Kongoko Bigarren Gerra

From Wikipedia, the free encyclopedia

Kongoko Bigarren Gerra
Remove ads

Kongoko Bigarren Gerra, Afrikako Mundu Gerra edo Afrikako Gerrate Handia batzuetan Koltanaren gerra deitua 1998ko abuztuan hasi zen Kongoko Errepublika Demokratikoan (RDC eta lehenago Zaire izena zuena), eta ofizialki 2003ko uztailean amaitu zen, behin-behineko gobernua boterera iritsi zenean. Hala ere, gaur egun ere herrialdean eta inguruetan (Uganda, Ruanda, Burundi, Namibia, Zimbabwe, Angola eta Txad) indarkeriak segitzen du, eta gauzak horrela Afrikako historia modernoaren gerraterik handien bihurtu da, zuzenean zortzi herrialde eta 25 talde armatu barne hartuz eta 2008 arte 5.4 milioi pertsonaren heriotza eraginez, batik bat gaixotasunek eta goseteak jota, Bigarren Mundu Gerraren ondoren liskar hilgarrien bilakaturik. Halaber, milioika pertsona desplazatu eta errefuxiatu izan dira bai Kongon bertan bai inguruko herrialdeetan.

Datu azkarrak Data, Lekua ...
Remove ads
Remove ads

Aldeak

Alde batetik, Kinshasa edo RDCren aldean lehenik Laurent-Désiré Kabila eta gero haren semea zen Joseph Kabilaren armada nazionala, atzerritarren aurkako hainbat Mai-Mai talde eta Zimbabwe, Angola, Txad, Sudan eta Namibia zeuden, herrialdearen mendebal eta hegoaldearen kontrola zutelarik.

Beste alde batetik, tutsiek bereganatutako Ruanda eta Burundiko gobernuen armada nazionalak eta euren aldeko talde armatuak zeuden, Kongoko errebeldeak barne hartuz eta Goma mugako hirian bilduz. Ipar-ekialdeko kontrola zuten.

Bestela, hutuen aldeko taldeak zeuden, tartean Ruandako genozidioaren arduradun batzuk, bai eta Mai-Mai milizia batzuk ere, tutsien aurka ari zirenak. Eta, azkenik, Ugandako armada nazionala eta inguruko taldeak, printzipioz euren mugak errespetatzeko mobilizaturik baina baliabide naturalen ustiapenetan interesaturik, beste aldeak bezala.

Remove ads

Testuinguru historikoa

Gerra zibil odoltsu hau, Kongoko Errepublika Demokratikoan hasi zen 1998ko abuztuaren 2an, Ruandako armadak, Kongoko ruandar jatorriko tutsi komunitateak, banyamulengeak deituak, babesteko aitzakian, herrialdea inbaditu zuenean, ekialdetik. Halere, Kinshasa hiriburua hartzeko saio bat egin zuen hasieran, airez Kitona hegazkin basea hartuz, Kinshasatik 400 bat kilometrora, eta abuztuaren 11n hiriburuaren setio bati ekinez. Laurent-Désiré Kabila garaiko presidentearen lurralde aliatuen esku hartzeak ekidin zuena.

Joseph-Désiré Kabila eta milizia tutsiak aliatuak izan ziren Kongoko Lehen Gerran (1996-1997), Kongo-Zaireren Askapenerako Indar Demokratikoaren Aliantzan, KZAIDA (frantsesez, Alliance des Forces pour la Libération du Congo-Zaïre, AFDL). Baina Mobutu Sese Seko boteretik kendu, Kabila presidente bihurtu eta gutxira, honek erabat aldatu zuen bere aliantzen politika, banyamulengeek Kivuko autonomia eta kontrola eskatu eta gero. Hauen eta Ruandaren eta Ugandaren kaltean, besteak beste[1].

Oposizioko indar nagusiak RCD (Rassenblement Congolais pour la Démocratie) koalizioan bildu eta ofentsiba militarrari egin zion, Ruandaren eta Ugandaren sostenguaz.

Horrek guztiak konplexutasun handiko gerra bihurtu zuen. Adarkadurak eta ondorioak gaur egun arte luzatzen dira, batez ere Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdean.

Remove ads

Testuinguru geopolitikoa

Gerra honen helburu nagusia zonaldeak dituen meategi mineral handien kontrola zen, batez ere koltanena, inguruko herrialdeen gutizia piztu zuen materiala, Ruanda, Uganda eta Burundi adibidez. Herrialde horiek itun komertzial estrategiko eta militarrak ezarri zituzten mendebaldeko ekonomia nagusiekin, Kongoko mineralak trafikatu eta prozesatzeko.

Giza eskubideen aldeko erakundeek behin eta berriz adierazi dute AEBak, Alemania, Belgika eta Kazakhstan ari direla, azken batean, gatazka finantzatzen, baina ez bakarrak.

Gorroto etniko historikoek eta interes ekonomiko garrantzitsuek Kongoko Errepublika Demokratiko bihurtu dute Aintzira Handien eremua su-etenik gabeko gudu-zelai. Afrikako nazio honetan 200 etnia desberdin bizi dira, Ituri eta Kivu eskualdeetan tribuen arteko liskar eta sarraski bortitzak gertatu dira, batzuetan, eta, beste batzuetan, meatoki ugariko eremu honen kontrola jokatzen duten talde ezberdinek bultzatu dituzte, hala nola, urrea, petrolioa, uranioa, diamanteak eta koltana.

