From Wikipedia, the free encyclopedia
José Moñino y Redondo, Floridablancako kondea (Murtzia, 1728ko urriaren 21a - Sevilla, 1808ko abenduaren 30a), espainiar politikaria izan zen.
Floridablancako kondea | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1777 - 1792 ← Jerónimo Grimaldi, 1st Duke of Grimaldi (en) - Pedro Pablo Abarca de Bolea →
1772 - 1776
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Murtzia, 1728ko urriaren 21a | ||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||
Heriotza | Sevilla, 1808ko abenduaren 30a (80 urte) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | NN Moñino | ||||||
Ama | NN Redondo | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea | ||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta diplomazialaria | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | Jurisprudentzia eta Legeriaren Errege Akademia Royal Academy of Sciences and Arts of Barcelona (en) | ||||||
Izengoitia(k) | Antonio José Dorre |
1772an Espainiako enbaxadorea Erroman izendatu zuten. Han Klemente XIV.a aita santuak Jesusen Lagundia desegin zezan ahalegindu zen[1]. Esker onez, Karlos III.ak handiki titulua eman eta 1777an estatu-idazkari izendatu zuen. Espainiako administrazioa aldatu zuten eraberritze handiak eragin zituen: herri-administrazioko antolaketa berria, Estatuko Batzarraren sorkuntza, itsas gudarostearen eraberritzea; Menorca eta Florida eskuratzea, Sacramento, Fernando Poo eta Annobon Espainiako koroara ekartzea, eta Astronomia Behatokia, Izadiaren Historiako Kabinetea eta San Fernando Bankua sortzea.
1792an, Karlos IV.ak bere karguetatik kendu ostean, denbora labur batez Iruñeko zitadelan preso egon zen. Ondoren, politikatik urrun, Murtzian bizi izan zen, 1808an Napoleonen erasoa hasi zen arte. Orduan, erasotzailearen kontra borrokatzeko sortutako Batzar Zentralaren lehendakari hautatu zuten. Urte horretan bertan Sevillan hil zen[2].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.