1918ko gripe-pandemia From Wikipedia, the free encyclopedia
1918ko gripe pandemia —Espainiako gripea ezizenaz ere ezaguna— 1918. eta 1919. urteetan munduan 500 milioi pertsona kutsatu[1] eta 20-100 milioi lagun hil zituen gripe pandemia izan zen[2][3][4]. 1918ko urtarrilean hasi zen eta 1920 arte iraun zuen, Artikoraino eta Pazifikoko uharteetaraino ere hedatuta. Ohiz kanpoko gripe pandemia larria izan zen, H1N1eko A azpimotako birusaren kariaz[5]. Historian izandako pandemia larrienetarikoa izan zen[2][6][7], eta gaur egun ere ez dugu aski datu historiko eta epidemiologikorik haren jatorri geografikoa zehazteko.
Espainiako gripea | |
---|---|
Jatorrizko izena | (fr) La Grippe Espagnole (es) La Pesadilla |
Mota | influenza pandemic (en) : influenza A virus subtype H1N1 (en) pandemia gaixotasun infekzioso Zoonosi agerraldi epidemiko |
Denbora-tarte | 1918ko urtarrila - 1920ko abendua |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Frantzia |
Abiapuntu | Fort Riley (en) Haskell konderria Camp Funston (en) Étaples |
Kausa | influenza A virus subtype H1N1 (en) |
Kasu kopurua | 500.000.000 |
Pertsona hilak | 50.000.000 |
Kronologia | |
Lehen Mundu Gerra | |
Osatuta | |
Gaixotasun kutsakorrek bizi-itxaropena murriztua zuten XX. mendearen hasieran. Baina pandemia honen lehen urtean, Ameriketako Estatu Batuetan, adibidez, bizi-itxaropena 12 urtetan murriztu zen[8][9]. Gripe gehienek gazte, zahar eta beste gaixotasunen batengatik ahuldutakoak hiltzen dituzte, baina 1918ko gripe pandemiak osasuntsu zeuden gazteak hil zituen batez ere[10].
Zientzialariek pandemia hau azaltzeko hainbat azalpen proposatu dituzte. Ikerketa batzuek proposatzen dute birusaren bariantea berez zela agresiboa. Ikerlari talde batek biktimen ehun izoztuen laginak erabili eta birusa erreproduzitzea lortu zuten. Ikerketa horretan aurkitu zuten, infekzioa animalietan gertatzen zenean, arnas-aparatuaren akats orokorra ekartzen zuela, eta gorputza hiltzen zela zitokina ekaitz baten ondorioz, hau da, gorputzaren gehiegizko erreakzio immunitarioaren ondorioz. Horrek azaldu lezake bere ezohiko izaera larria eta biktimen adin profila hain zehatza eta mugatua izatea, gazte helduek immunitate-sistema sendoa baitute; heriotza tasa baxuagoa izan zuten profiletan (haur eta adinekoak), aldiz, immunitate-sistema ahulagoa da[11].
Azkenaldian egindako ikerketek jatorrizko txosten-medikuak hartu dituzte oinarri[12][13]. Aurkitu dute birusa ez zela izan beste gripe batzuena baino birulentoagoa, baina epidemia gertatzeko baldintza bereziak zeudela, batzuk Lehen Mundu Gerrari lotuak, tartean elikadura eskasa, ospitaleak eta eremu medikuak gainezka egotea, higienerik eza... Ondorioz, infekzio bakterianoa sortu zen, biktima gehienak hil zituena, normalki ohean hilzorian egon ostean[14][15]. Garaiko datu medikuak ez dira nahikoak pandemiaren jatorri geografikoa identifikatzeko[1]. 1920ko hamarkadako entzefalitis letargikoaren agerpenean paper zuzena izan zuen[16].
Lehen Mundu Gerran aliatuek Espainiako gripea izena eman zioten. Espainia gudan ez zegoenez, bertako aldizkariek arreta gehiago eman zioten gaixotasunari, zentsurarik ez zelako aplikatu hedabideetan. Hori dela eta, Estatu Batuetan eta Europako beste herrialdeetan kasu erregistratuak ugari izan arren, Espainian larritasun handiagoa zuelako ustea zabaldu zen. Izan ere, Alemanian, Erresuma Batuan eta Frantzian gaixotasunari eta hilen kopuruari buruzko berriak zentsuratu egin zituzten hedabideetan, tropen morala jaitsiko ote ziren beldur. Hortik datorkio pandemia honi Espainiako gripea ezizena.
Ikertzaile gehienek 1918ko martxoan, Estatu Batuetan hasi zela onartzen dute; are gehiago, zenbait ikerlarik Texaseko Camp Funston gunean kontrataturik zeuden langile txinarrak identifikatu dituzte epidemia zabaltzearen arrazoi gisa.
