Endotoxinak hainbat bakterio Gram negatibok zelula horman dituzten toxinak dira, bakterio hauen ostalariarentzat toxikoak direnak. Exotoxinen aldean, egitura somatikoak dira, bakterioari lotuak daudenak, beraz ez dira bakteriotik kanpo askatzen.

Endotoxinak lipopolisakaridoak dira. Hori dela eta, beroarekiko erresistenteak dira, ez dute desnaturalizazioa jasaten. Lipopolisakarido horien zati lipidikoa da toxizitatea eragiten duena.

Endotoxinek ez dute toxoiderik sortzen eta ez dira exotoxinak bezain toxikoak.

Beren jarduerari dagokionez, eragin biologiko hauek burutzen dituzte:

  • odolean koaguluen agerpena eragiten dute, odoljarioak eragiten dituztenak
  • sarritan beherakoak eta gaitz gastro-intestinalak sortzen dituzte

Endotoxinak askatzen dira bakterio eramailea hiltzen denean. Endotoxina askatuak toxikoagaoak dira endotoxina lotuak baino. Honenbestez, bakterioak hiltzen dituzten antibiotikoek, paradoxikoki, kalte handiak sor ditzakete endotoxinen askapen bortitza gertatzerakoan.

Endotoxina-dosi handiak arriskutsuak dira eta heriotza eragin dezakete, schock hemorragikoa eta ehunen nekrosiaren ondorioz.

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.