Zaireko lehen eta bakarra, 1965etik 1997ra From Wikipedia, the free encyclopedia
Mobutu Sese Seko Nkuku Ngbendu wa Za Banga, jaiotza-izenaz Joseph-Désiré Mobutu (Lisala, 1930eko urriaren 14a - Rabat, Maroko, 1997ko irailaren 7a), Kongoko militar eta politikaria izan zen. 1965-1997 bitartean, Zaireko diktadore militarra, kleptokrata eta presidentea izan zen.
Mobutu Sese Seko | |||||
---|---|---|---|---|---|
(1983) | |||||
1967ko irailaren 11 - 1968ko irailaren 13a ← Haile Selassie - Houari Boumediene →
1965eko azaroaren 24a - 1997ko maiatzaren 16a ← Joseph Kasa-Vubu - Laurent-Désiré Kabila → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Joseph-Désiré Mobutu | ||||
Jaiotza | Lisala (en) , 1930eko urriaren 14a | ||||
Herrialdea | Republic of the Congo (Léopoldville) Zaire | ||||
Bizilekua | Gbadolite (en) Rabat | ||||
Heriotza | Rabat, 1997ko irailaren 7a (66 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Rabat | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: prostatako minbizia | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Bobi Ladawa Mobutu (en) Marie-Antoinette Gbiatibwa Gogbe Mobutu (en) | ||||
Seme-alabak | |||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Collège du Léman (en) | ||||
Hizkuntzak | Lingala frantsesa ngbandia | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, kazetaria eta militarra | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Mugimendua | Authenticité (en) | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Force Publique (en) Armed Forces of the Democratic Republic of the Congo (en) | ||||
Gradua | mariskal | ||||
Parte hartutako gatazkak | Kongoko krisialdia Shaba II (en) Chadian–Libyan War (en) Angolako Gerra Zibila Kongoko Lehen Gerra | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Alderdi politikoa | Popular Movement of the Revolution (en) | ||||
Joseph-Désiré Mobutu Kongoko Lisala probintzian jaio zen 1930eko urriaren 14an. Ikasketak 1950. urtean amaitu zituen, eta 1956an L'Avenir egunkarian hasi zen idazten. Actualités Africaines izeneko argitalpeneko erredaktore buru ere izan zen. Independentzia eskatzen zuen Kongoko Mugimendu Nazionalean hasi zuen politika ibilbidea, eta 1960an Bruselan parte hartu zuen Kongoko Errepublikaren subiranotasuna lortzeko negoziaketetan.[1]
1960ko uztailean, Kongo independentearen lehenbiziko gobernuko estatu idazkari izendatu zuen Patrice Lumumba lehen ministroak. Irailaren 14an, armadako komandante buru kargua eman zion Joseph Kasa-Vubu presidenteak. Ordu batzuk geroago, Mobutuk estatu kolpe bat jo zuen, CIAren eta Belgikaren babesarekin. Haren gizonek Lumumba atxilotu eta Moïse Tshomberen esku utzi zuten. 1961eko urtarrilaren 17an, Tshombek Lumumba hilarazi zuen.[2]
1965eko azaroan, beste estatu kolpe bat jo zuen, eta estatuko gidaritza hartu zuen, Kasa-Vubu kargutik kenduz. 1970ean presidente aukeratu zuten zazpi urterako. 1977an eta 1984an berriro hautatu zuten presidente. Bere agintaldian Zaire izendatu zuen Kongoko Errepublika, eta bandera, moneta eta herrialdeko izenak aldatu zituen. 1990ean, nazioarteko presioen eraginez, alderdi aniztasuna eta demokratizazioa iragarri zuen.[1] Minbiziak jota, 1996an Suitzara joan zen, eta bitartean oposizioa haren kontra bildu zen Laurent-Désiré Kabilaren buruzagitzapean. Mobutu saiatu zen Kabilarekin akordioren batera iristen, baina azkenean uko egin behar zion aginteari, eta Marokora erbesteratu zen 1997an, hil baino lehentxeago.
Hogeita hamar urte iraun zuen diktaduran, 8.000 milioi dolarreko dirutza bereganatu zuen. 1996ko maiatzean haren dirua izozteko agindua eman zuen Suitzako Gobernuak, baina orduko oso berandu zen, Mobutuk ia diru guztia beste leku batean gorde baitzuen.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.