From Wikipedia, the free encyclopedia
Gibeleko minbizia, izenak dion bezala, gibelean hasten den minbizia da. [1]
Gibeleko minbizi | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | liver tumor (en) , gibel-gaixotasuna, rare hepatic and biliary tract tumor (en) , liver neoplasm (en) , hepatobiliary system cancer (en) , endocrine gland cancer (en) eritasuna |
Espezialitatea | onkologia |
Arrazoia(k) | zirrosia Aflatoxina |
Sintoma(k) | Ikterizia, tripako mina, pisu galera hepatomegalia |
Azterketa medikoa | ordenagailu bidezko tomografia axiala, ekografia, erresonantzia magnetiko bidezko irudigintza, endoscopic retrograde cholangiopancreatography (en) , percutaneous transhepatic cholangiography (en) , magnetic resonance cholangiopancreatography (en) , gibeleko biopsia odol-analisi |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | C22.9 eta C22.0 |
GNS-9-MK | 155.0 eta 155.2 |
OMIM | 114550 |
Disease Ontology ID | DOID:3571 |
2017ko datuen arabera:
1980tik minbizi hepatikoaen kasuen kopurua hiru aldiz handitu da. Hala eta guztiz ere, gazteen tasa nabarmenki gutxitzen hasi da. 2000. urtetik, gibeleko minbiziaren hilkortasun tasa %3a handitu egin da. Bestetik, gizonezkoetan ohikoagoa da emakumezkoetan baino.
Era berean, minbizi hepatikoa ohikoagoa da Saharaz hegoaldeko Afrikan eta Asiako hego- ekialdean. Leku askotan, minbizi ohikoena da eta 70.000 pertsona diagnostikatuak izaten dira urtero. Aldi berean, minbizi hau heriotza kausa nagusia da mundo mailan (600.000 heriotza urtero)
Gibeleko minbizien eragile ohikoena kartzinoma hepatozelularra da, hau da, normalean tumore primario bezala garatzen da. Hala ere, metastasi bezala ere garatu daiteke. Azken hau, jatorrizko organo batetik zelula tumoralak gorputzeko beste órgano batzuetara zabaltzen direnean sortzen da.
Kasu gehienetan, gibeleko minbiziaren eragilea zirrosia izan ohi da, hau da, gibelaren fibrosia eta gutxiegitasuna dakarren gaixotasun kronikoa[2]. Zirrosia, era berean, ondorengo arrazoiengatik garatzen da[3]:
Gibeleko minbiziaren síntoma bereizgarrienak honako hauek dira: min abdominala, pisu galera, astenia bortitza (nekea), jatean asetasun goiztiarra, aszitis (likidoaren metatzea barrunbe abdominalean), ikterizia (azalak kolore horixka hartzen du bilirrubinaren igoeragatik). Beste síntoma batzuk, metastasiaren ondorioz sortuak izan daitezke.
Hala ere, garrantzitsua da azpimarratzea gibeleko minbiziaren fase aurreratuan dauden pazienteen %25ak ez duela sintomarik nabaritzen.
Minbizi honen sintomatología tumorearen garapenaren araberakoa izango da batez ere. Esate baterako, kasuen %80a nabarmendu gabe igaro daiteke hasierako faseetan. Horregatik, gaur egun diagnostiko goiztiarra areagotu da minbiziaren garapena saihesteko asmoz.
Beraz, tumore hepatiko baten presentzia, seinale edo ezaugarri hauen bidez detektatuko da (kasu gehienetan):
Diagnostikoari dagokionez. esan dezakegu minbizi mota guztiak diagnostikatzeko froga asko egin behar direla. Gainera, behin minbizi bat identifikatuta, hau hedatu den edo ez jakiteko frogak ere egiten dira. Minbizi bat hedatzeari metastasi deritzo. Hau detektatzeko, esate baterako, irudien bidezko frogak erabil ditzakegu.
Minbiziaren diagnostikoa ona izatea oso garrantzitsua da aplikatuko den tratamendua ondo aukeratu ahal izateko.
Minbizi gehienak diagnostikatzeko modu bakarra biopsiak dira. Biopsietan gaixoaren ehun lagin bat hartu eta hau laborategian aztertzen da. Biopsia bat ezin bada egin, minbizia beste froga batzuen bidez diagnostikatu beharko da. Gibeleko minbizia, bere aldetik, biopsia baten beharrik gabe diagnostikatzen da gehienetan.
Minbizia diagnostikatzeko froga bat aukeratzerako orduan, honako faktore hauek izan behar dira kontuan:
Gibeleko minbizia diagnostikatzeko honako froga hauek erabili ohi dira:
Dena den, azaldutako frogetaz gain, gehienetan beste hainbat froga behar izaten dira gibeleko minbizia diagnostikatzeko:
Amaitzeko, esan behar da azaldutako froga guzti hauek diagnostikoa egiten laguntzen dutela, bai eta estadioaren determinazioa egiten ere.