Garai bateko Zaireko Errepublikako lehia etnikoak antzinakoak ziren arren, tentsioak areagotu egin ziren 1994tik aurrera, Ruandako gerra zibiletik eta genozidiotik ihes egiten zuten milioi eta erdi errefuxiatu hutu baino gehiago iritsi ondoren. Talde asko zeuden aurrez aurre: Kongoko Taldekatzea Demokraziaren Alde (ACD edo Agrupación Congoleña por la Democracia, gazteleraz) eta Kongoko Liberazioaren Mugimendua (MLC edo Movimiento de Liberación del Congo, gazteleraz) talde matxinoak, Ruandak eta Ugandak lagunduta; Ruanda eta Burundiren aurkako gerrillari hutuak, ugandar errebeldeak, Kinshasaren aldeko kongoar milizianoak.

Gerraren bilakaera

1998ko abuztutik 1999ko uztailera

Thumb
Kongoko Bigarren Gerran parte hartutako herrialdeak

Kinshasa hiriburua hartzeko saioak huts egin arren, Kongoko ekialdeko ofentsibak aurrera jarraitu zuen. 1988ko azaroan Txadeko tropak iparraldeko Équateur probintziatik erretiratu errebeldeen esku geratu zen; Kongoko ipar-ekialde osoa Ugandaren sostenguaz sortu berriko MLC (Mouvement pour la Libération du Congo) taldea nagusi. Eta ekialdetik aurreratzen ari zen RCD milizia Kisangani hiriraino iritsi zien[2].

Baina puntu horretan frontearen marra egonkortu egin zen, eta Kongoko Errepublika Demokratikoa (hemendik aurrera, KED) bitan banatuta geratu zen, hegoalde eta mendebaldea gobernua eta bere aliatuen esku, eta iparralde eta ekialdea errebeldeen menpe.

1999an lehen erdian zehar hainbat bake elkarrizketek porrot egin zuten. Uztailean Lusakako (Zambia) bake akordioa sinatu zuen KEDek eta Angola, Namibia, Zimbabwe, Ruanda eta Ugandak, hauen tropak erretiratzeko, NBE begirale gisa onartuta. Abuztu hasieran MLC taldeak sinatu zuen, eta abuztu amaieran RCDk ere bai[3].

Dena den, lehen akordio horrek ez zuen gerrarekin bukatu, ezta gerora egingo ziren beste hamaika bake elkarrizketek eta akordioek ere.

1999ko abuztutik aurrera

Thumb
Kongoko Bigarren Gerrako egoera 2001 aldean

Tentsio gune berri bat lehertu zen, abuztuan bertan, Kisangani hiriaren eta diamanteen trafikoaren kontrolagatik, Uganda eta Ruandaren artean. Horrek ekarriko zuen RCD banantzea. Alde batean, Ruandaren aldeko RCD-Goma (edo RCD-G), eta bestean Ugandaren aldeko RCD-Kisangani (edo RCD-K). Ituri probintziako Bumia hiriburura erretiratu zena, Mouvement pour la Liberation bihurtua (edo RCD-ML). Ugandarren eta ruandarren arteko liskarrak berritu ziren 2000ko maiatzean eta ekainean, Kisanganin [4] [5].

Liskar berriak ere piztu ziren, ipar-ekialdean, Ugandako mugaren aldean, lendu eta hema etnietako milizien artean [2].

Bitartean, NBEen Segurtasun Kontseiluak azaroan MONUC (Mission de l'Organisation des Naions Unies in Congo; 2010etik aurrera, MONUSCO) eratu zuen. 2000ko otsailean 5.500 bat militar bidaltzea onartu zuen, eta 19.900 izatera iritsiko ziren 2011 urtean (2025 hasieran, 11.810), pertsonal militar eta zibilaren artean; NBEn historiako operazio handiena.

Kabila presidentearen hilketa eta gero

2001eko urtarrilaren 16an Laurent-Désirée Kabila erail zuen, tiroz, bere guardiako Kivuko kadogo (haur soldadu) batek, jarraian tiroz akabatua. Oraindik argitu gabe dago zer zegoen atentatu horren atzean [6].

Joseph Kabila semeak hartu zuen presidentetza, eta hasiera batean ematen zuen aldaketa bat ekarriko zuela, bai herrialdean, bai gerran. Paul Kagame, Ruandako presidentearekin bildu zen, eta bake negoziazio saio asko egin ziren 2001 eta 2002 zehar, akordio batera eraman zutenak, 2002ko abenduaren 17an, Pretorian.

Ruanda eta Uganda beren tropak erretiratzeko prest zeuden, eta MLC miliziako buru Jean-Pierre Bemba eta RCD-G miliziako buru Azarias Ruberwa KEDeko presidenteorde izango ziren, 1+4 formula bateko trantsiziozko gobernu batean (presidente bat eta lau presidenteorde), hauteskundeak egin arte.

Halere, KEDeko ipar-ekialde osoan, eta Ipar eta Hego Kivun, bereziki, gatazkak aurrera segitu zuen[7]. Besteak beste, Ituri probintzian MLC milizia twa etniakoak sarraskitzen ari zen [8]. Bemba presidenteordea epaitua izango zen gizateriaren kontrako krimenengatik [9].

Egitez, gaur egun gatazkak segitzen du, bere konplexutasun handiaz eta ondorio larriez, Kivuko gerra deituan (2004-2009) eta bere luzapenean, M25 talde armatuaren 2012ko eta 2024ko ofentsibekin[10].

Remove ads

Erreferentziak

Loading content...

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads