Karatxi

From Wikipedia, the free encyclopedia

Karatximap

Karatxi[1] (ingelesez: Karachi; sindhiz: ڪراچي, urduz: کراچی, Karācī, kəˈrɑːˌtʃi ahoskatua) Pakistango hiririk populatuena da eta 20. hiririk populatuena metropoliaren arabera, eta udalerriaren arabera munduko 3. hiririk populatuena. 2009an 18.140.625 biztanle zituen. Pakistango hiri finantziero eta ekonomikorik garrantzitsuena da, eta itsas-portu nagusia. Herrialdeko hiriburu politikoa izan zen 1959an hiriburua Rawalpindira igaro bitarte. Gaur egun Sindh probintziako hiriburua da.

Datu azkarrak KaratxiکَراچیKarachi ڪراچي, Administrazioa ...
Karatxi
کَراچی
Karachi
ڪراچي
Metropolia
Thumb
Thumb
Administrazioa
Estatu burujabe Pakistan
Province of Pakistan Sindh
AlkateaMurtaza Wahab (en)
Izen ofizialaکراچی
ڪراچي
Jatorrizko izenaکَراچی
Karachi
ڪراچي
Posta kodea74000–75900
HerriburuaGulshan Town (en)
Geografia
Koordenatuak24°52′N 67°01′E
Thumb
Azalera3.527 km²
Altuera8 m
Demografia
Biztanleria14.910.352 (2017)
−8.634.648 (2016)
Dentsitatea4.227 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1729
Telefono aurrizkia021
Ordu eremuaUTC+05:00
Hiri senidetuakQom, Maxhad, Chicago, Delhi, Jidda, Dubai, Kalkuta, Beirut, Londres, Mumbai, Port Louis, Shanghai, Taxkent, Istanbul, Dhaka, Houston, Manama, Pristina, Kuala Lumpur, Zonguldak eta İzmit
MatrikulaKA eta KC
Hizkuntza ofizialaurdu
kmc.gos.pk eta kmc.gos.pk
Itxi

Omango itsasoaren ondoan, Indusko deltaren ipar-mendebaleko adarraren ertzean kokatzen da eta salerosketa eta industriagune garrantzitsua da. Nazioarteko aireportua eta burdinbide lotunea. Herrialdeko enpresen egoitza nagusiak bertan daude, bereziki ehungintza, automozioa, teknologia berriak eta osasunarekin lotutakoak. Karatxik izaera kosmopolita du eta herrialdeko etnia eta hizkuntza guztiak biltzen dituen emigranteak jasotzen ditu. Era berean, atzerritarren populazioa nahiko handia da. Karatxiko Unibertsitateari esker, 80.000 ikasletik gora dituena, mundu musulmaneko eta Hegoaldeko Asiako unibertsitate gune garrantzitsuenetakoa da.

Munduko hiririk bortitzenen artean dago, nahiz eta krimena eta populazioaren arteko proportzioari begiratuz, ez den sartzen munduko 50 hiri hilkorrenen artean.[2]

Historia

Teofrastok, K.a. III. mendean,Karatxiri buruz hitz egiten du Landareen historia lanean, non IV3 liburuan Alejandro portua izena baitu.[3]

Egun Karatxik okupatzen duen lurraldea herrixka txikien barura da, Kalatxi-jo-Kun eta Manorako gotorlekua barne. XIX. mendearen aurreko Karatxiren historia oro ia ez da existitzen, baina kondaira batzuen arabera, Krokola izeneko hiria da, eta handik abiatu zen Alexandro Handiaren almiranteetako bat, konkisten amaieran.

