From Wikipedia, the free encyclopedia
Greziar mitologian, Amazonak (grekoz Ἀμαζόνες) emakumezko gudariez osatutako nazio bat zen. Kondairaren zati bat emakumezko gerlari Eszitiarretan oinarritua dagoela dirudi. Gure garaian emakume indartsu eta independenteei buruz hitz egiteko erabiltzen da.
Ez dago oso garbi izenaren jatorria. Batzuentzat *ha-mazan- ("gerlari") hitz iraniarraren eratorria da. Hipotesirik zabalduena grekoko "a-" ("gabe") eta "mazos" ("bular") hitzen eratorria dela da. Esaten zenez, amazonek eskuin bularra mozten zuten arkua hobeto erabiltzeko, eta hortik beraien izena.
Kondairaren arabera, amazonak Euxino itsasoaren (egungo itsaso beltza) kostatik hurbil bizi ziren, non Hipolita ("zaldiak aske uzten dituena") izeneko erregina baten menpean zegoen erreinu independente bat osatzen zuten.
Gizonezkoek ez omen zuten herrialde honetan bizitzeko eskubiderik, baina arraza ez galtzeko, urtean behin aldemeneko tribu bat bisitatzen zuten. Bisita hauetatik sortzen ziren gizonezko haurrak sakrifikatuak edota aitei itzuliak izaten ziren, eta emakumezkoak amek heziak izaten ziren nekazaritzarako, ehizarako eta gerrarako.
Homerok "gizonen berdinak" zirela dioskun arren, haietako ospetsuenak hiru heroi greziarren aurka borrokatu eta galdu zuten: Herkules, Teseo eta Belerofon. Gudu horien eszenak ezagunak izan ziren arte grekoan, batez ere zeramikan, eta Greziako munduko eraikin garrantzitsuenetako batzuk apaintzen zituen estatuaria monumentalean, Atenasko Partenoia barne.
Eurasiako hilobien ikerketa arkeologikoak modu erabakigarrian frogatu du estepetako tribu nomadetako emakume asko benetan gerlariak zirela, bereziki Itsaso Beltzaren inguruan.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.