Remove ads
Arabako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Iruña Oka Arabako erdialdeko udalerri bat da, Añanako kuadrillakoa. 3.514 biztanle dituenez, Arabako udalerri jendetsuenetan bosgarrena da. Iruña Oka da Añanako kuadrillako 10 udalerrietatik jendetsuena (kuadrillako biztanleen % 34 dira Iruña Okakoak).
Iruña Oka | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Araba, Euskal Herria | |||||||||||
Langraiz Okako mendebaldea, Badaiako mendilerrotik ikusita. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Añana | ||||||||||
Izen ofiziala | Iruña Oka / Iruña de Oca | ||||||||||
Alkatea | Miguel Angel Montes Sanchez (Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra) | ||||||||||
Posta kodea | 01230 Langraiz Oka | ||||||||||
INE kodea | 01901 | ||||||||||
Herritarra | iruñar, iruñaokar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°49′09″N 2°48′46″W | ||||||||||
Azalera | 53,2 km² | ||||||||||
Garaiera | 450 metro | ||||||||||
Distantzia | 12 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 3.597 (2023) 46 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 57,74 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 54,54 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 14,19 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 53,92 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 82,82 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 3 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 11,87 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 24,64 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % 2.9 (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 7.26 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera data | 1976ko irailaren 2an | ||||||||||
Webgunea | https://www.irunadeoca.com |
1976. urtean sortu zen, Iruña (Trespondek eta Billodak osatua) eta Langraiz Oka (Mandaitak, Olabarrik eta Langraizek osatua) izeneko udalerriak batuta. Gaur egun, esandako bost herri horiek barne hartzen ditu udalerriak:
XX. mendearen erdialdera arte, Zadorra ibaiaren ertzean, Argantzunerako bidean, Lupierro izeneko herrixka ere bazen; antzinako dokumentuetan Luperho aipatzen dute.
Gaur egungo Iruña Oka izena, Langraiz Oka herriaren izeneko bigarren zatia eta Iruña herriaren izena batuta sortu zen, 1976. urtean.
Iruña deituraren jatorria ez dago oso argi, baina hipotesi nagusiak azaltzen duenez, (h)iri eta on hitzetatik etor liteke, hau da, «hiri handia». Jatorri bera dute Euskal Herriko beste herri batzuen izenak ere: Iruñea, Irunberri edo Irun. Izan ere, Iruña Oka, Irun eta Iruñea erromatarren garaiko hiririk garrantzitsuenetarikoak izan ziren, batez ere Arabakoa. Antzina, hiri horiek latinezko izenak ere bazituzten: Veleia, Easo eta Pompaelo.
Oka izena, berriz, lur hauetan bizi ziren tenplarioei zor zaie. Villafranca Montes de Ocaraino heltzen zen eremuari Okako lurra deitzen zitzaion, eta hori bide da izenaren jatorria.
Iruña Oka udalerrian aurkitutako aztarnarik antzinakoenak Iruña-Veleiako aztarnategi arkeologikoan ageri dira eta Brontze Arokoak dira (K.a I.milurtekoa). Bertan, lauki eta zirkulu forma duten etxeak aurkitu dira, erromatar etxeak estali zituztenak. Erromatarrek Veleia hiria eraiki zuten han K.a. I. mendearen inguruan, eta haren aldirik gorenean 10.000 biztanle inguru zuen. Pirinio hegoaldeko hiririk handiena izan zen, Tarraco (gaur egungo Tarragona) eta Caesaraugusta (Zaragoza) baizik ez ziren lurralde horretan handiagoak. Hiriaren oparoaldia barbaroak etortzearekin bukatu zen, K.o. V. mendearen inguruan.
Seguru asko, gaur egungo Billoda eta Tresponde herriak, garai batean Veleiaren kanpo auzoak izan ziren. Izan ere, Tresponde toponimoaren jatorri etimologikoa Transpontem da (latinez, «zubiaren bestaldean»); gainera, bai Billodak, bai Trespondek erromatar jatorriko zubi bana dute, hiri nagusiarekin komunikatzeko batez ere. Langraizen, orain dela hainbat urte, erromatar etxola batzuen aztarnak aurkitu ziren, non ziur asko zaldiek atseden hartzen zuten. Herri horren izenaren lehenengo aipamena zeltiberiar estela batean aurkitu zen; hor, Langrares izena ageri zen.
