Kanidoen familiako ugaztun karniboroa, mapatxearen antzekoa eta bere larruagatik preziatua dena. Jatorriz asiarra da, baina Europako ekialde eta erdialdean naturalizatu da, eta dagoeneko Frantziara ere hedatu da. From Wikipedia, the free encyclopedia
Mapatxe txakurra (Nyctereutes procyonoides) Nyctereutes generoko eta Canidae familiako ugaztun haragijale bat da. Mapatxearen antzeko itxura duelako jarri zioten izen hori.
Mapatxe txakur | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) [1] | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Canidae |
Leinua | Canini |
Generoa | Nyctereutes |
Espeziea | Nyctereutes procyonoides Gray, 1834
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 61 egun |
Habitat | Sastrakadi |
Kumaldiaren tamaina | 6 |
Eguneko zikloa | gaueko |
Ekialdeko Txinan eta Japonian du jatorria. Japonian, tanuki (japonieraz: 狸 ) du izena; hango folklorean eta mitologian garrantzi handia du, Euskal Herrian azeriak duen rolaren antzekoa baitu han.
Gizakiak arropa egiteko erabiltzen du mapatxe txakurraren larruazala. 1928an, gizakiak espezie honen hazkuntzari ekin zion, ekialdeko Asian hasita. Gainera, 1928tik 1958ra bitartean, 10.000 mapatxe txakur askatu zituzten Sobietar Batasunean zehar, ehizatzeko eta larrua ustiatzeko asmoz. Geroztik beste hainbat mapatxe txakur ere askatu dira, eta gaur egun Europan barrena espezie inbaditzailea da.
Mapatxe txakurrak bost azpiespezie ditu:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.