Okayama
Japoniako hiria, Okayama prefekturako hiriburua From Wikipedia, the free encyclopedia
Japoniako hiria, Okayama prefekturako hiriburua From Wikipedia, the free encyclopedia
Okayama (japonieraz: 岡山市 Okayama-shi ) Okayamako prefekturako hiriburua da. Japoniako Chūgoku eskualdean dago, Honshu uharteko hego-mendebaldean, Setoko Barne Itsasoaren ertzean. 2014ko erroldaren arabera 713.878 biztanle ditu.
Okayama 岡山市 | |||
---|---|---|---|
izendaturiko hiria | |||
Goitik behera eta ezkerretik eskuinera: Momotarō kale nagusia, Omote-chō kale komertziala, Kōraku-en lorategiak, Kibitsu santutegia eta Momotarōren estatua. Irudi gehiago | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Chūgoku (Sanyō) Okayama | ||
Alkatea | Ōmori Masao (en) | ||
Izen ofiziala | 岡山市 | ||
Jatorrizko izena | 岡山市 | ||
Herriburua | Kita-ku (en) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 34°39′18″N 133°55′10″E | ||
Azalera | 789,88 km² | ||
Mugakideak | Kurashiki, Tamano (en) , Soja (en) , Bizen (en) , Setouchi (en) , Akaiwa (en) , Kibichuo (en) , Kumenan (en) , Misaki (en) , Hayashima (en) eta Tonosho (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 720.043 (2021eko martxoaren 1a) 569 (2015) | ||
Dentsitatea | 913 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1889ko ekainaren 1a | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Bucheon (en) , Konya, Leskovac (en) , San Jose, San José, Plovdiv, Luoyang, 新竹市, Kanpur eta Kushiro | ||
http://www.city.okayama.jp/ www.city.okayama.jp |
XIV mendearen aurretik Okayama nekazal probintzia baten muturrean zegoen eta Kanemitsuk eraikitako gaztelu txiki bat zeukan. Sengoku Aroan (XVI mendea) Ukita Naoiek Okayama erasotu eta gaztelua bereganatzeaz bat nekazal eremu zabalak ere eskuratu zituen. Gaztelua gotortu eta Okayama Bizen probintziako hiriburu bihurtu zuen.
Naoie-ren semea zen Ukita Hideiek 1600an Skigaharako borroka galdu zuen eta Kobayakawa Hideaki bihurtu zen Okayamako jauntxo feudal berria. 1602an ordea hil egin zen eta Himejiko jauna zen Ikeda Tadatugu izendatu zuten Okayamako jaun. XVIII mendean Okayama Japoniako hamar gaztelu-hiri onenen artean zegoen. Ikedatarrek agindu zuten bertan Meiji berrezarkuntzan feudalismoa bukatu zen arte.
1889an Okayama hiria eratu eta Okayama prefeturako hiriburu izendatua izan zen. Urte berean iritsi zen trena eta hiriaren garapena nabarmena izan zen hurrengo urteetan.
Bigarren Mundu Gerran Japoniako armadaren egoitzetako bat izan zen eta hegazkin estatubatuarrek 1945eko ekainaren 29an bonbakatu egin zuten 1.700 pertsona hilez eta 12.000 etxe errez. Japoniako 60. hamarkadako ekonomiaren hazkundeari esker hiria berreraikia izan zen eta Chūgoku eta Shikoku eskualdeetako hiri garrantzitsuenetakoa bihurtu zen.
1988an Setoko zubi handiak Shikoku uhartearekin lotu zuen Okayama.
Setoko Barne Itsasoaren ertzean kokaturik dago, Asahi ibaia itsasoratzen den tokian. Okayama lautadaren erdian dago.
Datu klimatikoak (Okayama) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.7 | 9.1 | 12.6 | 19.4 | 23.9 | 27.5 | 31.1 | 32.7 | 28.1 | 21.9 | 16.7 | 11.3 | 20.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.6 | 5.0 | 8.2 | 14.4 | 18.9 | 23.1 | 26.9 | 28.4 | 24.2 | 17.3 | 12.0 | 6.8 | 15.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.8 | 1.1 | 3.7 | 9.4 | 14.1 | 19.1 | 23.5 | 24.7 | 20.6 | 13.1 | 7.6 | 2.6 | 11.7 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 30.6 | 59.6 | 95.1 | 93.9 | 137.9 | 213.9 | 134.8 | 73.0 | 185.8 | 75.4 | 40.9 | 18.9 | 1159.8 |
Eguzki orduak | 153.6 | 136.4 | 159.4 | 193.5 | 210.3 | 176.3 | 172.6 | 231.3 | 152.0 | 178.1 | 158.3 | 160.9 | 2082.7 |
Hezetasuna (%) | 66 | 65 | 65 | 62 | 66 | 69 | 75 | 71 | 74 | 70 | 70 | 68 | 68.4 |
Iturria: Japan Meteorological Agency[1] |
Okayama lautadan kokaturik dagoenez nekazal eremu oparoak ditu. Batez ere arroza ekoizten da baina aipagarriak dira alberjinia eta tipulinak ere.
Industriari dagokionez Okayamaren BPG-ren %10a osatzen du eta herraminta, kimika elikagai eta inprenta industriak dira nagusi.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.