Minbiziaren arabera pronostiko desberdinak aztertu dira:
Normalean biziraupen tasak altuagoak dira zirugia jasan duten pazienteetan minbiziaren etapa garrantzia izan gabe. Izan ere, minbizi goiztiarra duten pazienteek eta zirugia jasan dutenen 5 urtetarako biziraupen tasa erlatiboa %50ekoa da, aldiz, gibeleko trasplantea aplikatu zaien pazienteen 5 urtetarako biziraupen tasa erlatiboa %60-%70ekoa da [5].
Segun eta gaixotasunaren zein etapan ari garen, tratamenduak desberdinak izango dira, hala ere, azpimarratzeak eta gehien erabiltzen direnak hurrengoak dira: zirugia, kimioterapia, gibeleko trasplantea, radioterapia, kimioenbolizazioa eta radioenbolizazioa [6].
Kasu hauetan gehien aplikatzen diren tratamenduak: ablazioa, enbolizazioa edo haurreko biak bateratazen dituen tratamendua dira baina badaude beste aukera batzuk, haien artean: terapia zuzendua, inmunoterapia, kimioterapia eta radioterapia. Kasu batzuetam tratamentu hauek aplikatzerakoan, tumorearen tamaina txikitzea lortzen da eta modu honetan zirugia aplikatzea posible izango litzateke. Hala ere, kasu espezifikoetan, tratamentu hauek ez dute minbizia sendatuko baina bai honen sintomak murriztea eta gaixoaren bizi-kalitatea eta bizi-itxaropena handitzea.
Garrantzitsua da jakitea minbizi berantiarrean hurrengo tratamentuak ere aplika daitezkeela (batez ere, sintomak murrizteko eta mina arintzeko): terapia zuzena, kimioterapia eta radioterapia.
Tratamendua hainbat faktoren menpe dago:
Funtsean, gibeleko minbiziari dagozkien arrisku-faktoreak ekiditean datza patologiaren prebentzioa.
Mundu mailan, gibeleko-minbiziaren arrisku-faktorerik esanguratsuena B eta C hepatitisaren birusak, HBV eta HCV hurrenez hurren, eragindako infekzioa da. Birus horiek pertsona batetik bestera heda daitezke, esaterako, orratz kutsatuak elkarbanatuz edota metodo antisorgailuak erabiltzen ez badira. Beraz, bi ohitura desegoki horiek baztertu beharko genituzke.
Ildo beretik jarraituz, beste hainbat faktorek ere B hepatitisa eragin dezakete:
Horregatik, AEBtan, gaixotasunen kontrol eta prebentzio-zentroek bertako gazte eta heldu guztiei HBV birusaren aurkako txertoa hartzea gomendatzen diete B hepatitisa eta gibeleko minbizia paraitzeko arriskua murrizteko helburuarekin. Tamalez, ez dago HCVren, C hepatitisa eragiten duen birusaren, aurkako txertorik.
Dena den, behin infekzioa diagnostikatuta, garrantzi bizikoa da hepatitisari aurre egitea. C hepatitisaren birusa organismotik ezabatzea norbanako askotan posible den arren, B hepatitis kronikoarekin ez da gauza bera gertatzen. Izan ere, horren aurkako farmakoek odoleko HBV kopurua murrizten dute soilik kalte hepatikoa txikiagotuz. Beraz, nahiz eta gaixotasuna ez sendatu, zirrosia eta gibeleko minbizia izateko aukerak murrizten dituzte.
Alkoholaren eta tabakoaren kontsumoa ere gibeleko minbiziarekin lotuta egon daitezke. Izan ere, alkoholak zirrosi hepatikoa eragin dezake, zeinak gibeleko minbiziari bide eman diezaiokeen. Ondorioz, alkohola ekidin edota neurriz edan behar da. Tabakoari dagokionez, nahiz eta ez duen alkoholak hainako eragin kaltegarririk gibelean, ez erretzeak gibeleko minbizia eta beste hainbat patologia prebenitzen lagun dezake.
Hori gutxi balitz, obesitatea ere gibeleko minbiziaren arrisku-faktorea da. Obesitatea duten pertsonek gantz-gibelaren gaixotasuna eta diabetesa garatzeko arrisku gehiago dute eta gaitz horiek gibeleko minbiziarekin hertsiki lotuta daude. Hori horrela izaki, normopisu egoerara iristea eta hori mantentzea prebentzio-faktore garrantzitsua da.
Horrez gain, zenbait substantzia kimiko kaltegarrik ere eragin dezakete gibeleko minbizia (baita beste minbizi mota asko ere). Hori dela-eta, garrantzitsua da gai horiekiko esposizioa mugatzea. Gaur egun, herrialde garatu gehienek bertako biztanleria zein gai kimiko kaltegarri jakinekin lan egiten duten langileak babesteko araudiak dituzte minbizia prebenitzeko helburuarekin.
Halaber, zenbait gaixotasun genetikok zirrosi hepatikoa eragin dezakete gibeleko minbizia izateko arriskua handituz. Beraz, oso garrantzitsua da balizko gaixotasun hori ahalik eta azkarren antzeman eta artatzea. Adibidez, hemokromatosia duen familia bateko ume guztiei probak egin behar zaizkie gaixotasuna goizo hauteman eta tratamendu egokia esleitzeko. Tratamendu hori, funtsean, odol-lagin txikiak aldizka ateratzean datza gorputzeko burdinaren kontzentrazioa handiegia ez izateko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.