espainiar errege armada kolonialeko buruzagi militar eta idazle euskalduna, generoz emakume jaioa eta gizon hila From Wikipedia, the free encyclopedia
Katalina Erauso Perez de Galarraga —Moja alfereza deitua— (Donostia, Gipuzkoa, 1585 - Cuitlaxtla, Mexiko, 1650) abenturazalea, moja eta soldadua izan zen.
Katalina Erauso | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Katalina Erauso Perez de Galarraga |
Jaiotza | Donostia, 1592ko otsailaren 10a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Cotaxtla, 1650 (57/58 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, militarra, moja eta oroitzapen-idazlea |
Izengoitia(k) | Alonso Díaz, Alonso Ramírez Díaz de Guzmán eta Antonio de Erauso |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Araucoko Gerra |
Historialari gehienek 1585an kokatzen dute haren jaiotza Donostian[oh. 1]. Migel Erausoren eta Maria Perez de Galarragaren alaba zen. Lau urte zituela Antiguako domingotar mojen komentuan sartu zuten, baina izaera ez zuen hartarako oso egokia, eta, beste moja bat astindu ondoren, 1603. urtean Gasteiza ihes egin zuen, baserritar gizonezko jantzita, Francisco de Loyola izenarekin. Donostia hiribildu euskaldunean jaio arren (salbu eta gaskoiz mintzatzen zirenak), dirudienez gurasoek ez zioten euskara irakatsi, baina komentuan ikasi zuen.[1]
Handik aurrera gizonezko jantziak erabili zituen beti. Urte hartan berean Ameriketara jo zuen, Panama aldera, eta handik Perura. Txilera joanda, bere neba hil zuen ezpata borroka baten ondoren (hil eta gero konturatu zen bere neba zela), eta Argentinara jo zuen, Ande mendietan barrena, justiziari itzuri. Perura jo zuen berriz ere, Bolivian zehar, eta Cuscon liskar batean gizon bat hil zuela eta, Guanamangako apezpikuaren etxean babestu zen, larri zaurituta. Hil zorian zegoela, emakume zela aitortu zion apezpikuari, eta berria Espainiako koroaren mendeko lurralde guztietara zabaldu zen.
Komentu batean egon zen ondoren. 1620. urtean Europara itzuli zen, eta Espainian Filipe IV.a erregeak egin zion harrera. Erromara jo zuen gero, eta Urbano VIII.a aita santuak hartu zuen han. 1624an hasi zen bere autobiografia idazten, eta hurrengo urtean eman zuen liburua argitara. 1630ean Ameriketara jo zuen berriro, eta Mexikoko Veracruz hirian itzaintzan jardun zuen hil zen arte, Antonio de Erauso izenaz.
Katalina Erausok ospe handia izan zuen Europan eta Ameriketan. Itzal horretaz baliaturik, Juan Pérez de Montalván espainiar idazleak Comedia famosa de la monja Alférez antzezlana plazaratu zuen 1625ean.
Katalina Erausoren idatzi autobiografikoak apokrifotzat jo izan dira batzuetan. Ez dirudi hala denik, 1625ean argitaratu zen Relación verdadera de las grandes hazañas y valerosos hechos que una mujer hizo en 24 años que sirvió en el reino de Chile y otras partes al rey nuestro señor idazki bildumari dagokionez behintzat. Katalina Erausoren beste bi idazki sail argitaratu ziren Sevillan eta Mexikon.
Katalina Erausoren orientazio sexuala aspaldi eztabaidatua izan da. Laburbilduz, hiru hipotesi hauek darabiltzate ikerlariek:
3. Azken urteotan, lehen pentsaezina zen hirugarren hipotesi batek indarra hartu du: Erauso transexuala zela. Hipotesi hau aldezten duten ikerlarien iritzira, Katalina emakume gorputzeko gizona zen.[3][4][5] Soka horretatik tiraka, 2022an Bilboko Azkuna Zentroan “Ahots bat Erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa” erakusketa antolatu zen; Cabello/Carceller (Helena Cabello eta Ana Carceller) kolektibo artistikoaren lana eta komisarioa Paul B. Preciado: [6][7]
Gizon gisa jantzitako Erausoren erretratua arte errenazentistaren historiako lehen erretratu "trans" har daiteke" nahiz eta nozio hori anakronikoa izan, XVIII. mendera arte ez baita existitzen. Baina, argitzen duenez, Erauso, bere erretratua bezala, itzalak dituen irudi bat da.[8]
Maite Arroitajauregi "Mursego"-ren ahotsa zen Erausorena, erakusketako 28 minutuko bideoinstalazioan.[9]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.