From Wikipedia, the free encyclopedia
Maximilian Weber (Erfurt, Alemania, 1864ko apirilaren 21a - Munich, 1920ko ekainaren 14a) soziologo eta ekonomialari alemaniarra izan zen, soziologia moderno antipositibistaren sortzailetzat hartzen dena. Marx-en ideia batzuk (hala nola historiari buruzko ikuspegi materialista eta klase arteko borrokaren garrantzia) zorrotz kritikatu zituen.
Max Weber | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Maximilian Carl Emil Weber |
Jaiotza | Erfurt, 1864ko apirilaren 21a |
Herrialdea | Prusiako Erresuma Weimarko Errepublika Alemaniar Inperioa |
Heriotza | Munich, 1920ko ekainaren 14a (56 urte) |
Hobiratze lekua | Bergfriedhof (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia Espainiako gripea |
Familia | |
Aita | Max Weber |
Ama | Helene Sarah Julie Fallenstein |
Ezkontidea(k) | Marianne Weber |
Bikotekidea(k) | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Heidelbergeko Unibertsitatea Göttingengo Unibertsitatea Berlingo Humboldt Unibertsitatea Kaiserin-Augusta-Gymnasium Municheko Unibertsitatea Friburgoko Unibertsitatea Vienako Unibertsitatea Estrasburgoko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Levin Goldschmidt (en) August Meitzen (en) Rudolf von Gneist |
Hizkuntzak | alemana errusiera ingelesa italiera latina |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | legelaria, ekonomialaria, soziologoa, filosofoa, antropologoa, abokatua, unibertsitateko irakaslea, musikologoa, politikaria eta historialaria |
Lantokia(k) | Friburgo Munich Heidelberg eta Viena |
Enplegatzailea(k) | Municheko Unibertsitatea Heidelbergeko Unibertsitatea Friburgoko Unibertsitatea Vienako Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Pan-German League (en) German Sociological Association (en) Zientzien Bavariar Akademia Zientzia eta Humanitateen Heidelbergeko unibertsitatea Zientzia eta Humanitateen Heidelbergeko unibertsitatea Burschenschaft Allemannia zu Heidelberg (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | agnostizismoa |
Alderdi politikoa | National-Social Association (en) Alemaniako Alderdi Demokratikoa Progressive People's Party (en) |
Bere obrarik ezagunena Etika protestantea eta kapitalismoaren izpiritua da, non bertan, puritanismo protestantearen eta kapitalismoaren sorreraren arteko harremana aztertu baitzuen. Weber-ek klase sozialei buruzko ikuspegi pluralista defendatu zuen. Ikuspegi horren oinarrian bereizketa garrantzitsu bat dago, jabetzako klaseen eta "lorpen" (erdiespen) klaseen artekoa hain zuzen. Jakina, gizarte kapitalista batean jabetzak garrantzia handia du klase posizioa definitzeko, Marx-ek erakutsi zuenez. Baina jabetzarik ez dutenen artean desberdintasun nabarmenak daude, pertsona horiek merkatuan eskain ditzaketen zerbitzuei begira (kualifikazioak, eta kualifikazioak monopolizatzeko ahalmena). Kapitalismo modernoan, hezkuntza-sisteman lortutako kualifikazioek garrantzia handia hartzen dute.
Soziologiarentzat beste funtsezko obra bat Zientzia lanbide bezala. Politika lanbide bezala da. Bertan arrazionalitate karismatikoen garrantzia azpimarratu zuen, eta estatua biolentziaren monopolioa duen erakunde gisa definitu.
Weber Erfurt, Turingian (Alemania) jaio zen. Aita, Max Weber, funtzionario protestante eta politikaria zuen eta bere ama Helene Fallestein, kalbinista zen. Politikan murgilduta hazi zen eta oso argia zela erakutsi zuen. 14 urterekin, Homero, Virgilio, Zizeron eta Tito Livio-ren inguruko erreferentzia asko sartu zituen berak idatzitako eskutitzetan. Horrez gain, unibertsitatean sartu baino lehen, Goethe, Spinoza, Kant eta Schopenhauer-en inguruan zuen ezagutza oso zabala zela, aipatu beharra dago.
1882an, Heidelbergeko Unibertsitatean sartu zen zuzenbideko ikasle bezala. Ikasketa hauetaz aparte, ekonomia eta Erdi Aroko historia ikasi zituen. Gainera, gai teologikoen inguruan asko irakurri zuen.
Estrasburgon, ejerzito Alemaniarraren barruan ibili zen. Baina 1884ko udazkenean, bere gurasoen etxera bueltatu zen Berlineko Unibertsitatean ikasteko. Han zegoela, Goettingeneko Unibertsitatean zegoen bitartean eta entrenamendu militarrak eginak zituela, 1886an, “Referendar” azterketak gainditu zituen eta modu horretan, abokatu lanetan ibiltzeko aukera izan zuen.
