Tone ibaia
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Tone ibaia (japonieraz: 利根川 Tone-gawa ) Kantō eskualdeko ibai luzeena eta Japonia guztiko bigarrena da. Bere arroa aldiz japoniako handiena, 16.840 km² hartzen baititu. Ozeano Barean itsasoratzen da, Chōshi hirian.
Tone Tone-gawa 利根川 | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 322 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 35°59′01″N 139°53′26″E |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Ibaraki |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 16.840 km² |
Arro hidrografikoa | Tone river basin (en) |
Ur-emaria | 256 m³/s |
Iturburua | Mount Ōminakami (en) |
Bokalea () | Kashima Sea (en) |
Mendizaletasuna |
Aintzina Tone ibaia Tokioko Badian itsasoratzen zen baina ziklikoki izaten zituen uholdeengatik zen ezaguna. XVII mendean Tokugawa Ieyasuk Edon bere shogunerriaren hiriburutza ezartzean ibaien ibilbideak finkatu zituen, horrela beraz, Tone ibaiaren ibilbidea iparralderantz mugitu zuen eta ordurate ibaiadar izan zuen Arakawa banatu eta hegoalderantz desbideratu zuen. Kantō eskualdeko nekazaritza egonkortu zuen, bereziki arrozaren landaketa bultzatuz, eta Edo eta Ozeano Barearen arteko ibai bidezko garraioa eratu zuen.
Ibaiaren ibildidean hainbat urtegi eraiki dira eskualdeko ur eskaria bete ahal izateko. Industria eremu zabalak finkatu ahal izan dira honi esker.
Ibaiak baliabide naturalak ere baditu, denetan aipagarriana kobrea da, Japoniako ekoizpenaren %40a bertan lortzen baita.
Iturburutik gertu, Minakami inguruan, ur kirolak egin daitezke, rafting eta kayaking besteak beste.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.