From Wikipedia, the free encyclopedia
Jose Manuel Agirre Miramon (Donostia, 1813ko urtarrilaren 1a- † ib., 1887ko martxoaren 31) gipuzkoar legelari eta politikaria izan zen.
Jose Manuel Agirre Miramon | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Donostia, 1813ko urtarrilaren 1a | ||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Donostia, 1887ko martxoaren 31 (74 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Sancti Spiritus Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, legelaria eta epailea | ||||
Lantokia(k) | Madril |
Bergarako Errege Mintegian eta Oñatiko Unibertsitatean ikasi ondoren, doktoretza lortu zuen Zaragozako Unibertsitatean. 1837an epaile bilakatu eta Castro Urdialesen, Tolosan eta Gasteizen aritu zen. Manilan eta Habanan izan zen 1859an penintsulara itzuli arte.
Politikoki foruzale liberala izan zen: 1865 eta 1866 Gipuzkoa ordezkatu zuen Espainiako Diputatuen Kongresuan eta 1869an Gipuzkoako ahaldun nagusi izendatu zuten. 1872an senatari hautatua,[1] Hirugarren Karlistaldia eta gero foruak mantentzea saiatu arren ezin zuen.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.