Dhaka

From Wikipedia, the free encyclopedia

Dhakamap

Dhaka[1] (bengaleraz: ঢাকা; ɖʱaka) Bangladeshko[2] hiriburu eta hiri nagusia da. Metropoli eremuak (Greater Dhaka Area) 28.399.000 biztanle ditu[3]. Horrek Bangladeshko hiririk handiena egiten du, bigarren hiri bengaliar handiena, Kalkutaren atzetik (Indiako Mendebaldeko Bengala estatuko hiriburua) eta munduko hiri jendetsuenetako bat.

Datu azkarrak Dhakaঢাকা ڈھاکہ, Administrazioa ...
Dhaka
ঢাকা
ڈھاکہ
megacity (en)
Thumb
Administrazioa
Estatu burujabe Bangladesh
Bangladeshko bibhagDhaka
AlkateaAtiqul Islam (en)
Jatorrizko izenaঢাকা
ڈھاکہ
Posta kodea1000, 1100, 1200–1299 eta 1300–1399
Geografia
Koordenatuak23°43′44″N 90°23′40″E
Thumb
Thumb
Azalera368 km²
Altuera4 m
Demografia
Biztanleria16.800.000 (2017)
7.893.961 (2011)
Dentsitatea45.652 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia02
Ordu eremuaUTC+06:00
Hiri senidetuakKalkuta eta Guangzhou
Hizkuntza ofizialabengalera
dncc.gov.bd eta dscc.gov.bd
Itxi

Hiriak mogolen garaiko monumentuak, 700 meskitatik gora eta birmaniar jatorriko pagodak gorde ditu. Unibertsitatea dauka, 1921. urtean sortua.

Mogolen erregealdian, hiriak Jahangir Nagar izena zuen. Hiri modernoa, neurri handi batean, agintari britainiarrek garatu zuten, eta, laster, Bengalako bigarren hiririk handiena izatera iritsi zen, Kalkutakoaren atzetik. Indiaren independentziarekin, Dhaka Ekialdeko Pakistango hiriburu administratiboa izatera pasa zen, Bangladeshko hiriburu bihurtu aurretik 1972an independizatu zenean. Aldi horretan, Dhaka nahasmendu politiko zabalaren lekuko izan zen, barne hartuz gerra-lege aldi asko, Bangladeshko independentziaren aldarrikapena eta ezabatze militarra eta gerrak eta hondamendi naturalek eragindako suntsipenak.

Dhaka modernoa Bangladeshko bizitza politiko, kultural eta ekonomikoaren erdigunea da, eta Bangladeshko alfabetatze-tasa altuena eta askotariko ekonomia du. Gainera, hiri azpiegitura herrialdeko garatuena da. Dhakak, hala ere, arazo handiei egin behar die aurre: kutsadura, auto-ilara handiak, hornidura eskasia, pobretasuna eta delinkuentzia. Azken hamarkadetan, Dhakak hiriko garraio, komunikazio eta lan publikoen modernizazioa bizi izan du. Bangladeshko hiriburuak turista ugari eta enpresa handiak ere erakartzen ditu[4].

Historia

Thumb
Ziaur Rahmanen mausoleoa, Chaandrima Uddan.

IX. mendean sortua da; ubide ugarik –asko XVII. mendea baino lehenagokoak– zeharkatzen dute hiria. Ekialdeko Bengalako hiriburua izan zen 1608-1704 bitarteko urteetan. Merkatari frantses, ingeles eta herbeheretarren egoitza izan zen 1947. urtera arte. 1970. urteko zikloi bortitzak 200.000 pertsona hil zituen. 2013ko maiatzean, 1.000 pertsonatik gora, gehienak emakumeak, hil ziren fabrika eraikin bat erori zenean.[5].

VII. mendean, dagoeneko, badago Dhaka inguruan hiri-establezimenduen existentzia. Hiriaren eremua Kamarupako erreinu budistak eta Pala Inperioak gobernatu zuten IX. mendean, Sena dinastia boterera iritsi aurretik[6].

Askok uste dute hiriaren izena XII. mendean sortu zela, Ballal Sena-k Dhakeshwari jainkosaren tenplua jaso zuenean. Garai haren inguruan, Dhaka eta bere inguruak Bengalla izenez izan ziren identifikatuak. Garai hartako hiriak hainbat azoka edo bazar zituen: Lakshmei bazarra, Shankhari bazarra, Tanti bazarra, Patuatuli, Kumartuli, Bania Nagar eta Nagar arkua. Sena dinastiaren ondoren, Delhiko sultanerritik zetozen gobernadore turkiar eta afganistandarrek gobernatu zuten Dhaka, 1608an, mogolak iritsi aurretik[6] .

