Alde Zaharra (Hondarribia)

From Wikipedia, the free encyclopedia

Alde Zaharra (Hondarribia)map

Alde Zaharra Gipuzkoako Hondarribia udalerriko auzune bat da, herriaren sorrerako lekua, Hondarribiko harresiez inguratua. Eraikin dotore eta bikainez beteriko multzoa osatzen du, eta ondorioz Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua dago. 1203an Gipuzkoako Foruak lurralde honetan hiribildu titulua eman zionetik (Donostia ondoren, (1202), gertakari historiko handi eta garrantzitsuak izan dira han. Leku estrategikoan dago, eta, defentsarako sistema onak sortu eta garatu izan dituen neurrian, garrantzi handiko gotorlekua izan da.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Alde Zaharra
 Euskal Herria
Thumb
  
Thumb
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaHondarribia
Geografia
Koordenatuak43°21′47″N 1°47′31″W
Garaiera19 m
Itxi

Historia

Bidasoa ibaia kontrolatzeko eraiki zuten, itxuraz, Hondarribia, 1200. urtetik aurrera Nafarroako Erresuma eta Gaztelako Erresumaren muga hantxe egon baitzegoen. Muga behar bezala gotortu nahian, Hondarribia garrantzi handiko gune militar bihurtu zuten. Hori dela eta, harresiak eragin handia izan du Hondarribiaren hiri bilakaeran, bai Erdi Aroan eta bai Aro Modernoan.

Bidasoa ibaiak eta itsasoak babesten zuten Hondarribia (garai hartan, itsasoa harresiraino iristen zen). Erresumako buruek Hondarribia inguratzen zuten harresiei arretahandia jarri zieten, eta Errege-Erregina Katolikoek egoki konpon zezatela agindua eman zuten. Karlos V.a Espainiakoak, berriz, handitzeko eta hobetzeko agindua eman zuen. Hondarribiko portua harresiz kanpo zegoen.

Hondarribiari suteek kalte handia egin izan diote. 1461ean bat izan zen, adibidez, eta 1498an beste bat (bederatzi etxe soilik atera ziren onik). Inguratu eta eraso ere askotan egin diote: 1521ean, 1638an, 1719an (etxe asko desegin zituzten, eta etxe multzo osoak ere bai) eta 1794an. Azken hori Konbentzio Gerran gertatu zen, eta Frantziako armadak hiria desegin eta lapurreta handiak egin zituen, eta harresiak desegin. Orduz gero, Hondarribiak gotorleku izateari utzi zion.

Gune historikoak kanpamentu militarren egitura du: bost kale zuzen eta paralelo ditu, eta horiek guztiak mozten dituen beste bat. Oinplano angeluzuzena du, eta harrizko kaleak. Muino batean eraikia dago, eta gailur-gailurrean, Armen plaza eta Karlos V.aren gaztelua daude.

Eraikinak estuak dira aurrealdetik, eta luzeak barrualdera, Erdi Aroan ohi zen bezala. Argi ikusten da hori Arrospide, Eguzki, Ubilla, Pampinot eta Juan Laborda kaleetan. Gehienek hiru solairu dituzte, eta harlanduz egina dute beheko solairua. Hortik gora, egurrezkoa dute egitura, eta manposteriaz beteak dituzte tarteak. Eraikin horien alderdirik adierazgarriena teilatu hegalak dira; mailakatuak dituzte, goiko solairuetan leku gehiago izateko.

Gainerakoan, harresi modernoen barruko aldea nahiko desitxuratua dago; orube asko hutsik daude, ziur aski, 1719ko suntsiketaren ondorioz.

XIX. mende arte merkatal eta administrazio gunea izan zen, baina orduz geroztik bere izaera komertziala galdu du eta gaur leku administratibo eta turistiko bilakatu da. Izan ere, Hondarribiko udaletxea, Karlos V.aren gaztelua, bake epaiketa, liburutegia, musika eskola, hotelak eta parrokia bertan baitaude.

Kaleak

  • Apezpiku kalea
  • Bordari kalea
  • Denda kalea
  • Eguzki kalea
  • Javier Ugarte kalea
  • Juan Laborda kalea
  • Iparkalea
  • Kale Nagusia
  • Leiba jeneralaren kalea
  • Pampinot kalea
  • San Karlos kalea
  • San Nikolas kalea
  • Santiago Compostelako kalea
  • Ubilla kalea

Plazak

Thumb
Gipuzkoa plazaren ikuspegia.

Demografia

Informazio gehiago Hodarribiko Alde Zaharreko biztanleria ...
Hodarribiko Alde Zaharreko biztanleria
Itxi

Eraikinak

Kultura

Thumb
Hondarribiko alardearen amaierako tiro-danbatekoa Armen plazan eta Hondarribiko gazteluaren aurrean.

1973an Steve McQueen eta Dustin Hoffman aktoreek antzeztutako Papillon filmeko lehenbiziko eszenak Kale Nagusian filmatu ziren, hain zuzen ere, presoak frantziar herri bateko kaleetan barna presondegi-ontzira daramatzaten eszenak.

Jaiak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.