Kanadako eleberrigilea From Wikipedia, the free encyclopedia
Jane Vance Rule ( Plainfield, New Jersey, 1931ko martxoaren 28a - Galiano Island, 2007ko azaroaren 27a ) Kanadako idazle bat izan zen, lesbianismoari buruzko eleberriak eta saiakerak idatzi zituena.
Jane Rule | |
---|---|
Jane Rule Kanadako Ordenaren saria jasotzen Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Plainfield, 1931ko martxoaren 28a |
Herrialdea | Kanada |
Heriotza | Galiano Island (en) , 2007ko azaroaren 27a (76 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: gibeleko minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Mills College at Northeastern (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea eta unibertsitateko irakaslea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Charlotte Jane eta Arthur Richards Ruleren azken alaba izan zen. Mutil bat sentitzen zen, osatugabea eta konplexuz betea, neurtu zituen bi metroen eta bere dislexiaren eraginez.[1] 15 urterekin El Pozo de la soledad (1928) irakurri zuen, Marguerite Radclyffe Hallek idatzitako gai lesbikoen inguruko eleberri ospetsu eta eskandalagarria, eta ondoren idatzi zuen: "Bat-batean sentitu nuen munstro bat nintzela"[2]
Bere ikasketak Kaliforniako Mills Collegen egin zituen, non 1952an diploma lortu zuen; Ingalaterran egonaldi labur batean John Hulcoop kritikariarekin harremanetan jarri zen.[1] Estatu Batuetara itzultzean, Massachusettseko Concord Akademian irakatsi zuen, non Helen Sontoffekin maitemindu zen.[2] 1956an Vancouverreko Columbia Britainiarreko Unibertsitatera joan zen Hulcoopekin lan egitera, baina Helen Sontoff bisitan joan zitzaion eta elkarrekin bizitzen hasi ziren.[2]
1964an Desert of the Heart argitaratu zuen, oztopo ugari gainditu eta gero. Eleberriak maitemintzen ziren bi emakume erakusten zituen, eta egileak "oso zoritxarreko, edo etsipenezko" emakumeen gutun ugari jaso zituen, bakarrik eta zoritxarreko sentitzen zirenak.[3] Eleberri honen ondoren, Kanadako komunikabideek gogotik bilatu zuten, eta, hala, geroago honako hau idatzi zuen: "Kanadako lesbiana bakarra bihurtu nintzen, pixkanaka eta gogo txarrez onartu dudan papera, jendea ahal nuen moduan hezteko balio izan duena". 1985ean, Donna Deitchek egokitu zuen bere eleberria, Desert Hearts filma osatuz. Pelikula hau lesbianismoaren edo safismoaren klasiko bihurtu zen. The Globe and Mail‑ek harengandik idatzi zuen harreman safiko bat ikuspuntu on batekin erakusten zuen lehen lanetako bat zela.[2]
1976an Jane eta Helenek Galiano uhartean kokatu zuten euren bizilekua, Helen bere irakasle lanetik erretiratu zenean. Ordurako Jane Rule artritis arazoekin hasita zegoen, eta igeriketa saio intentsiboak jarraitu arren, gaixotasun honek eragina izan zuen bere ibilbide literarioan.[2]
Jane Rule eta Sontoff elkarrekin bizi izan ziren azken hau 2000. urtean hil zen arte. Hala ere, Rulek gay komunitateko kide batzuk ezustean harrapatu zituen homosexualen arteko ezkontzaren aurka deklaratzen, eta honako hau idatzi zuen: "Bikotearen kaiola heterosexualera itzultzera behartzea ez da aurrerapausoa, estatuak ezarritako harreman-definizioetarako atzerapausoa baizik. Ikasi dugun guztiarekin, gure neba-arreba heterosexualei lagundu beharko genieke estatuak zehaztutako espetxeetatik ateratzen, eta ez gure borondatez giltzapean sartu".[4]
Rulek erregulartasunez idazten zuen The Body Politic-entzat, 1971n Toronton kaleratutako homosexual eta lesbianen egunkari bat. 1975etik 1987an egunkaria itxi zen arte, Rulek saiakerekin, erreseinekin eta zutabe erregular batekin lagundu zuen, "Horrelakoa da zure amona" izenekoa. Chatelaine bezalako aldizkari ezagunei ere lagundu zien ipuinekin.[1]
Writers' Union of Canada (Kanadako Idazleen Batasuna) zuzendu zuen. Argi eta garbi lesbiana, adierazpen askatasuna eta homosexualen eskubideak sutsuki defendatu zituen eta hainbat gay eztabaidetan parte hartu zuen.
76 urte zituela hil zen, 2007ko azaroaren 28an, bere etxean bertan, Galiano uhartean, gibeleko minbiziak eragindako konplikazioen ondorioz, handik urruntzen zuen tratamendu orori uko egin ondoren.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.