Udalerriaren garapena eta biztanleriaren hazkunde nabarmena izan ziren hiria Bengalako hiriburu izendatzeko arrazoietako batzuk, Mogol Inperioaren aginduz, 1608an. Islam Khan mogola izan zen hiriko lehen administratzailea[7].​ Khanek Jahangir Nagar (Jahangirren hiria) deitu zion hiriari, Jahangir enperadore mogolaren omenez; izena Jahangir hil eta gutxira eman zitzaion.

Thumb
Lalbagheko gotorlekua, Shaista Khanen agindupean eraikia.

Mongolen menpe zegoen hiriaren hedapenik handiena Shaista Khan jeneralaren agindupean gertatu zen. Orduko Dhakaren eremua 19 x 13 kilometro hartzen zituen, eta ia milioi bat biztanle zituen.

1765ean, Plasseyko guduaren ondoren, hiria Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiaren kontrolpean geratu zen. Aldi horretan, izugarri murriztu zen hiriko biztanleria; Kalkutakoa, berriz, nabarmen handitu zen aldi berean[8], baina Dhakako urbanizazioak eta modernizazioak aurrera egin zuten. Ur hornidura sistema moderno bat aurkeztu zen 1874an, eta argindarraren horniketa hasi zen 1878an[9].

Dhaka kantonamendua hiritik gertu ezarri zen, eta soldadu britainiarrentzako eta indiarrentzako base gisa balio izan zuen.

1905ean, Bengala zatitu ondoren, Assam eta Ekialdeko Bengala estatu sortu berriaren hiriburu bihurtu zen Dhaka, naiz Bengala 1912an berrezarri. 1947an, India banatu ondoren, Dhaka Ekialdeko Bengalako hiriburu izendatu zuten, Pakistango estatu musulman berriaren parte zena. Garai horretan, milaka pertsona hilik utzi zituzten ekintza terrorista batzuen lekuko izan zen hiria. Hiriko biztanle hindu gehienek Indiara alde egin zuten, eta hiriak, berriz, ehunka mila etorkin musulman jaso zituen. Hiriko biztanleria oso denbora gutxian igo zen eskasia larriak eta azpiegitura arazoak sortuz[10][11].​ Eskualde politikaren erdigune gisa, Dhakak greba politiko eta indarkeria istilu ugari bizi izan zituen.

Pakistango hizkuntza ofizial bakartzat urdua hartu izanak jendetza handia eraman zituen martxak ekarri zituen; mugimendu horri, 1952ko hizkuntzaren mugimendua deitu zioten. Martxa horietako batean, manifestazio baketsua egiten ari ziren ikasle batzuen aurkako tiroketa bat izan zen poliziaren aldetik[12].

1950eko eta 1960ko hamarkadetan, Dhaka jarduera politiko eta Bengalaren autonomia-eskaerak jasotzen zituen hazitegi bat izan zen.

1970ean, Bhola zikloiak eskualde gehiena suntsitu zuen. Dhaka hiriaren erdia baino gehiago urpean geratu zen, eta milioi erdi lagun hil eta beste milioi bat desagertu ziren. Gainera, hondamendiaren ondoren, kolera izurrite bat gertatu zen, dozenaka mila hildako gehiago eragin zituena. Koleraren ondorioz, diskriminazio etnikoaren aurka zeuden pertsonen kopuruak gora egin zuen, eta gobernu zentralak gertatutako kalteak arintzeko ahaleginak areagotu zituen.

Mujibur Rahman Bengalako jeke politikoak bilera nazionalista bat egin zuen 1971ko martxoaren 7an Race Course Grounden.

1971ko martxoaren 26an, gutxi gorabehera milioi bat pertsona egon ziren administrazioak Bangladeshko independentzia aldarrikatu zuen bilerara[13][14].​​ Horri erantzunez, Pakistango armadak «Reflector Operazioa» eraman zuen aurrera, ehunka mila pertsona atxilotu, torturatu eta ondoren hiltzea ekarriko zuena, batez ere hindu eta intelektual bengalarrak[15].​ Urte bereko abenduaren 16an, hiria Indiako armadaren esku gelditzeak Bangladeshko estatu independentearen sorrera markatu zuen.

Independentziaren ondorengo aldian, hiriko biztanleria azkar hazi zen, Bangladeshko landa-eremuetako langileak erakarri baitzituen[11]. Higiezinen gorakadak hiriaren mugak zabaltzea eta auzo berriak garatzea eragin du, hala nola Gulshan, Banani eta Motijheel auzoak[11].

