Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Maria eliza
eraikitako euskal ondare nabaria Hondarribian From Wikipedia, the free encyclopedia
eraikitako euskal ondare nabaria Hondarribian From Wikipedia, the free encyclopedia
Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Maria eliza Gipuzkoako Hondarribia udalerriko Alde Zaharreko Kale Nagusian dagoen eliza bat da. Hondarribiko gaztelua, Casadevante jauregia, Zuloaga jauregia eta Hondarribiko udaletxetik hurbil dago.
Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Maria eliza | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Hondarribiko hiri historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Hondarribia |
Koordenatuak | 43°21′47″N 1°47′28″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1549 (egutegi gregorianoa) |
Izenaren jatorria | Mariaren Jasokunde |
Erlijioa | katolizismoa |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa arkitektura barrokoa pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0005136 |
2 | |
Hondarribiko hiribildua leku estrategikoan zegoen, eta harresiz inguratua, eta segur aski, eliza ere edukiko zuen. 1474. urtean, eliza berria eraikitzen hasi ziren tenplu zaharra zegoen lekuan, eta 1549an bukatu zuten. Esteban Albizuri hargin maisuak gidatu zituen lanak 1531. urte arte (urte horretan hil zen). handik aurrera, haren seme Juan Perez Albizurik ardura hartu zuen.
Hiribilduko tokirik gorenean dago eliza, Kale Nagusia hasten den lekuan eta Karlos V.aren gazteluaren aurrean. Oinplano latindarra du, eta hiru habearte, hirurak ere desberdinak luze-zabalean, gurutzadura eta guzti. Elizaren barrualdeak honako neurriak ditu: 44 x 28 m. Habearteek gangak dituzte, era askotako gurutzadurekin. Arku batzuen nerbioek angelua sortzen dute, eta deigarria gertatzen da hori. Beheko koruaren ganga ere nabarmentzeko modukoa da, oso ederra: ganga izartua da, nerbio fin eta dotorez egina, eta landare eta animalia ugariren irudiek apaintzen dute. Koruari eusten dion arkuaren aurrealdea ere ez da nolanahikoa.
Eliza honek mota askotako euskarriak ditu, eta horrek berezi bihurtzen du. Koroari eusten dioten biak desberdinak dira (ez dituzte diametro eta oinplano berak). Hori hola izateak badu bere arrazoia: ebanjeliokoak sendoagoa izan beharra zuen, organoaren pisuari ere eutsi ziezaion.
Ebanjelioaren alde horretan, hain zuzen, kapera txiki bat dago, Guadalupeko Ama Birjinari eskainia (XVI. mendeko bigarren erdian egina da). Bataioko kapera 1577koa da, eta honako idazkun hau ikus daiteke: «Navegantes – Esta obra iso aser la Cofradia del Señor San Pedro siendo sabat de içaguirre su mayordomo mayor. Año 1577».. Erdiko absidean, hiru leiho ageri dira beheko aldean; puntu erdiko arkua dute, eta luzangak dira (saieterak modukoa dira). Goiko aldean beste hiru leiho daude; beirateak dituzte horiek, eta irudietan, Hondarribiko historia kontatzen da. Ebanjelioaren aldean, leihoak daramatza zati guztietan, era batekoak baino gehiagotakoak, gainera: okuluak, puntadunak eta abar. Epistolaren aldean, okulu bat du, eta berrikiago egindako beste leiho batzuk, eta beirateak ere bai
Sarbide bat baino gehiago ditu elizak. Iparraldekoa atari babestua da, arkupe baten modukoa; arku karpanela du, hiru arkiboltarekin, eta goiko aldean, arku konopiala, bolaz apaindua, eta bi alboetan pinakuluak dituela. Elizako sarbiderik zaharrena da. Beste sarbidea Kale Nagusian dago. Ateak puntu erdiko arkua du, eta Jasokundearen irudia ageri da tinpanoaren erdian.
