Adamen kreazioa
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Adamen kreazioa[1] (italieraz: La creazione di Adamo) 1511 inguruan Michelangelok Kapera Sixtinoaren gangan margotutako fresko bat da. Jainkoak Bibliaren arabera lehen gizona den Adami bizia ematen dion pasartea irudikatzen du.
Adamen kreazioa | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Michelangelo |
Sorrera-urtea | 1511 |
Mugimendua | Goi Pizkundea |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | fresco (en) |
Dimentsioak | 280 () × 570 () cm |
Genero artistikoa | arte sakroa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Itun Zaharra |
Honen parte da | Kapera Sixtinoaren sabaia |
Iconclass | 71A311 |
Kokapena | |
Lekua | Kapera Sixtinoa |
Bilduma | Vatikanoko Museoak |
Estatu burujabe | Vatikano Hiria |
Koordenatuak | 41°54′N 12°27′E |
Kronologikoki, Itun Zaharreko lehen liburua den Hasierako pasarteak kaperako sabaian irudikatzen dituen laugarren panela da. Amaitzen azkenetako bat izan zen eta munduko artelanik ezagun eta preziatuenetako bat da.
Jainkoa agure bizardun bat bezala irudikatua dago, gorrindol koloreko tunika aldrebestu batean bilduta, tunika hau kerubin batzuekin banatzen duelarik. Bere ezkerreko besoa emakumezko irudi baten inguruan dago, ohi Evatzat hartzen dena, oraindik sortua izan ez dena; irudizko zentzuan zeruan zain dago Lurrean toki bat jasotzeko zain. Jainkoaren eskuineko besoa luzatuta dago bizitzaren txinparta bere behatzetik Adanenera pasatzeko, honen ezker besoa Jainkoarenaren posizio berean dagoelarik. Ospetsua da bi behatz horiek oso distantzia txiki batez bananduta egotearen kontua. Margolan hau amaitzen hiru eta lau urte bitartean eman zituen Michelangelok.
Konposaketa, nabarmenki artistikoa da, eta ez literala, Adan Jainkoaren behatzera iristeko gai baita honek bizia eman aurretik ere. Era berean, Eva bere sorreraren aurretik irudikatua da. Evaren gehiketak pertsona batzuk irudikatutako emakume hori Adanen lehen emazte mitikoa izan zen Lilith dela pentsatzera eraman ditu, Bibliaren arabera, Lilith ere Adamen ondoren sortua izan zen arren.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.