - Euriko → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 426 (egutegi gregorianoa) | ||
Heriotza | Tolosa Okzitania, 466ko urtarrila (39/40 urte) | ||
Heriotza modua | giza hilketa | ||
Hiltzailea | Euriko | ||
Familia | |||
Aita | Teodoriko I.a | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Balti dynasty (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa |
Teodoriko II.a, Teodoriko I.aren semea, Torismundo bere anaia hiltzen lortu zuen tronua. 455ean Valentiniano III.a eta Petronio Maximo hil zirenean, bere enperadore-txotxongilo ezarri zuen Erroman: Avito. Bitartean Rekiariok gidaturiko sueboak eraso zituen Iberiar Penintsulan. Erregea erail ondoren, Agiulfo jarri zuen tronuan kantabriarrak eta baskoiak borrokatzeko aginduarekin.
458aren amaieran Maioriano enperadoreak Septimanian sartu eta Teodoriko erasoz probintzia inperiorako aldarrikatu zuen. Maiorianok Arelateko guduan bisigodoak menderatu zituen eta hauek mendebalderantz jo zuten Akitaniaraino. Erromatarrekin itun berria sinatu eta Hispanian egindako konkistak gelditu zituzten federazioa eusteko. Hala ere 461ean Maioriano hil zutenean, Teodorikok Septimania berreskuratu eta berriro Hispania inbaditu zuen. 466an Euriko bere anaia gazteak erail eta ondorengo bilakatu zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.