Karatxiko historia ofiziala eta dokumentatua britainiarren iritsierarekin hasten da, XIX. mendearen hasieran. 1839an Royal Navyko ontzi batek Manora gotorlekuaren aurka tiro egin eta hiriaren erabateko kapitulazioa lortu zuen, garai hartan 14.000 biztanle baino ez zituena. Urte batzuk geroago Karatxi Sindh probintziako hiriburu bilakatu zen Hyderabaden ordez. Britainiarrek portua Kalkutakoaren ordezko gisa erabili nahi zuten. Britainiar dominazioaren garaian, Karatxiko portuaren garapena eta hiriarena bat egin zuten. 1876an, Muhammad Ali Jinnahak, Pakistango fundatzailea izango zena, hiri honetan jaio zen.

XX. mendean, Karatxin dibertsitatean handitzen joan zen, izan ere, Hegoaldeko Asiako, eta orokorrean, Britainiar Inperioko langile asko etorri baitziren.

Lehen Mundu Gerran zehar, Karatxi, Indiako "espezieen gunea", britainiar tropen hornidurarako erretagoardia bilakatu zen. Bigarren Mundu Gerran, aldiz, kaltetutako ontzi aliatuen ontziola bilakatu zen eta 1942 eta 1945 bitarte, mila ontzi inguru konpondu ziren bertan.

Indiaren partizioa eta Pakistanen sorrera

1947an, Pakistan herrialde sortu berriaren hiriburu izendatu zuten, hiriak 400.000 biztanle inguru zituelarik[4]. India britainiarraren partizioa bi estatutan, India bera nagusiki hindua, eta Pakistan musulmana, dramatikoa eta hilgarria izan zen toki askotan, baina 1947an Karatxi lasai samar egon zen.

Baina 1948an istiluak piztu ziren hirian, eta ondorioz Karatxi eta Sindh eskualdeko hindu gehienak Indiara joan ziren, estatu berri horretako Gobernuaren laguntzaz. Era berean, Indiatik ihesi joandako muhajir errefuxiatu musulmanen erakarpen puntu nagusia bilakatu zen Karatxi, eta 1948ko maiatzerako 470.000 muhajir instalatu ziren hirian, demografia guztiz aldatuz[5].

Harrezkero hiriaren istilu politikoak lerro etnikoen arabera garatu izan dira neurri handi batean: MQM alderdia, muhajir populazioaren ordezkaria alde batetik; eta Pakistango beste etnia batzuk bestetik, bereziki eskualdeko sindhitar natiboak, paxtunak eta punjabtarrak[6].

Garapen ekonomikoa

Independentziaren ondoren, portutik urtero 2,8 miloi merkantzia tona pasatzen ziren eta hiriaren hazkundea bizkortzen hasi zen. Nahiz eta hiriburutza 1959an Rawalpindira igaro eta 1967an Islamabadera, Karatxi herrialdeko gune ekonomikoa izaten jarraitzen du eta haren ekarpena herrialdearen BPGren zati handia da. 1958an esportazioak 4 milioi tonakoak izatera iritsi zen.

Azken hamarkadetan, Karatxi handitzen jarraitzen du eta 10 milioitik gorako biztanleria du. Auzo aberatsak (Clifton eta Defense) eta ghettoak tartekatzen dira. Kriminalitate tasa altua du eta Pakistan osoan hedatuak dauden gatazka etnikoak gertatzen dira ere. Horrez gain, suniten eta xiiten arteko gatazka erlijiosoen gune nagusietakoa da 1980tik.[7]

2012an, 255 langilek bizia galdu zuten Karatxiko fabrika batean.[8]


Antzina arrantzale portu txikia zen. 1838tik aurrera, ingelesak heldu zirenean, berehala hasi zen salerosketa portu gisa sendotzen. 1947-1960 urteetan Pakistango hiriburua izan zen.


Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Karatxi), Hila ...
    Datu klimatikoak (Karatxi)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 32.8 36.1 41.5 44.4 47.8 47.0 42.2 41.7 42.8 43.3 38.5 34.5 47.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 25.6 26.4 28.8 30.6 32.3 33.3 32.2 30.8 30.7 31.6 30.5 27.3 30.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 14.1 15.9 20.3 23.7 26.1 27.9 27.4 26.2 25.3 23.5 20.0 15.7 22.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 0.0 3.3 7.0 12.2 17.7 22.1 22.2 20.0 18.0 10.0 6.1 1.3 0.0
Euria (mm) 3.6 6.4 8.3 4.9 0 3.9 66.4 44.8 22.8 0.3 1.7 4.5 167.6
Iturria (1): HKO (normals, 1962–1987)[9]
Iturria (2): PakMet (extremes, 1931–2008)[10]
Itxi

Demografia

Thumb
Karatxiko demografiaren bilakaera.

Hazkundea eta inmigrazioa

Karatxi 15 milioi biztanle inguru zituen 2017an. Kontuan izanik hiriak 1947an 400.000 biztanle baino ez zituela, esan daiteke hazkundea oso azkarra izan dela. 1998ko erroldaren arabera, 9,9 milioi pertsona bizi ziren, baian 2010ekoan, 13,2 milioi biztanle zituela estimatzen zen.[11]. Beste estimazio batzuk gehienez ere 18 milioi biztanle daudela diote. 2011n egiten hasi ziren errolda berrian 21,1 milioiko populazioa bizi zela estimatu zen,[12], baina emaitza horiek zalantzan jarri dira eta ikerketa hori baztertua izan da. 2017an egin zen erroldaren arabera 14,9 miloi biztanle zeuden, hau da, %60ko igoera hogei urte baino gutxiagoan.[13]

Sindheko hiriburua izanik, sindhiak bertan bizi dira baina mohajirak gehiengo bihurtu dira Indien banaketaren ondoren. Mohajirak urdueraz mintzatzen den errefuxiatu musulmanak dira, Indiatik iritsi zirenak. Pakistango beste talde etnikoak ere bertan topa daitezke, batez ere Balutxistanekoak, Karatxitik oso urrun ez dagoena. Pakistango ipar-mendebaldetik eta Afganistandik etorritako paxtun komunitate handi bat dago ere. Era berean, Bangladeshtik etorritako jende ugari bizi da bertan, milioi bat inguru zenbatespenen arabera. Afrikarren helmuga ere bada Karatxi eta horrek Pakistango hiri multikulturaletako bat bihurtzen du.

Auzoak

Thumb
Karatxiko banaketa.

2011tik Karatxi barruti sistema batez banatzen da. Barrutiak towns delakoetan banatzen dira, tehsilen parekoak, eta hauetako bakoitza union councilsetan banatzen da (udal kontseiluak) eta Karatxi guztira horietako 300 inguru dira.

Informazio gehiago Barrutia, Azalera (km²) ...
Barrutia Azalera
(km²)
Populazioa
(2017)
Dentsitatea
(bizt./km²)
Hazkuntza
(Urteko hazkunde tasa)
Karatxi-Erdia692.971.62643.0671,4 %
Karatxi-Ekialdea1652.907.46717.6103,6 %
Karatxi-Hegoa1221.791.75114.6861 %
Karatxi-Mendebaldea9293.914.7574.2143,4 %
Korangi952.457.01925.9182,4 %
Malir2.2682.008.9018863,9 %
Karatxiko banaketa3.52816.051.5214.5502,6 %
Itxi

Arazo sozialak

Thumb
Held at Qasim parkea Karatxin.

Hazkunde bizkorraren ondorioz, Karatxi aurre egin behar dio garapen prozesuan dauden metropoli handiek duten arazo berdintsuei: gainpopulazioa, jende pilaketa, trafiko arazoak, kriminalitatea. Gatazka etnikoak gertatzen dira. Beste arazo esanguratsua aberatsen eta txiroen arteko alde handia da. Hala, aberatsak mendebaldeko aberatsen tankerako bizimodua daramaten bitartean, hiriko txiroenak munduko herrialde pobreenen bizi baldintza berdinetan bizi dira.

Hiri senidetuak

Karatxi ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

Bibliografia

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.