Akita (prefektura)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Akita prefektura (japonieraz: 秋田県 Akita-ken ) Japoniako Honshu uharteko prefektura bat da. Hiriburua Akita hiria da.
Akita prefektura 秋田県 | |||
---|---|---|---|
Japonia | |||
Ereserkia | |||
Song of the People of Akita Prefecture (en) Song of the People of the Prefecture (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Japonia | ||
ISO 3166-2 | JP-05 | ||
Hiriburua | Akita | ||
governor of Akita Prefecture (en) | Norihisa Satake (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 39°43′07″N 140°06′09″E | ||
Azalera | 11,612,28 km² | ||
Mugakideak | Yamagata, Miyagi prefektura, Iwate eta Aomori | ||
Punturik altuena | Mount Chōkai (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 946.380 (2021eko martxoaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | ||
Dentsitatea | 95,20 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea | Tōhoku | ||
Uhartea | Honshu | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) | ||
pref.akita.lg.jp |
Historia
Akita prefektura antzinako Dewa eta Mutsu probintzien bat egitetik sortu zen.
Geografia
Hontsu uharteko iparraldean dago, eta mendebaldean Japoniako itsasoa du. Gainerako mugakideak prefektura hauek dira: Aomori iparraldean, Iwate ekialdean, Miyagi hego-ekialdean eta Yamagata hegoaldean.
Prefekturak forma errektangularra du; iparraldetik hegoaldera 181 km luze da, eta 111 km mendebaldetik ekialdera. Ōu mendiek prefekturaren ekialdeko muga eratzen dute, eta Dewa mendiak, garaiagoak, prefekturaren erdialdarekiko paraleloak dira. Japoniako iparraldeko leku gehienetan bezala, neguak hotzak izaten dira.
Kostaldean, Oga penintsula da nabarmentzen da.
Ekonomia
Tōhoku eskualdean ohikoa den moduan, jarduera tradizionalak dira nagusi: nekazaritza, arrantza eta basogintza. Gazte jendeak Tokiora eta beste hiri handietara emigratzen du. Akita prefekturak du Japoniako populazio-gainbeherarik handiena. Bigarren Mundu Gerraren amaieran baino biztanle gutxiago ditu gaur egun. Eta oso txikia da, halaber, haurren portzentajea populazio osoarekiko.
Akitako arrozak eta sakeak ospe handia dute.
Banaketa administratiboa
Hiriak
Hiri handienak:
- Akita (hiriburua, 329.287 biztanle)
- Yokote (101.234 bizt.)
- Daisen (91.143 bizt.)
- Yurihonjō (87.525 bizt.)
- Ōdate (80.587 bizt.)
Hiri guztiak:
|
|
Herriak barrutika sailkatuta
|
|
Ondasun nabarmenak
- Shirakami-Sanchi (Gizateriaren Ondarea).
- Kubota gaztelua (Akita).
- Oga penintsula.
- Tamagawa onsena.
- Chōkai mendia (2.236m).
- Yasu ur-jauzia.
- Hottai ur-jauzia.
- Chagama ur-jauzia.
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.