From Wikipedia, the free encyclopedia
Makuria edo Makurra (arabieraz: مقرة; edo al-Muqurra) gaur egungo Sudango iparraldean eta Egiptoko hegoaldean zegoen Erdi Aroko erreinua izan zen. Tradiziozko hiriburua Dongola hiria zen, batzuetan erreinua jasotzen zuen izena. Nubiako erresumen taldeetako bat izan zen, Kuxeko Erresuma erori ondorengo mendean agertu zena, eta K. a. 800. urteaz geroztik. K. o. 350. urtera eskualdean agindu zuena. Makuria jatorriz Niloko hirugarren ur-jauzitik, bosgarren eta seigarren arteko lekuren bateraino zabaltzen zen[1]. Merkataritza-ibilbideak, meategiak eta oasiak kontrolatu zituen ekialdean eta mendebaldean.
Makuria ⲇⲱⲧⲁⲩⲟ | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
IV. mendea – 1312 | |||||||
| |||||||
Goiburua Monarkia | |||||||
Makuria eta beste nubiar erresuma kristauak | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Dongola | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Nubiera | ||||||
Erlijioa |
| ||||||
Historia | |||||||
Garai historikoa | Goi Erdi Aroa | ||||||
|
Seigarren mendearen amaieran Makuriako erregeak kristautasunera bihurtu ziren, baina VII. mendean arabiar armadak Egipto konkistatu zuen eta Nubia gainerako kristautasunetik isolaturik geratu zen. 651. urtean, arabiar gerrarien mutzo batek inbasioa saiatu zuen, baina errefusatu egin zuten eta bakt izeneko ituna sinatu zuten, XIII. mendera arte bi aldeen arteko bakea ekarri zuena[2]. Makuria zabaldu zen, iparraldeko erresuma, Nobatia erantsiz, edo arabiar inbasio garaian edo errege Merkurios erregealdian zehar. 750. eta 1150. urteen garaia erresumarako oparoa izan zen eta "Urrezko Aroa" deritzo[3]. Egiptotiko erasoek eta barneko desadostasunak XIV. mendean estatuaren kolapsoa ekarri zuten.
Mercurios Makuriakoaren erregealdian (675tik 710era bitartean), Makuria eta Nobatia bateratzea guztiz gauzatu zen. Garai hartako inskripzio batek Mercuriosek Nobiatan eraiki zituen bi eliza bikain egin arazi zituela adierazten du, bata Faras hirian eta bestea Taifako hirian. 759. urteko dokumentu batek Ziriako erregeari (seguruenik 759 eta 768 urteen artean gobernatu zuena) "Makuria eta Nubia —Nobatia— jauna" izena ematen dio[4].
Kristautasunaren predikua Makurian Nobatiakoren jatorri bera duela dirudi.
640. urtean Ahmed ibn al-Aziz arabiar jeneralak ordura arteko Egipto bizantziarra konkistatu zuten; Garai hartan, Egiptoko biztanlerik gehienek kristautasunaren aldaera batekoak ziren, Monofisita, geroago eliza koptoa deitzen zioten. Georgios Alexandriakoa patriarka "melkita" ("ortodoxoa") Konstantinoplan babestu behar izan zuen, eta ondorioz, Alexandriako patriarka-egoitza hutsik geratu zen, mende bat inguru. Bitartean, kristau koptek Arabiarrekin hitzarmen bat lortu zuten arabiarrek Egiptoko lurraldean eta Nubian patriarka monofisita batek erlijio-kontrola gauzatzeko. Seigarren mendean bederatzi gotzaindegi kopto egon ziren Makuria-Nobatian eta beste sei Alodian.
651. urtean, Makuria-Nobatia erresuma (edo sinplifikatua, Nobatia) inbasio arabiarreko saiakera bat uka zezakeen eta bakea ezarri zuen arabiarrarekin bakt (zerga ordainketa) hitzarmenaren bidez. Zerga hori izan ere, Makuria eta Nobatia erresumako kristauek oparotasun epea izan zuten 750 eta 1150. urteen artean. Bederatzigarren mendearen bigarren erdialdera, Makuriako erregeak Nobatia iparraldeko eskualdea (Aswan) berreskuratu nahi izan zuen, Arabiarren eskuetan egon arren, baina Fatimitarren dinastiako musulmanek garaitu zuten; borroka horretan makuriar borrokalari asko preso egin zituzten eta Nobatia iparraldeko eskualdea, islamiarra izan zen Fatimitar dinastiaren desagerpena izan zen arte, 651. urtean. Azken gertakari hori Makuriko erregeak baliatu zuen Asuango eskualdea berreskuratu ahal izateko (estrategikoa, Nubiako atea izan baitzen eta baita).
Arabiar historialariak Al-Makrizi aipatzen du Makuriako erresuma (Arabiarrek Mukarra edo Mukarrah deitua) Aswanetik Alodia erresumaraino (arabieraz: Alwa edo Al-Uah) iristen zen. Oro har, Arabiar historialariek Makuriako erresumari Nubiyyah deitzen zioten (Nubia, Nobatia antzinako erreinutik datorrena) edo Dunqulah (Dongola, Makuriako hiriburua), eta Kasr Ibrahim-ek Marko III.a Alexandriakoa (1166-1169) aitalehen monofisitari bidalitako gutun batean agertzen dira Nobatia, Alodia eta Mukurra edo Makuria izenak.
1173. urtean, Shams al-Dawba Turanshah Saladin I.aren jenerala Yemenetik (hau da, atzeguardia) Nubiako erreinu kristauak erasotu zituen; horrek Makuriako iparraldea (batez ere Nobatia eremua) Aiubtarren dinastia musulman egipziarrak okupatu zuen. Erantzunez, 1272an, David Makuriako erregeak Egiptoko Aydhah portua harrapatu nahi izan zuen, Itsaso Gorriaren ertzean, Egipto eta Sudango artean dagoen mugan. Horrek, mamelukoen erreakzioa eragin zuen, Makuriako hiriburua, Dongola hiria, konkistatu zutenak 1274. urtean, biztanleak zerga astunak ordaintzera edo islamera aldatzea indarrez behartuz. Ondoren, 1276 eta 1290 urteen artean oso konbultsioak jotako aldia izan zen, erregearen aldaketa ohikoekin, mamelukoen presioagatik. Lurralde batzuk Makuriako erresumatik 1290. urte inguruan banatu ziren eta Dau (edo Daw) eta arabieraz Yebel Adda izeneko eskualde menditsuko erresuma txikiak osatuz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.