1880ko hamarkadaren amaieran historia ikasketetan sakondu zuen. 1889an historia legalari buruzko doktoretza tesis bat idaztearen ondorioz, “La Historia de las organizaciones medievales de negocios”, legeetan doktoretza jaso zuen.
1893an, Marianne Schnitger izeneko lehengusina batekin ezkondu zen eta 1894an, Freiburg-era joan ziren. Han zegoela, bertako unibertsitateko ekonomia irakasle junior izendatu zuten. Geroago, 1897an, postu bera Heidelbergeko unibertsitatean hartu zuen. Urte pare bat geroago, 1900ean, hilabete batzuk sendategi batean eman zituen eta handik atera ondoren, bere emaztearekin batera Italiara abiatu zen 1902. urtera arte.
1898 eta 1902. urteen bitartean ez zuen entsaiorik publikatu eta azkenean, 1903. urteko udazkenean bertan behera utzi zuen irakasle lana. Urte horretan, Archiv für Sozialwissenschaft und Sozialpolitik-eko argitaratzaile postua hartu zuen eta 1904ean, Arteen eta Zientzien Kongresuan parte hartu zuen. 1905ean '’Etika protestantea eta kapitalismoaren izpiritua’’ entsaioa publikatu zuen, hau bere lanik ospetsuena bihurtu zelarik. Aipatzekoa da, lan hau bizirik zegoela publikatua izan zen bakarra dela. Hala ere, irakasle pribatu bezala lan egiten jarraitu zuen, 1907an jasotako herentzia bati esker[1].
1912an, ezkerreko partidu politiko bat sortzeko saiakerak egin zituen zeinak sozial-demokraten eta liberalen konbinaketa ahalbidetuko zuen. Dena den, bere saiakerak ez zuten funtzionatu eta partiduak porrot egin zuen. Liberalek sozial-demokraten idealen aurrean sentitzen zuten beldurra zela medio.
Lehenbiziko Mundu Gerra bitartean, Weber Heidelbergeko ejertzitoko ospitaleen zuzendaria izan zen. 1915 eta 1916an, gerra ostean, Belgika eta Polonian Alemaniar kontrola mantentzen saiatzen ziren taldeetan parte hartu zuen. Orduantxe aldatu zuen Weberrek gerra eta alemaniar inperioaren hedakuntzaren inguruan zuen ikuspegia. 1918an, Heidelbergeko soldadu eta langile-kontseiluko partaide izan zen. Alemaniako iraultza komunista baten beldur zen, ondorioz, 48.artikulua konstituzioan sartzearen alde zegoen. Geroago, Adolf Hitler artikulu horretaz baliatu zen diktadore moduan aritu ahal izateko.
Orri honetako zati batzuk ez daude euskaraz Beraz, itzulpena behar dute. |
Soziologiako ikerketak aplikatu zituen hainbat eremutan: Politikan, zuzenbidean, ekonomian, musikan eta erlijioan.
Soziologia modernoaren sortzaileetako bat daukagu Weber. Comteri jarraituz, Weberrek sortu eta lan egin zuen tradizio antipositibistan, idealistan eta herneutikan. Weberren lehenengo lanak industria soziologiarekin erlazionatuta daude; baina ezagunenak bere hurrengo lanak izan dira, eta hauek erlijio soziologia eta gobernuko soziologiari buruz hitz egiten dute:
Weberren, entsaiorik garrantzitsuena Politik als Beruf (euskaraz, politika bokazio gisa) izan zen[erreferentzia behar]. Bertan, gizarte okzidentalak honela definitu zuen estatua: monopolioa, indar fisikoaren gainetik exijitzen duen entitatea da. Politika, indarraren banaketa erlatiboa egiteko, estatuak duen esku-hartzea da.
Soziologia modernoaren fundatzaileetako bat izateaz gain, ekonomia arloan ere garrantzia izan zuen. Ekonomisten ikuspuntutik, Weber Alemaniako ekonomia eskola gazteenaren ordezkaria izan zen. Bere ekarpen baloratuenak gai honetan, “Etika protestantea eta kapitalismoaren izpiritua” lana da. Hau, saiakera bat da, non erlijioen eta hauen jarraitzaileen aberastasun erlatiboen inguruan mintzatzen dena.
Weberren beste kontribuzioa ekonomian metodologian egindako lana da: Verstehen eta antipositibismoaren teoriak.
Orri honetako zati batzuk ez daude euskaraz Beraz, itzulpena behar dute. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.