Edonola ere, honako hipotesiak jorratu dira pandemia honen jatorria zehazteko orduan:
Euskal Herrian espainiar gripeak hiru agerraldi izan zituen:[17]
Ikertzaile batzuen aburuz, laugarren bolada bat ere izan zen 1920an. Oro har, Euskal Herrian epidemia bat-batean agertu zen, ez zuen denbora askorik iraun eta mila lagunetik hamabi hil zituen. Gainera, garaiko hedabideetan ikus daitekeenez, alarma piztu zuen gizartean. Eragina oso ezberdina izan zen herriaren arabera. Haietako batzuetan gogor kolpatu zuen: Orozkon (Bizkaia) herritarren % 25,7 hil zen, eta Etxarri-Aranatzen (Nafarroa) hilkortasuna % 61,1era ailegatu zen urrian. Hildako gehienak 1918ko udazkenean izan ziren.
Elionor Elisberg Millerrek hiru urte zituen 1918an, aurreko mendeko izurriterik hilgarrienak munduko biztanleriaren ia herena kutsatu zuenean. 50 milioi pertsona hil zituen. Gaur egun Elionorren bilobak azaltzen digu nola iraun zuen bizirik bere amonak, hartu zituen prebentzio-neurriei esker. Gripea Chicagotik hedatu zen heinean, gaur egun aktiboki sustatzen den baina modu desegokian inplementatzen den gizarte urruntze eta berrogeialdia ezarri zuten. Elionor beste gaixoengandik bezain urrun geratu zen osasuntsuengandik. Garai hartan hartutako metodoak asko laguntzen digu gaur egungo koronabirusaren pandemiari nola aurre egin jakiteko.
1917. urtean Estatu Batuek Lehen Mundu Gerran parte hartu zuten, Frantziaren aliatu gisa. Beatriz Echeverri soziologoaren ustetan, esan daiteke ‘gripe espaniarrak´ Kansanseko Funston kanpamentuan izan zuela jatorria. Soldadu bakoitza bere herrialdera itzuli zen, eta horrela transmititu zen pandemia. Pobreziaren hazkunde esponentzialak, gerrak aurrera egin ahala, militarrei ez ezik, biztanleria zibilari ere eragin zion, eta horrek osasun arazoak ekarri zituen, higiene faltagatik. Pandemia hau pertsonen arteko kontaktu fisikoaren eta higiene eskasaren ondorioz transmititzen zen.
Biktimetako asko 20 eta 40 urte bitarteko gazte eta heldu osasuntsuak izan ziren. Sukar altua, belarrietako mina, gorputzaren nekea, beherakoak eta noizbehinkako gonbitoak ziren gaixotasun honen berezko sintomak. Pandemian hil ziren pertsona gehienak bigarren mailako bakterio-pneumonia izan zuten, antibiotikorik ez zegoelako.
Baina gripe honek pertsonak azkar eta askota larritasuna ohartzerako hiltzen zituen. Desberdintasunik kezkagarrienetako bat bere erasoen bat-batekotasuna izan zen. Adibidez, John M. Barryren The Great Influenza (Gripe handia) lanean, hurrengoa kontatzen du testualki: "Rio de Janeiron, Ciro Viera Da Cunha medikuntza-ikaslea tranbiaren zain zegoen gizon batek ahots guztiz normalez zerbait galdetu zionean eta, jarraian, hil egin zenean. Lurmutur Hirian (Hegoafrika), Charles Lewis tranbia batera igotzen ari zen etxera itzultzeko. Bost kilometroko ibilbidean sei pertsona hil ziren tranbian, tartean gidaria ". Guztiak gripearen biktimak izan ziren.
1918. urtean txertoak ez ziren existitzen. Lehen ikasketak 1931. urtean hasi ziren. Medikuek eskuan zituzten baliabide guztiak erabili zituzten. Pazienteei odola ematea, oxigenoa ematea eta aspirina kopuru handiak ematea. Txerto eta serum berriak garatzea izan zen helburua, batez ere pneumokokken aurka. Baina bakarrik neurri terapeutiko batek arrakasta zuela erakutsi zuen: odolaren trasfusioa sendatutako pazienteetatik biktima berrietara.
Arazoaren berri eman zen herrialde bakarra izateak izurritea Espainiako Gripea bezala ezagutaraztea eragin zuen. Eta epizentroa ez izan arren, Espainia izan zen kaltetuenetako bat, 8 milioi lagun kutsatuta eta 300.000 pertsona hilda.
Mundu mailan berriz, 50-100.000.000 pertsona inguru hil zituen. Heriotza tasa, %10-20koa zen. Birus honek ere animaliei eragin zien, txakurrak eta katuak adibidez.
Biktima kopuru handiena 13 asteko epe batean hiltzen joan zen, Irailatik Abendura. Pandemia guztiak bezala, sukar espainiarra ez zituen klase sozialak bereizten, eta, beraz, pobreei eta aberatsei eragin zien. Egungo pertsonai publikoen artean hurrengoak agertu ziren:
Gainera, mundu osoan benetako irismena izan zuen epidemia izan zen. Uharte tropikalak ere ez ziren libratu. Mendebaldeko Samoan, gaixotasuna itsasontzi batean sartu zen 1918ko azaroaren 7an. Bakarrik bi hilabetetan, 38.302 biztanleen %20a hil zituen. Munduko herrialde nagusietatik, bakar batek ere ez zuen ihes egin baja asko jasan gabe.
Sinestezina badirudi ere, estatubatuar gehiago hil ziren urte batean gripearen ondorioz bi mundu gerretan batera borrokan hil zirenak baino.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.