Jainkoa maitatuko duzu gainerako guztiaren gainetik.
Ez duzu Jainkoaren izena alferrik erabiliko.
Jaiegunak santuetsiko dituzu.
Aita eta ama ohoratuko dituzu.
Ez duzu erailko.
Ez duzu ekintza lizunik egingo.
Ez duzu lapurtuko.
Ez duzu testigantza faltsurik egingo, ez eta gezurrik esango ere.
Ez duzu pentsamendu edo ekintza lizunik onartuko.
Ez dituzu besteren ondasunak desiratuko.
Elizen Arteko Bibliakoa
«
Neu nauzu Jauna, zeure Jainkoa, Egiptotik, esklabotzatik, atera zintuena.
Ez izan ni beste jainkorik.
Ez egin idolorik, ez irudirik, goian zeruan, behean lurrean nahiz lurpeko uretan dagoenetik. Ez ahuspeztu haien aurrean, ezta gurtzarik eman ere, ni, Jauna, zure Jainkoa, Jainko jeloskorra bainaiz: gorroto didaten gurasoen gaiztakeria ondorengoengan zigortzen dut hirugarren eta laugarren belaunaldiraino ere; baina mila belaunaldiz agertzen diet onginahia maite nautenei eta nire aginduak betetzen dituztenei.
Ez erabili alferrik Jaunaren, zeure Jainkoaren, izena, ez baitut hori egingo duenik zigorrik gabe utziko.
Gogoan izan larunbata, Jaunari sagaratzeko. Sei egunez egingo duzu lan eta zeure eginbehar guztiak burutuko; baina zazpigarrena atseden-eguna duzu, Jaunari, zeure Jainkoari, sagaratua. Ez egin inolako lanik egun horretan, ez zuk, ez zure seme-alabek, ez zure morroi-mirabeek, ez zure abereek, ezta zure herrian bizi den etorkinak ere. Zeren sei egunetan egin baitzituen Jaunak zeru-lurrak, itsasoa eta berorietan bizi den guztia, eta zazpigarren egunean atseden hartu baitzuen. Horregatik, larunbata bedeinkatu egin zuen Jaunak eta egun sakratutzat ezarri.
Ohoratu aita-amak, luzaro bizi zaitezen, Jaunak, zeure Jainkoak, ematen dizun lurraldean.
Ez hil inor.
Ez egin adulteriorik.
Ez ostu.
Ez egin gezurrezko testigantzarik lagun hurkoaren aurka.
Ez gutiziatu lagun hurkoarenik ezer: ez haren emazterik, ez morroi-miraberik, ez idirik, ez astorik, eta ez beste ezertxo ere.
Ni naiz hire Jainko Jauna, Egiptoko lurretik, gathibutasuneko etxetik ilkhi hautana. Ez duk izanen Jainko atzerik ene aitzinean.
Ez duk eginen eskuzko jainkorik, ez-etare itxurarik zeru-gainean diren gauzenik, ez lurraren gainean direnenik, ez uretan luphean direnenik. Ez dituk hekiek adoratuko, ez-etare zerbitzatuko: ni naiz hire Jainko Jaun hazkarra, bekhaizkorra, aiten gaixtaginkeria bilhatzen dudana semeetan, ni gaitzirizkotan nadukatenen hirugarren eta laugarren belhauneko haurretan; Eta miletan ondokoen-ondoko miserikordia egiten dudana ni maithatzen nautenei eta ene manamenduak begiratzen dituztenei.
Ez duk alferki erabiliko hire Jainko Jaunaren izena: Jaunak ezen ez du hobengabe idukiko haren izena gauza hutsetan erabiliko duena.
Orhoit hadi larumbata sainduesteaz. Sei egunez hariko haiz lanean, eta eginen dituk hire lan guziak. Bainan zazpigarren egunean duk hire Jainko Jaunaren larumbata: ez duk egun hartan lanik eginen batere, ez hik, ez hire semeak, ez hire alabak, ez hire muthilak, ez hire neskatoak, ez hire abereak, ez hire etxean den arrotzak. Jaunak alabainan sei egunez egin izan zituen zeru-lur-itsasoak eta hekietan diren guziak, eta phausatu zen zazpigarren egunean: horren gatik Jaunak benedikatu eta sainduetsi du larumbata.
Ohoratzak hire ait-amak, luzeki bizi hadientzat, Jainko Jaunak emanen darokan lurraren gainean.
Ez duk hilen.
Ez haiz lohikerian khutsatuko.
Ez duk ohorgorik eginen.
Ez duk hire lagunaren kontra lekhukotasun gezurrezkorik eginen.
Ez diok hire lagunaren etxeari irritsik ekharriko; ez duk gutiziatuko haren emaztea, ez muthila, ez neskatoa, ez idia, ez astoa, ez eta deusere harena denik.