From Wikipedia, the free encyclopedia
Birulentzia mikrobio baten ahalmen patogenoari deritzo. Patogenizitatea mikrobio batek gaixotasuna sortzeko gaitasuna bada, birulentzia patogenizitatearen neurri kuantitatiboa da: bakterio patogeno batek birulentzia gehiago ala gutxiago eduki dezake, adibidez.
Birulentzia oso aldakorra izan daiteke espezie bereko bakterioen artean: espezie baten andui batzuk, esaterako, birulentzia handikoak izan daitezke, eta beste batzuek -aldiz- birulentzia oso urria eduki dezakete.
Bakterio edo birus bati bere birulentzia modu artifizialean murrizten zaionean andui moteldua lortzen da. Andui moteldu horiek antigorputzen sorrera eragiten dute, baina ez dute gaixotasunik sortzen; hori dela eta oso erabiliak izaten dira txerto moduan. Bakterio baten birulentzia murrizteko hazkuntza-inguru artifizialetan mantentzen da luzaro bakterio hori, animalietatik pasatu gabe. Hazkuntza-inguru horietan bakterioak ez baditu kondizio optimoak moteltze hori areagotu egiten da. Moteldutako anduia animalia batean gero txertatzen bada sortzen den patologia oso arina izaten da, birulentzia galdu duelako.
Hainbat faktorek areagotzen dute mikrobio baten birulentzia. Hauek dira aipagarrienak:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.