euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Iratxe Retolaza Gutiérrez[1] (Donostia, Gipuzkoa, 1977ko urtarrilaren 20a - ) gipuzkoar literatura-kritikaria eta literatura-ikertzailea da.[2] Euskaltzain urgazlea da, eta UEUko Literatura sailburua izan da urteetan.
Iratxe Retolaza Gutierrez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Iratxe Retolaza Gutierrez |
Jaiotza | Donostia, 1977ko urtarrilaren 20a (47 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | saiakeragilea, literatura-kritikaria eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea Udako Euskal Unibertsitatea |
Kidetza | Euskaltzaindia Udako Euskal Unibertsitatea |
Emagin elkarteko kidea izanik, 2012tik aurrera irakurle-taldeak eta gogoetak gidatu ditu euskal literaturaz eta pentsamendu feministaz. (Trans)feminismoa Pertsona, jende, talde eta mugimendu ugariren kezka-iturri dela . Ekintza eta pentsamendu (trans)feminista garatzen, eraikitzen eta hedatzen ari diren pertsona eta kolektibo batzuk bildu ditugu, eta irakurlea ohartuko denez, askotarikoak dira ahots horiek.[3]
Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea ere izan da, 2006tik 2021era bitarte euskal kulturaren, sormenaren eta komunikazio-gaitasunen inguruko irakasle aritu zen.
Euskal Filologia ikasi zuen EHUn, eta doktorego ikasketak egiten dihardu EHUn eta Santiago de Compostelako Unibertsitatean literaturaren alorrean.
2007an Amaia Alvarez Uria, Gema Lasarte eta Josune Muñozekin batera Literatur Kritika Feminista sustatzeko Sareinak taldearen sortzaile izan zen. Taldekidea izan zen EDO! argitaletxean, egun Emagin elkarteko kide da.[4]
Genero azterketak egin izan ditu literaturan,[5] eta hamaika hitzaldi eta ikastaro eskaini ditu literaturari buruz.[6] Adibidez, 2009tik aurrera Emakumeen Jabekuntza Eskolatan aritzen da dinamizatzaile-lanetan eta batik bat euskal literaturaren eta euskal kulturaren inguruko ikastaroak gidatu ditu. 2012. urtetik aurrera Donostiako Emakumeen Etxean bi irakurle-talde gidatzen ditu: bata, euskal literaturaren ingurukoa; bestea, pentsamendu feministaren ingurukoa.
Honako egunkari, aldizkari eta irratietako kolaboratzaile izan da, batik bat euskal literatura garaikidearen inguruko iruzkinak eginez: Berria,[7] Jakin,[3] El País,[8] Euskadi Irratia.[9] Idatz & mintz, Grial, A trabe de ouro, Hegats,…[2][10]
Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2013ko otsailaren 22an. Euskaltzaindiako Literatura Ikerketa Batzordean parte hartu zuen 2001tik 2017ra arte.[11]
Literaturaren irakaskuntzaren inguruko hainbat ikastaro, saio eskaini ditu UEUn, baita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterretan ere (HUHEZIn eta UPV/EHUn).
Bigarren Hezkuntzan literatura irakasteko materialak atondu ditu hainbat egitasmotan. Esate baterako, honako testu-liburu edo material hauetan:
« | Hezkuntzatik sortuko ditugu euskaraz hitz egiten duten eta ulertzen duten pertsonak baina euskarazko literatura irakurriko ez dutenak, musika entzungo ez dutenak edo euskarazko zinema ikusiko ez dutenak? | » |
—Iratxe Retolaza[13] |
Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 50 lan baino gehiago erakusten ditu.[14] Horien artean bere liburu aipagarrienak hauek dira:
Udako Euskal Unibertsitateko Literatura sailburua izan da urteetan, Amaia Serranorekin batera.
Hamaika hitzaldi eta ikastaro eskaini ditu literatura, Euskal Herria eta emakumeari buruz.[24]
26 urte bete zituen arte, Gutiérrez Retolaza zituen abizenak. 26 urte zituelarik abizenen ordena aldatu zuen.[25]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.