From Wikipedia, the free encyclopedia
Japoniako geografiak garrantzi handia izan du estatuaren historian zehar, Japonia uhartedi bat baita, Asia ekialdeko kosta parean dagoena. Lau uhartek osatzen dute (ipar-hego): Hokkaidō, Honshū (handiena), Shikoku eta Kyūshū. Hala ere, uhartediak beste 3.000 uharte gehiago ditu, baina askoz ere txikiagoak. Adibidez Ryūkyū uhartedia (japonieraz Ryūkyū rettō) Kyūshū uhartetik 600 km hego-mendebaldera edo Chishima uhartedia Hokkaidō uhartetik 1.200 km iparraldera (nahiz eta hauek Errusia izan 1945tik).
Estatuaren %70-80 inguru basoz estalia, menditsua eta nekazaritza, industria eta bizitegiak ezartzeko desegokia da. Egoera hau geografia malkartsuagatik eta klima zakarrarengatik da, baita ere lurrikarek, lur bigunak eta euri ugariak sortutako luizi arriskuarengatik. Horregatik biztanleriaren dentsitatea hiriguneetan oso handia da, batez ere kostaldean kokatuak.
Japonia Pazifikoko Suzko Eraztunean kokatua dago, hiru plaka tektonikoren elkargunean. Horregatik, sarri intentsitate txikiko dardarak eta aktibitate bolkanikoa izaten du. Mende bakoitzean hainbat lurrikara suntsigarri eta ondorengo tsunamiak izaten dira. Azken urteotan lurrikara handienak 2004ko Chūetsukoa, 1995eko Hanshin Lurrikara Handia eta 2011ko Tōhokukoa izan dira.
Japoniako klima epela da oro har, baina asko aldatzen da iparraldetik hegoaldera. Sarri, sei eskualde klimatiko nagusitan banatzen da:
Herrialde euritsu bat da, hezetasun maila handiarekin. Ekuadorretik nahiko urrun dagoenez, ondo definitutako lau urtaroko klima du. Edonola, iparraldeko klima (Hokkaidō) nahiko hotzepela da, uda gogorrekin eta elurte handiekin neguan; erdialdea beroa da, uda hezeekin eta negu motzekin. Hegoaldeko klima (Kyūshū) nahiko subtropikala, uda luze eta beroekin eta negu leun eta motzekin.
Japoniako klima maiz haize erdi-zikloiko eta antizikloikoen eraginez aldaketak jasaten ditu. Haize hauek kontinentean edota Ozeano Barean sortu ahal daitezke eta zikloi hawaiiarrak deitzen dira. Adibidez, Yagi tifoia ekialdeko kostatik hurbil pasa zen 2006 urtean eta 5. kategoria izatera irits izen.
Bi faktore garrantzitsuk egiten dute den bezalakoa Japoniako klima: Asiako kontinentetik hurbil egoteak eta itsaslasterrak. Ekainetik irailera eguraldi beroa eta hezea da, Ozeano Baretik eta hego-ekialdetik datozen haize tropikalen eraginez. Lurra ukitzean, itsaslaster hauek ur kopuru handiak botatzen dituzte. Horregatik, uda euri ugariko urtaroa da, ekaineko lehenetan hasten dena eta hilabete bat irauten duena. Abuztuko hasieratik iraileko hasiera arte bero handiko sasoia doa, tifoiko sasoia, non 5 edo 6 tifoi pasatzen dira Japoniatik, min gutxi eginik. Urteroko prezipitazio kopurua 100cmtik 200cmra doa, baina hauen %75a ekainean eta irailean erortzen da.
Bi itsaslaster daude Japoniari eragina egiten diotenak, Kuroshio itsaslaster beroa eta Oyashio itsaslaster hotza. Kuroshio itsaslaster Ozeano Baretik dator, Taiwanetik, eta Tokio baino nahiko iparralderago pasatzen da. Itsaslaster honek bero handia eramaten du ekialdeko kostara.
Japonia Asia ekialdeko kosta parean dagoen uhartedia da. Lau uhartek osatzen dute (ipar-hego): Hokkaidō, Honshū (handiena), Shikoku eta Kyūshū. Hala ere, uhartediak beste 3.000 uharte gehiago ditu, askoz ere txikiagoak. Adibidez, Ryūkyū uhartedia (japonieraz Ryūkyū rettō) Kyūshū uhartetik 600 km hego-mendebaldera edo Chishimako uhartedia Hokkaidō uhartetik 1.200 km iparraldera (Errusiakoak izan 1945tik badira ere).
Hona hemen uharteak, azaleraren arabera:
Japoniako mendiek jatorri bolkanikoa daukate. Fuji mendia (3.776 m) garaiena da, baina 21 mendik 3.000 metroko altuera gainditzen dute.
Ord. | Mendia | Altuera |
---|---|---|
1 | Fuji | 3.776 m |
2 | Kita | 3.193 m |
3 | Okuhotaka (Hotaka) | 3.190 m |
4 | Aino | 3.189 m |
5 | Yari | 3.180 m |
Topografia hain malkartsua izanik, ibaiak motzak dira eta indar handia darama urak. Johannis de Rijke ingeniari herbeheretarrak esanetan, "ibaiak baino gehiago, ur-jauziak dira".
Aintzirak ugariak dira Japoniako mendietan. Hona hemen nagusiak:
Japonian 127 milioitik gora biztanle bizi dira eta haietako % 80, Honshu uhartean. Hamabi hirik milioi bat biztanle baino gehiago dituzte:
Eskualdea | Populazioa | Azalera | Hiri handiena |
---|---|---|---|
Hokkaido | 5.416.711 bizt. | 83.456 km² | Sapporo |
Tōhoku | 9.335.636 bizt. | 66.889 km² | Sendai |
Kantō | 42.607.376 bizt. | 32.424 km² | Tokio |
Chūbu | 21.715.822 bizt. | 72.572 km² | Nagoia |
Kansai | 22.757.897 bizt. | 27.335 km² | Osaka |
Chūgoku | 7.563.428 bizt. | 31.922 km² | Hiroshima |
Shikoku | 4.141.955 bizt. | 18.800 km² | Matsuyama |
Kyushu | 13.231.995 bizt. | 35.640 km² | Fukuoka |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.