1764an dorre-kanpandorrea eraiki zuten, Francisco Ibero azpeitiar arkitektoak gidatuta. Beheko aldea, oinarria, karratua da; Hondarribiko armarria ageri du goian, eta haren gainean, balaustrada bat dauka. Oinarri horren gainean, berriz, kantoi ebakia dituen gorputza dauka, apaindura ugarirekin, eta, azkenik, goi-goian, kupula linternaduna, eta bola bat, burdin forjatuz eginiko gurutzearekin.
Sakristia eta haren ondoko bi gelak XVIII. mendearen hasieran eraiki zituzten. Garai bateko erretaula Iriartek egina zen, XVI. mendearen bukaeran. Hura kendu, eta beste bat jarri zuten, neoklasikoa, eta haren lekuan, berriz, egun dagoena, neogotikoa.
Beirateak irudikatzen dute:
Lehenengoak, eskuin aldetik sartzean, 1620. urtean, Hondarribian batzartuta, Gipuzkoako Batzar Nagusiak Andre Maria Sortzez Garbiaren misterioa publikoki zein pribatuan defendatzeko egin zuten zin ematea.
Hurrengo leihatean, gurutzealdearen ondoan dagoen eskuineko habearteari dagokiona, Guadalupeko Andre Mariari hondarribiar setiatuek 1638ko uztailean egindako zin ematea ikus daiteke. Beirate honek 5.260 pezeta kostatu zuen, eta 1911ko urriaren 23an onartu zen.
Bitxia da beiratea egin zen garaian Parroko zen Auspicio Otaegi, estolarekin; Udaleko idazkaria zen Martin Etxeberria, aginte-makilarekin, eta arkitektoa zen Jose Angel Fernandez-Casadevante lantza bizkarrean duela agertzen direla.
Hurrengo beiratean, San Juan de Dios kongregazioak ordaindua, 1524. urtean gertatutako eszena bat ikus daiteke; horretan, san Juan de Dios, Hondarribiko setioaren defentsan zegoenean eta hornikuntza bila zaldiz atera zenean, zalditik erori zen, eta Andre Maria agertu zitzaion artzain-eme irudiz.
Eszena bera irudikatzen duen eskultura itsusi bat badago Hondarribiko sarreran, eta harrigarriagoa dena da, nahikoa frogatuta dagoela delako santu hori ez zela inoiz Hondarribian egon.
Badira absidean beste sei leihate, garai batean itsutuak egon zirenak, eta, eraberrituta, hiruk beirateak dituzte, eta hona hemenbeirate hauek erakusten dutena:
Iparraldeko fatxadan bi leihate eraberritu ziren. Beirate batek Frantsizko Xabier Indietan bataiatzen irudikatzen du. Bigarrenak, Maria Teresa Espainiako infantaren ezkontza.
Juan Zarautz Ganboak, Gipuzkoako Kapitain-Jeneralak, aldare-nagusiko aldeak Bidasoa ibaiaren alde handi bat gaztelutik ikustea oztopatzen zuela esanez, lanak geldiarazi zituen. Geroago, ordea, muga aldeko Kapitain-jeneral izendatu zutenean, onarpena eman zuen proiektuarekin jarraitzeko, eta hondarribiarrek, esker onez, kapera nagusiko arku eta paretetan, harri-landuzko Zarauzko eta Ganboako armarriak jarri zituzten. Halaber, Kapera nagusi edo presbiterioan hilobiratua izateko eskubidea eman zitzaion.
Sakristiak setioen garaitan gordeleku bezala erabiltzen zen lurpeko pasabide bat zuen.
Fatxadaren ekialdean badago gaztelura eramaten zuen galeria edo paso bat. Galeria horretara zein gangetara joateko, sakristiaren ondoan dagoen eskailera kiribil bat dago.
1810. urtera arte, hilobiratzeak Eliza Nagusian egiten ziren. Hiru leku zeuden hilobiratzeko: Goiko «ziminterioa» (Bretxaren aldekoa) Beheko «ziminterioa» sakristiaren aldekoa, eta elizaren barruan. 1910-1914 aldian egin ziren obretan, oholtzaren zenbait taula altxatzean, gorpuzki piloa agertu zen, eta Domingotxoeneako hilerrira eraman ziren.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.