Jainko Aita

From Wikipedia, the free encyclopedia

Jainko Aita

Jainko Aita edo Aita Jaungoikoa[1], kristau elkargo gehienetan, Hirutasuna osatzen duten hiru pertsonetako lehena da.[2]

Thumb
Michelangeloren Adamen sorreran agertzen den Jainko Aitaren irudikapena.

Katolizismoak honela azaltzen du Aita Jaungoikoa: (Hirutasuna) guztia da. Beratik at ez dago ezer eta guztia Bere barnean dago. Hasieran bazen Hitza. Hitza Jainkoarekin zegoen eta Hitza Jainko zen. Hasieran Jainkoarekin zegoen Hitza. Gauza guztiak beronen bidez egin ziren, eta egindakotik ezer ez da berau gabe egin.[3]

Bibliak Jainko Aitak Lurra sortu zuela dio, eta Moises Israelgo herriari Egiptoko esklabotzatik askatzeko bidaltzean bere aitatasuna adierazten du: Orduan, faraoiari esango diozu: Honela dio Jaunak: Ene lehen-semea dut Israel. Nire semeari irteten uzteko esan dizut, gurtzera joan dakidan, baina ez duzu nahi izan; beraz, nik zure lehen-semea hilaraziko dut[4]

Biblian hainbat aldiz agertzen da, Jesusek samurtasunez abba (arameraz: אבא; ‘aita’) dio. Baina elkarrenganako maitasuna eta samurtasuna da: Nola aita seme-alabentzat errukior, hala Jauna begirune diotenentzat errukior.[5]

Etimologiaren ikuspegitik, 'Jainko Aita' izen katolikoa aitzinindoeuropar Dieus Pater jainkoan oinarrituta dago.

Jainko Aitaren irudikapena

Thumb
Tintorettoren Moisesek haitzetik ura sortzen du. Jainko Aitaren irudikapen erraldoia nabarmena da

Jainko Aitaren irudikapen material eta fisikoa askotan izan da gau eztabaidatsua, Jainkoak Moisesi honela esan baitzion Hamar Aginduak ezagutarazteaz:[6]

« Ez egin idolorik, ez irudirik, goian zeruan, behean lurrean nahiz lurpeko uretan dagoenetik.
Ez ahuspeztu haien aurrean, ezta gurtzarik eman ere, ni, Jauna, zure Jainkoa, Jainko jeloskorra bainaiz: gorroto didaten gurasoen gaiztakeria ondorengoengan zigortzen dut hirugarren eta laugarren belaunaldiraino ere;
baina mila belaunaldiz agertzen diet onginahia maite nautenei eta nire aginduak betetzen dituztenei.
 »

—Irteera, 20:4-6

Agindu honek luzaroan Jainkoaren irudikapena debekatu zuen: Horrexetatik judaismoak zein islamak irudikapena galarazten dute idolatria delakoan.[7][8][9]

Katolizismoak, berriz, Aitaren eta Semearen irudikapena onartzen du.[10] Artista katolikoek bizar eta ile zuriak dituen Jainko Aitaren irudia sortu zuten, tunika zuria daramala. Irudi antropomorfiko erraldoia da.

Erreforma garaian, protestantismoak Jainko Aitaren irudikapena galarazi zuen.[11] Joan Kalbinok Jainkoaren irudikapena galarazi zuen. Baina Luterok benetazko kristauak irudiak gurtzeko aukera libre du.[11]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.