Sam Nujoma
From Wikipedia, the free encyclopedia
Samuel Daniel Shafiishuna Nujoma (Ongandjera, Omusati, Namibia, 1929ko maiatzaren 12a – Windhoek, 2025eko otsailaren 8a) namibiar politikaria izan zen.
Sam Nujoma | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
1990eko martxoaren 21a - 2005eko martxoaren 21a ← baliorik ez - Hifikepunye Pohamba →
1960ko apirilaren 19a - 2007ko azaroaren 29a ← baliorik ez - Hifikepunye Pohamba → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Samuel Shafiishuna Daniel Nujoma | ||||
Jaiotza | Ongandjera (en) , 1929ko maiatzaren 12a | ||||
Herrialdea | Namibia | ||||
Heriotza | Windhoek, 2025eko otsailaren 8a (95 urte) | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Kovambo Nujoma (en) (1956ko maiatzaren 6a - 2025) | ||||
Seme-alabak | |||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | University of Namibia (en) 2009) master : geologia Namibia University of Science and Technology (en) | ||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta autobiografialaria | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Luteranismoa | ||||
Alderdi politikoa | SWAPO | ||||
samnujomafoundation.org | |||||
Biografia
1958an, SWAPO erakundea (Afrikako Hego-Mendebaldeko Herrien Erakundea) sortu zuen Herman Toivo Jatoivorekin batera, mugimendu independentzia zalea eta joera marxistakoa. 1959an, atxilotu egin zuten Nujoma, eta hurrengo urtean erbestera jo zuen. Namibiaren askapenaren alde borrokatu zuen beti.
Nazio Batuen Batzordean Afrikako Hego-Mendebaldeko arazoetarako kidea izan zen 1960tik. Hegoafrikaren kontrako borroka armatua bultzatu zuen, NBEk Namibiarako ezarri zituen baldintzak betetzen ez zituelako. 1972an Estatu Afrikarren Erakundeak eta 1973an NBEk Namibiaren askapenerako mugimenduaren ordezkari gisa onartu zuten.
1990ean Namibiak independentzia lortu zuenean, Sam Nujoma hango lehendakari izendatu zuten. 1994an eta 1999an berriz aukeratu zuten postu horretarako.
Erreferentziak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sam Nujoma ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.