Remove ads
eraikitako euskal ondare nabaria Hondarribian From Wikipedia, the free encyclopedia
Hondarribiko udaletxea Gipuzkoako Hondarribia udalerriko Udalaren egoitza da. Alde Zaharreko Kale Nagusian dagoen jauregia da. Casadevante jauregia eta Zuloaga jauregia parez-pare ditu, eta Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Maria eliza oso hurbil eta kale berdinean.
Hondarribiko udaletxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Hondarribiko hiri historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Hondarribia |
Koordenatuak | 43°21′45″N 1°47′30″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVIII. mendea |
Jabea | Hondarribiako Udala |
Erabiltzailea | Hondarribiako Udala |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 34 |
Kontaktua | |
Helbidea | Kale Nagusia, 20 |
XVI. mendean, Santa Maria atea ireki zuten, Kale Nagusia hiriguneko kalerik garrantzitsuena bilakatu zen, eta han etxerik nabarmenenak eraiki zituzten, udaletxea barne.
Hiru solairu ditu, nahiz eta, kanpotik begiratuta, bi dituela iruditu. Kalitate handiko harlanduz egina dago, eta izkinetan kuxindurak ditu. Beheko solairuan kanpoko aldetik arkupea du (barrura sartuta, beheko solairua eta solairuartea hartzen ditu), puntu erdiko hiru arku ditu, horiek ere kuxindurekin. Arkupea ere harri landuz egina dago. Arkupearen gainean, erlaitz bat ageri da, moldura arinekin, eta balkoi handi bat gainean (bigarren solairuan gaude). Mentsulek eusten diote balkoiari, eta balkoiaren beraren erlaitza ere harrizkoa da, eta horrek ere moldurak ditu. Baranda, berriz, burdin forjatuz egina dago, ongi, gainera. Balkoi horrek hiru bao ditu, eta horien tartean, bi armarri handi ageri dira. Balkoiaren gainean, plaka bat dago, eta Gabriel Joseph Zuloagaren aipamena egiten du. Beste erlaitz bat ere badu, eta haren gainean, teilatu hegal dotorea.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.