Erdi Aroan, Langraiz ondoko lurraldeetan tenplarioak ezarri ziren eta, ondorioz, de la Oca abizena jarri zioten lehendik Langrares edo Lanclares izena zuen herriari. XI. mendean, Olabarri eta Mandaita Donemiliagako Goldea izeneko dokumentuetan aipatu ziren lehen aldiz: lehena, Montovit izenaz, 1025. urtean zehazki. Olabarri eta Langraiz hiribildu bilakatu ziren 1523. urtearen inguruan, edo behintzat titulu horrekin ageri dira 1523ko abenduaren 21ean idatzitako agiri batean.
Tresponde inguruan, Badaia mendilerroaren maldetan, XIII. mendean dorretxe bat eraiki zuten. Iruña Okako familiarik indartsuena (Martinez de Iruñatarrak) ziren haren jabe. Haiek jeronimotarrei laga zieten, komentu bat eraiki zezaten, eta 1413an Benedikto XIII.ak eraikitzea onartu zuen, baina mende erdia pasa ondoren hortik joan ziren, eta agustindarrak ezarri ziren han. Azken horiek 1835. urtean joango ziren, Mendizabalen desamortizazioaren zela kausa. Bai Langraiz, bai Olabarri eta Mandaita, Orgazko kondearen jaurerrikoak izan ziren, XV. mendetik behintzat, eta konde horren behar nagusia auzokideen zergak jasotzea zen. Langraizen Hurtado de Mendoza familiak (Orgazko kondeak) etxe noble bat zuen, eta familia horretako Fernanek, San Frantziskoren Hirugarren Ordenakoek zuzenduriko baseliza fundatu zuen.
Espainiako Independentzia Gerran, Iruña Okan ingeles militarren presentzia nabaria izan zen, batez ere Gasteizko guduan. Militar haiek Wellingtonen agindupean zeuden, eta dibisio arina eta 4. dibisiokoak ziren. Haien helburua Hillek Argantzungo muinoak hartzen zuen bitartean Langraizen itxaron, eta gero, Zadorra zeharkatuz, armada inperialaren erdigunea erasotzea zen. Billodako eta Trespondeko erromatar zubiek protagonismoa izan zuten gerra horretan ere: ingelesek gune estrategiko horiek hartu zituzten, frantsesek Zadorra ibaia pasa ez zezaten.
Karlistaldietan ere izan ziren mugimendu militarrak eremu horretan. Langraizen, zehazki, hiru dorre eraiki ziren herria defendatzeko eta komunikatzeko. Gaur egun ere zutik diraute dorre horiek.
XIX. mendean Langraizen kanpoaldean Bolem izeneko bainuetxea zegoen, baina mende amaieran gainbehera izan zuen; hala, bada, 1914. urtean Menesiano anaiek erosi zuten eta eraikina komentu bihurtu zuten lehenik, eta geroago, eskola. Gaur institutu pribatua da, non bigarren hezkuntza eta lanbide heziketa irakasten duten.
Espainiako Gerra Zibilean faxismoaren aldekoek kontzentrazio-esparru bat eraiki zuten Langraiz eta Billoda artean dagoen eremu batean, Zadorra ibaiaren ondoan. Hor frankismoaren aurkakoak atxilotuta izan zituzten 1940 eta 1947 bitartean, eta 1981. urtean eraikina berriztatu zuten espetxe izan zedin. Gaur, oraindik ere espetxea da, baina aurki ixtekotan da, San Migel mendiaren magalean (Gasteiz mendietan) 2011. urtean inauguratu zen Zaballako espetxeak ordezkatuko baitu. Espetxe berri hori ere Iruña Okako lurretan dago. XX. mendean zehar, eta industrializazioak eta migrazio mugimenduak eraginda, udalerria 1900. urtean 900 biztanle izatetik, 2010ean dituen ia 3000 biztanleetara hazi da. Gaur egun, gainera, Iruña Okak bi industrialde ditu: San Jose de los Llanos eta Subillabide. Biak handitzekotan dira.
