Portugalgo udalerria eta hiria From Wikipedia, the free encyclopedia
Lagos Portugalgo hiri bat da, Faroko Barrutian, Algarbe azpieskualdean dagoena. 27.949 biztanle inguru ditu. Barlavento Algarvio izeneko zonaldean kokatzen da (Algabeko mendebaldea).
Lagos | |||
---|---|---|---|
Portugalgo udalerria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Portugal | ||
Portugalgo barrutia | Faro | ||
Posta kodea | 8600 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 37°06′00″N 8°40′00″W | ||
Azalera | 212,8 km² | ||
Mugakideak | Vila do Bispo, Aljezur (en) , Monchique eta Portimão | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 31.049 (2011) | ||
Dentsitatea | 146 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 282 | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Hiri senidetuak | Ribeira Grande, Óbidos eta Torres Vedras | ||
cm-lagos.pt |
Udalerriak 212,99 km²ko azalera du [1] eta 31.049 biztanle (2011), [2] 4 parrokiatan banatuak. [3] Udalerria iparraldean Monchiquerekin mugatzen da, ekialdean Portimãorekin, mendebaldean Vila do Bispo-rekin, ipar-mendebaldean Aljezurrekin eta hegoaldean Ozeano Atlantikoko kostaldearekin.
Lagos historikoki Portugalgo Aurkikuntzekin lotuta dago. Gaur egun Algarbeko turismo gune erakargarrienetako bat da, aparteko hondartzak eta ondare kultural eta erlijiosoak dituena, baita gaueko bizitza dinamikoa ere. Gaur egun, biztanleriaren gehiengoa udalerriko lurraldean barreiatuta dago, hiriaren hirigune historikotik kanpo, zerbitzuetan eta turismo industrian lan egiten du batez ere. Hirigune historiko ia guztia oinezkoentzako da. Bisitatu ahal izateko merkataritza- edo kultura-establezimendu ugari eskaintzen ditu, jatetxe, taberna edo kafetegiak. 2012an TripAdvisor guneak "Gehien hazten ari diren 15 helmugen" lehen postuan kokatu zuen Lagos. [4]
2012ko abenduaren 21ean, udalak Cittaslow Cities sarera atxiki zen bere ondare historiko-kulturala kontserbatzeko, gehiegizko urbanizazioa ekiditeko eta bizi kalitatearen mantentzeko, arreta berezia jarriz eraikinak ez dezaten gainditu altuera eta kopuru jakin bat, mugikortasun pragmatikoa eta garapena bultzatu ingurunearekiko harreman sinbiotikoan, biztanleriaren ongizatea eta paisaiaren osotasuna zaintzea helburuarekin. [5] [6]
Lagoseko udalerria 4 parrokiatan banatuta dago:
Biztanle kopurua [7] | ||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1864 | 1878 | 1890 | 1900 | 1911 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 |
10 953 | 12 857 | 13 535 | 13 937 | 15 972 | 15 883 | 16 210 | 16 457 | 16 483 | 17 060 | 16 396 | 19 700 | 21 526 | 25 398 | 31 049 |
(Oharra: biztanle "egoiliar" kopurua, hau da, erroldak egin ziren unean udalerri horretan zuten egoitza ofiziala. )
Biztanle kopurua adin tartearen arabera [8] | ||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1900 | 1911 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 | |
0-14 Urte | 4 470 | 5 401 | 5 177 | 5 046 | 4 531 | 3 807 | 3 903 | 3 630 | 4 058 | 3 811 | 4 032 | 4 870 |
15-24 Urte | 2 688 | 2 957 | 3 001 | 3 142 | 3 315 | 2 991 | 2 626 | 2 305 | 2 930 | 2 928 | 3 015 | 3 199 |
25-64 Urte | 6 007 | 6 797 | 6 686 | 7 280 | 7 463 | 7 820 | 8 724 | 8 620 | 9 870 | 11 238 | 13 717 | 17 055 |
= > 65 urte | 829 | 1 061 | 1 055 | 1 184 | 1 434 | 1 715 | 1 807 | 1 995 | 2 842 | 3 549 | 4 634 | 5 925 |
> Id. desconh | 3 | 43 | 35 | 5 | 29 |
(Oharra: 1900etik 1950era datuek "de facto" biztanleria aipatzen dute, hau da, erroldak egin zirenean udalerrian zuedenak. Hortik datoz biztanle deiturikoen aldean zenbait desberdintasun)
• Ria de Alvor
Datu klimatikoak (Lagos) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 15.9 | 16.6 | 17.8 | 19.7 | 22.1 | 25.1 | 28.1 | 28.5 | 26.0 | 22.8 | 19.0 | 16.6 | 21.5 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 12.1 | 12.6 | 13.9 | 15.5 | 17.6 | 20.3 | 22.8 | 23.3 | 21.4 | 18.8 | 15.2 | 12.8 | 17.2 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 8.4 | 8.7 | 10.1 | 11.3 | 13.1 | 15.6 | 17.5 | 18.1 | 16.9 | 14.8 | 11.4 | 9.0 | 12.9 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 76 | 65 | 44 | 36 | 20 | 12 | 0 | 2 | 14 | 52 | 78 | 75 | 474 |
Iturria: Climate-data.org[9] |
Lagos udalerria honako hiri hauekin senidetuta dago: [10]
|
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.