Dhaka munduan hazkunde azkarrena duen megahirietako bat da[16].​ 2025erako, munduko metropoli handienetako bat izango dela aurreikusten da, Tokio, Mexiko Hiria, Shanghai, Pekin eta New York hiriarekin batera[17].​ Hala eta guztiz ere, Dhaka megahiririk pobreenetako bat da oraindik. Bertako biztanle gehienak landa eremuko migratzaileak dira, errefuxiatu klimatikoak barne[18].​ Langileek, askotan, auzo marjinaletan hartzen dute ostatu. Pilaketa da Dhaka modernoaren ezaugarri nabarmenetako bat. 2014an jakinarazi zen hiriaren % 7 baino ez zegoela errepidez estalita[19]. Dhakako Metroaren lehen fasearen inaugurazioa 2022ko abendurako aurreikusita dago, Bangladeshko garaipenaren egunarekin kointziditzen duelarik[20].

Geografia eta klima

Thumb
NASAren satelite batek hartutako Bangladeshko irudia.

Dhaka hiria Bangladeshen erdialdean dago. Hiriaren koordenatuak 23°42′0″N 90°22′30″E dira, eta Buri Ganga ibaiaren ekialdeko ertzean dago. Ganges ibaiaren deltatik gertu dago, eta 815,85 km² azalera du[21].​ Hiriak zortzi thana nagusi ditu: Dhanmondi, Kotwali, Motijheel, Paltan, Ramna, Mohammadpur, Sutrapur eta Tejgaon, eta 14 thana txiki: Gulshan, Lalbagh, Mirpur, Pallabi, Sabujbagh, Dhaka akantonamendua, Demra, Hazaribagh, Shyampur, Badda, Kafrul, Kamrangir char, Khilgaon eta Uttara. Hiriak, guztira, 130 shala eta 725 mohalla ditu[22].

Thumb
Dhaka

Dhakak klima beroa, euritsua eta hezea du. Hiria montzoien zona klimatikoaren barruan dago. Dhakaren batez besteko tenperatura 25 °C-koa da, eta urtarrileko 18 °C-tik abuztuko 29 °C-ra aldatzen da[21].​ Eurien % 80 inguru (batez beste, 1854 mm) maiatzetik irailera bitartean izaten dira[21].​ Dhakako ingurumena oso mehatxatuta dago hiriaren hedapen azkarrak, auto-pilaketak eta industria-jarduerek eragindako poluzioaren ondorioz. Airearen eta uraren poluzioa gero eta handiagoa da, buxadurak eta industria-hondakinak direla eta, eta arazo horrek osasun publikoari eta hiriko bizi-kalitateari eragiten dio[23]. Dhaka inguruko akuiferoak eta hezeguneak desagertzeko arriskuan daude hainbat arrazoirengatik. Habitat naturalen poluzioak eta higadurak eskualdeko biodibertsitatea suntsitzeko arriskuan daude[23].

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Dhaka, 1981–2010), Hila ...
    Datu klimatikoak (Dhaka, 1981–2010)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 31.1 34.4 40.6 42.2 41.1 36.7 35.0 36.1 36.7 37.2 34.4 30.6 42.2
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 25.1 28.3 32.5 33.8 33.4 32.5 31.8 32.1 32.0 31.8 29.7 26.5 30.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 18.6 22.0 26.3 28.4 28.8 29.0 28.7 28.9 28.5 27.4 24.0 20.0 25.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 13.1 16.2 20.8 23.8 24.8 26.2 26.3 26.4 25.9 23.9 19.4 14.8 21.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 6.1 6.7 10.6 16.7 14.4 19.4 21.1 21.7 21.1 17.2 11.1 7.2 6.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 7.5 23.7 61.7 140.6 278.4 346.5 375.5 292.9 340.0 174.5 31.1 12.1 2084.5
Prezipitazio egunak (≥ ) 2 3 5 10 15 14 17 16 13 7 2 1 105
Eguzki orduak 220.3 225.3 256.3 237.8 220.9 142.2 131.5 140.6 152.7 228.6 236.3 242.6 2435.1
Hezetasuna (%) 71 64 62 71 76 82 83 82 83 78 73 73 74.8
Iturria (1): Bangladesh Meteorological Department[24][25][26]
Iturria (2): Sistema de Clasificación Bioclimática Mundial (muturrekoak 1934–1994),[27] Deutscher Wetterdienst (eguzkia, 1961–1990)[28][29]
Itxi

Dhakako azpibarrutiak

Zazpi thana nagusitan eta bigarren mailako beste hamalautan banaturik dago:

