Karlos III.a[1] (Madril, 1716ko urtarrilaren 20 — Madril, 1788ko abenduaren 14) Parmako dukea (Karlos I.a) izan zen 1731-1735 bitartean, Napoliko erregea (Karlos VII.a) 1734-1759 bitartean, Siziliako erregea (Karlos V.a) 1735-1759 bitartean, eta Espainiako erregea 1759-1788 bitartean.
Karlos III.a Espainiakoa | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1759ko abuztuaren 10a - 1788ko abenduaren 14a ← Fernando VI.a Espainiakoa - Karlos IV.a Espainiakoa →
1759ko abuztuaren 10a - 1788ko abenduaren 14a
1734ko irailaren 2a - 1759ko urriaren 6a ← Karlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa - Fernando I.a Bi Sizilietakoa →
1734ko maiatzaren 10a - 1759ko urriaren 6a ← Karlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa - Fernando I.a Bi Sizilietakoa → | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Madril, 1716ko urtarrilaren 20a | ||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||
Bizilekua | Madrilgo Errege Jauregia | ||||||||
Heriotza | Madril, 1788ko abenduaren 14a (72 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | El Escorial monasterioaren errege kripta | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Filipe V.a Espainiakoa | ||||||||
Ama | Elisabet Farnesio | ||||||||
Ezkontidea(k) | Maria Amalia Saxoniakoa (1738ko maiatzaren 8a - 1760ko irailaren 27a) | ||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||
Leinua | Espainiako Borboi etxea | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | agintaria | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Gradua | jeneral | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||||
Biografia
Aita Filipe V.a eta ama Elisabetta Farnese zituen. 1729an, Augusto III.a, Saxonia eta Lituaniako duke eta Poloniako erregearen Maria Amalia alabarekin ezkondu zen. Parmako duke eta Napoli eta Siziliako erregea izan zen lehendabizi. Gero, anaierdi Fernando VI.a hil zenean, Espainiako errege bihurtu zen.
Argien mendeko erregea izan zen: Aranda, Jovellanos, Floridablanca eta Campomanes aholkularien laguntzarekin, Elizaren egituraren kontra egin zuen (jesuitak Espainiatik egoztea, 1767), nekazaritza eta merkataritza bultzatu zituen (San Karlos banketxea sortzea), eta finantzak indartu eta artea suspertu zuen. Nazioarteko politikan, Zazpi Urteko Gerran parte hartzera behartu zen Familiako Hitzarmenaz; Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran kolonoen aldeko jarrera hartu zuen, Ingalaterraren kontra; horren ordainez, Versaillesko hitzarmenean, Menorca eta Florida eskuratu zituen, baina Gibraltar galdu zuen, Ingalaterraren mesedetan.
Karlos III.aren politika
Despotismo ilustratuaren bidez, absolutismo monarkikoak bat egin zuen Ilustrazioaren espiritu erreformatzailearekin. Espainian, despotismo ilustratu horren adierazlerik argiena Karlos III.aren erregealdia (1759-1788) izan zen. Izan ere, erregeak bere egin zituen Ilustrazioaren oinarrietako asko:
- Erresumetako ekonomia hobetzeko eta aldi berean mendekoen ongizatea lortzeko kezka.
- Estatuaren antolamendua arrazionalizatzeko beharra: joera nagusia administrazioa zentralizatzea izan zen eta, horrekin batera, han aritzen zirenen –funtzionarioak, militarrak etab.– profesionalizazioa.
- Erregea eredu ilustratuaren gizon idealtzat aukeratzea: arrazionalista, intelektuala, arteen eta zientzien zalea, eta politikan erreformista. Irudi hori emateko, filosofo eta politiko ilustratuengan bilatu zuen babesa.
Bestalde, azpimarratzekoa da –Frantziako Borboien antzera– Karlos III.ak egindako saioak Estatua indartzeko eredu zentralista baten bidez. Haren agintaldian gaztelaniaren ezarpena hezkuntza-sisteman inposatu zen, gaztelania ez ziren hizkuntza autoktonoen debekuarekin batera (1768ko errege-zedularen bidez):
« | (Gaztelaniaz) Que de una vez se llegue a conseguir el que se extingan los diferentes idiomas de que se usa en los mismos dominios y sólo se hable el castellano. / (Behingoz, gure domeinu guztietan erabiltzen diren hizkuntzak desagertzea eta gaztelania bakarrik hitz egin dadin). | » |
— 1768ko maiatzaren 10an, Karlos III.a Borboikoak. Aranjuezeko Zedula. |
1770ko maiatzaren 10an, Espainiako Estatuaren lurraldeetan, gaztelania ez beste hizkuntza guztiak desagerrarazteko agindu zuen Karlos III.a Borboikoak. Aranjuezeko Zedula-ren bidez, tokiko hizkuntzen aurkako jazarpena oso gutxitan bezain argi adierazi zuten, hizkuntzak inposatzeko asmoa idatzita utziz.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.