From Wikipedia, the free encyclopedia
Ayyubtarrak[1] (kurdueraz: ایوبیان, Eyûbiyan) leinu kurdu sunita izan zen[2], Egiptoko fatimatarrak eta Siriako Zengid leinua agintetik eraitsi zituena; XII. eta XIII. mendeetan Ekialde Hurbila gobernatu zuen.
Ayyubtarren dinastia ایوبیان الأيوبيون | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1171 – 1341 | |||||||||
Sultanerria | |||||||||
| |||||||||
Aiubtar Sultanerriaren hedadurarik handiena, 1188 inguruan. | |||||||||
Geografia | |||||||||
Hiriburua | Kairo (1171-1174) Damasko (1174-1218) Kairo (1218-1250) Damasko (1250-1260) Hama (1260-1341) | ||||||||
Kultura | |||||||||
Hizkuntza(k) | Arabiera | ||||||||
Erlijioa | Islam sunita | ||||||||
Historia | |||||||||
Sorrera | 1171 | ||||||||
Amaiera | 1341 | ||||||||
|
Aiub eta Shirkuh anaiak soldaduak izan ziren, Zengid leinuaren zerbitzuan borrokatu zirenak; baina Aiuben seme Saladinek independentzia lortu zuen. 1171n, Al-Adid kalifa hil eta fatimatar kalifaldia amaitu zenean, Saladinek Egiptoko sultan izendatu zuen bere burua. Hamarkada bat borrokan igaro eta gero, 1183. urterako, Siria, iparraldeko Mesopotamia, Hiyaz, Yemen eta Iparraldeko Afrika egungo Tunisiaraino konkistatuak zituen. 1187an, Hattingo gudua eta gero, Jerusalemgo Erresuma Latindarraren gehiena ere okupatu zuen[3].
Saladin hil zenean, bere oinordekoak saiatu ziren lurraldeak atxikitzen. Hala ere, 1230eko hamarkadan, Siriako agintariek independentzia adierazi zuten[4]. 1250ean, As-Salih Aiub hil zenean, jeneral mamelukoek Egipto hartu zuten, eta 1260an Mongolen Inperioa jabetu zen Alepoz. Azken printzerria, Hama, 1341ean galdu zuten.
Barneko ezinkonponduak zuzentzeko gai izan ez baziren ere, aiubtarrak administratzaile onak, merkatari abilak eta eraikitzaile trebeak izan ziren. Erlijioari dagokionez, gartsu eutsi zioten sunismoaren ortodoxiari[5], hiri nagusietan madrasa asko eraikiz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.