euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Jean Haritxelhar Duhalde (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1923ko maiatzaren 13a - Biarritz, Lapurdi, 2013ko irailaren 1a) euskaltzainburua, politikaria eta literatura ikerlaria izan zen. Haritxelharrek hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen ezagun. Baionako Euskal Museoaren zuzendaria izendatu zuten. «Izatez nafarra eta politikoki frantziar hiritarra» zela esaten zuen berak.[1]
Jean Haritxelhar | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Jean Haritxelhar 1995ean | |||||||
1989 - 2004 ← Luis Villasante - Andres Urrutia →
1971 - 1980
1962 - 1988 | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Jean Gratien Haritschelhar | ||||||
Jaiotza | Baigorri, 1923ko maiatzaren 13a | ||||||
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria | ||||||
Heriotza | Biarritz, 2013ko irailaren 1a (90 urte) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Pariseko Letren Fakultatea | ||||||
Doktorego ikaslea(k) | Xarles Bidegain Aurelia Arkotxa | ||||||
Hizkuntzak | euskara frantsesa gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | idazlea eta politikaria | ||||||
Enplegatzailea(k) | Bordele Montaigne Unibertsitatea | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | Euskaltzaindia Udako Euskal Unibertsitatea | ||||||
Okzitaniako Tolosako Unibertsitateko, eta Sorbonako unibertsitateetan eta Saint Cloudeko irakasle eskolan goi mailako ikasketak egin zituen. Irakaslea izan zen 1952tik 1959ra Ageneko lizeoan. Bordele-Montaigene unibertsitatean gaztelania, euskara eta euskal literaturako irakasle izan zen, 1962tik 1986ra bete duen Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedratik. 1962an, euskaltzain oso izendatu zuten, eta euskaltzainburuorde 1966an (kargu horretan jardungo zuen, 1988an euskaltzainburu izendatu zuten arte). Letretan doktoretza lortu zuen 1969an Sorbonako Unibertsitatean.
Euskal literaturako aztertzaile nabarmena izan zen hasieratik. Berak idatzi zituen Deux chansons perdues d'Etchahun-Barkoche (1961), Le rythme poétique (4+7)-(4+6) dans la chanson «Intchauspeko alhaba dendaria» (1962), Etchahun et Chamisso (1963) eta Contribution a l'étude de la littérature basque: Martin Larralde-Bordachuri, le poète-galérien (1963) azterlanak.
1967. urtean idatzi zuen Etchahun eta Otxalde idazlana eta 1969an Etxahuni buruzko doktoretza tesia: Le poète Souletin Pierre Topet-Etchahun (1969), L'Oeuvre Poètique de Pierre Topet-Etchahun (1970).
« | Aipatu nahi ditut 5 pertsona, 5 unibertsitari handi, euskarazko unibersitatea sortzeko beharra defenditu zutenak, UEU sortzeko bidea markatu zutenak: Haritxelhar, Xarriton, Karlos Santamaria, Txillardegi eta Manex Goienetxe. | » |
Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeko kide izendatu zuten 1982. urtean, eta Baionako Erakustokiko zuzendari izan zen. Euskaltzainburua izan zen 1988an Aita Villasantek utzitako lekua hartu zuenetik 2004ra.
1988an Euskal Herriko Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuen. 2004an Manuel Lekuona Saria jaso zuen. Baigorri jaioterriko auzapeza izan zen 1971tik 1980ra. EIZIEko ohorezko kide zen 1996az geroztik.
1962az geroztik euskaltzain osoa, 1966. urtetik 1988ra bitartean euskaltzainburuorde izan zen, eta 1989tik 2004 arte seigarren euskaltzainburua. Euskaltzain emeritua zen 2006ko uztailaren 20tik.[4][5]
Pilotazale amorratua zen eta bereziki joko luzeaz. Erreboteko txapelduna izan zen Frantzian Baigorriko taldearekin.[6]
Egundainotik pilota maite zuen eta 1943an Zaharrer Segitaldeak luzeko xapelgoa irabazi zuela, Errekalde, Olçomendy anaiak, Petrikorena eta Haritschelharrekin. “Ikasleak” erreboteko taldean ere jokatu zuen besteak beste hauekin: Doyharzabal, Piztia, eskuin I. Larrea, Paul eta Jean Fagoaga eta Jimmy Etcheberry.[7]
1968az geroz ordea Pilotako Federazioan ere sartua baitzen, 1970ean berriz Pilota aldizkaria sortua baitzuen. Hainbat artikulu argitaratu zituen, gehienak euskal pilotaz orokorrean baina erreboteaz eta laxoaz batez ere.
Iparraldeko Pilotarien Biltzarra elkarteko lehendakaria izan zen 28 urtez 1980tik. Hegoaldeko Pilotarien Batzarra geroago sortu zen eta Haritxelharri omenaldia egin zion 1986an Markinan.[6]
Baigorriko alkatea izan zen 9 urtez.[6]
Euskaraz argitaratu zituen 13 liburutan euskara bera, hizkuntzalaritza, eta literatur kritika jorratu zituen:
Aldizkarietan Gure herria, Bulletin du Musée Basque, Revista de Etnografía, Euskera, Bulletin hispanique, Pilotari eta Estudios de Deusto agerkarietan eman ditu argitara lan aipagarrienak. Herria astekarian idazten zuen astero (Gexan Pontto izengoitiaz).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.