Labrisa (antzinako grezieraz: λάβρυς) bi aho dituen aizkora da, antzinako greziarrek pelekys izena eman zioten baita πέλεκυς izena [1] ere; erromatarrek aldiz, bipennis hitza erabiltzen zuten.

Datu azkarrak Honen parte ...
Labris
aizkora eta double-bitted axe (en) Itzuli
Thumb
Honen parteGreziar mitologia
Itxi

Labrisaren lehen erabilera, askoz lehenago eman zela agerian dago; izan ere, Paleolitoan eta Neolitoan aizkora mota honen irudiak badaude, maiz Ama jainkosaren gurtzarekin lotuta eta antzeko kultura primitiboen jainkosa telurikoekin ere. Zibilizazio-minoikoan, -traziarrean, -greziarrean eta -bizantziarrean labris-aren sinbolismoa erabiltzen da, baita mitologian eta artean duela hiru mila urtetik gora. Labrisa Afrikako sinbolismo erlijiosoan ere ageri da, esaterako Changó delakoan, yoruba mitologiaren jainkotasunean hain zuzen ere.

Amazonasek ere erabili zuten - borrokatzeko ez ezik, lan egiteko ere -, baita Europan eta Asian garatutako gizarte matriarkal zaharretan ere. Gaur egun, 1970eko hamarkadaz geroztik, LGTB eta feministen sinbolo gisa erabiltzen da, zehazki, lesbiana eta lesbofeministen mugimenduen taldeen kideentzako, indarra eta burujabetasuna sinbolizatzen dituelako.

Herri kultura garaikidea

Abuztuaren 4ko erregimenean (1936-1941), Greziako Gazte Erakundearen Elkarte Faxistak (EON, Ethniki Organosi Neolaias ) labrysa erabili zuen funtsezko ikur gisa, erregimenaren buruzagi Ioannis Metaxás liderraren ustetan heleniar zibilizazio guztien lehen sinboloa zelako. Gaur egun, Greziako black metal zaleek Greziako paganismoaren sinbolo gisa erabiltzen dute, baita Kretako folklorea kontserbatzeko elkarteek ere. Greziako edozein heavy metal edo zirtzilkeria-dendetan halako ikurrak salgai daude.

Beste alde batetik, labrysa ikur nazional gisa erabili zen Frantziako Vichyko gobernuan, Bigarren Mundu Gerran garaian.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.