Dhakako banaketa administratiboa
ThanaAzalera
(km²)
Biztanleria[30]
(1991ko errolda)
Biztanle dentsitatea
(bizt/km²)
Badda16,78157.9249.411
Cantonment29,9190.4726.362
Demra47,3521.16011.007
Dhanmondi9,74201.52920.691
Gulshan53.59281.3375.250
Hazaribagh3,5852.33835.247
Kafrul17,8164.3969.236
Kamrangir Char2,6725.8278.999
Khilgaon14,059.2489.861
Kotwali2,07210.504101.693
Lalbagh9,14401.38743.915
Mirpur58,66641.63010.938
Mohammadpur11,65316.20327.142
Motijheel4,69223.67647.692
Pallabi17,0364.00021.412
Ramna7,85195.16724.862
Sabujbagh18,2354.98919.526
Shyampur2,3260.15225.927
Sutrapur4,38307.48370.202
Tejgaon8,75220.01225.144
Uttara36,91108.0772.928
Guztira815.855.057.3716.918
Thumb
Shahid Sriti Stombho - Sohrawardy Uddan.

Hiri administrazioa

Thumb
Dhakako udaletxearen eraikina.

Dhaka udalerria 1864ko abuztuaren 1ean sortu zen, eta, 1978an, korporazio estatusera izatera heldu zen[31]. Dhakako korporazioa hiriko gaiak eramateaz arduratzen dwn udal autonomoa da. Eremua hainbat hauteskunde barrutitan banatuta dago, eta bakoitzak bere hauteskunde arduradunak ditu. Alkatea bost urtean behin hautatzen dute herritarren botoek[32].​ Dhakako Hezkuntza Batzordea ikastetxe publikoen eta ikastetxe pribatu gehienen administrazioaz arduratzen da, ingelesezko ikastetxe elebidunak eta madrasak izan ezik. Batzar nagusi batek gobernatzen ditu Bangladeshko madrasa guztiak; ingelesezko ikastetxe elebidunak, berriz, hezkuntza- eta gobernu-egituretatik bereizita daude.

Dhakak kriminalitate-tasa handia du, eta, sarritan, indarkeriazko jazoerak gertatzen dira arrazoi erlijioso eta politikoengatik[33].​ Langile gutxi eta gaizki hornitutako polizia izateak eragiten du gobernuak, noizean behin, Bangladeshko armada eta indar paramilitarrak hedatzea krimenari eusten saiatzeko[34][35].​​ Chittagong kenduta, Dhaka da Bangladeshen estolda-sistema duen hiri bakarra, baina horrek biztanleen % 25 baino ez du zerbitzatzen. % 30 hobi septikoez baliatzen da, eta gainerako % 45ak ez du, ez bata, ez bestea[23].​ Dhakako etxeen heren bat ez dago hiriko ur hornidura sistemara konektatuta. Urtero Dhaka hirian ia 10 milioi tona zabor solido ekoizten dira. Aitzitik, pribatu eta gobernuen ahaleginek arrakasta izan dute zabor kolektiboan, simaur gisa erabiltzen baita; botatzen diren eta tratatu gabe dauden zabor solido gehienak aldirietara eta ur-gorputzetara joaten dira maiz[23].​ Asiako hirien artean, gaixotasun infekziosoek eragindako hilkortasun-tasarik altuenetakoa du Dhakak[36].

Thumb
Jatiyo Sangshad Bhaban, parlamentu nazionalaren egoitza.

Hiria 10 hauteskunde barrutitan banatuta dago parlamenturako. Bi alderdi politiko nagusiak Awami Liga eta Bangladeshko Alderdi Nazionalista dira. Ramna barrutiak gobernuko ministerio gehienak hartzen dituen idazkaritza dauka. Bangladeshko Gorte Gorena eta Dhakako Gorte Gorena hirian daude. Bangabhaban jauregia izan da: Indiako erregeordearen, Ekialdeko Pakistango gobernadorearen eta Bangladeshko egungo presidentearen egoitza ofiziala. Louis Kahn[37] arkitekto ezagunak diseinatutako Jatiyo Sangshad Bhaban eraikina parlamentu nazionalaren egoitza da. Baitul Mukarram, Mekako kaabaren antzeko planoarekin garatua, meskita nazionala da. Hiriko beste monumentu historiko batzuk dira: Bara Katra jauregia, Lal Bagh gotorlekua, Hoseni Dalan eta Ahsan Manzil.

Biztanleria

Dhakako Lalbagh barrutia da munduan biztanleria dentsitate handiena duen auzoa.[38]

Thumb
Dhaka
Informazio gehiago Urtea, Biztanleak ...
Bilakaera demografikoa
Urtea Biztanleak
1801200.000
184051.636
187269.212
188179.076
1911125.700
1941239.000
Urtea Biztanleak
1951336.000
1961556.000
19741.680.000
19813.440.000
19916.150.000
2004*10.403.957
200813.240.743
(*) Estimazioa

Iturria:

Itxi

Erreferentziak

Bibliografia

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.