Iruña Oka udalerrian Subillabide eta San Jose de Los Llanos industrialdeak kokatzen dira, biak ala biak Langraiz Oka herrian. Hainbat harrobi ageri dira udalerrian. Hauek lan asko ematen diote herriko jendeari.
Iruña Okak hazkunde demografiko handia izan zuen XXI. mendeko lehen hamarkadan, Gasteiztik bertaratutako populazioaren ondorioz gehien bat.
Iruña Okako biztanleria 1900 eta 2019 artean INE-aren arabera |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
Iruña Okako biztanleria 2002tik aurrera EUSTAT-aren arabera |
---|
Datu-iturria: www.eustat.eus |
2023ko hauteskundeen ondorengo Iruña Okako udalbatza | |||||
Alderdia |
2023ko maiatzak 28 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | 4 / 12 |
||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 3 / 12 |
||||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 2 / 12 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 2 / 12 |
||||
Elkarrekin Podemos (EP) | 1 / 12 |
||||
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza |
Hauek izan dira Iruña Okako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[4] | |
Jose Maria Horcajada Martinez[4][5] | 1979 | 1983 | Independenteak | |
Jose Manuel Gonzalez Gil[5] | 1983 | 1983 a | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Ulpiano Jesus Garcia Menendez | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Evaristo Gordo Egido | 1987 | 1991 | Euskadiko Alderdi Sozialista | |
Evaristo Gordo Egido | 1991 | 1995 | Euskadiko Alderdi Sozialista | |
Manuel Rivas Soto | 1995 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Manuel Rivas Soto | 1999 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Manuel Rivas Soto[6] | 2003 | 2004 b | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Javier Martinez Garcia[7] | 2004 | 2007 | Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra | |
Jose Javier Martinez Garcia[7] | 2007 | 2011 | Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra | |
Jose Javier Martinez Garcia[7][8] | 2011 | 2015 | Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra | |
Jose Javier Martinez Garcia[7] | 2015 | 2019 | Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra | |
Jose Javier Martinez Garcia[7][9] | 2019 | 2020 c[10][11] | Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra | |
Miguel Angel Montes Sanchez[12] | 2020 | 2023 | Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra | |
Miguel Angel Montes Sanchez[13] | 2023 | Jardunean | Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra |
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
b 2004. urtean Manuel Rivas 7 urtez gaitasungabetu zuten, prebarikazio zela eta.
c 2020ko urtarrilean Jose Javier Martinez Garcia alkateak dimisioa aurkeztu zuen, udaletxeak 840.000 euroko isuna jaso ondoren.
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:
|
Ekainaren 24an, San Joan egunean, herriko jaiak ospatzen dira,baina, 24a asteguna izanez gero, jaiak gertuen dagoen asteburura aldatzen dira. Jaietan, hainbat musika, kirol, haur edota janari jarduerak ospatzen dira.
Abuztuko azken asteburuan hasten dira herri honetako jaiak, eta Mandaitan egiten direnen antzeko ekitaldiak egiten dira bertan ere. Lehenengo egunean, "Espuelista" panpina jaisten da eliza dorretik, eta azken egunean, berriz igotzen da horretara.
Kasu honetan, jaiak maiatzean ospatzen dira, konkretuki 26aren hurreko asteburuan. Musika, janaria, kirola,... nabariak dira. Santiago txikiaren ohorean ospatzen dira jai horiek.
Uztailaren 10aren inguruan dagoen asteburuan ospatzen dira herriko jaiak. Pertsonaia nagusia "Paco el del Tabaco" izenekoa da, eta azken egunean erretzen dute.
Udalerrian ospatzen diren jai guztietatik, hemengoak dira inportante eta ospetsuenak. Abuztuaren 12an edo 13an hasten dira eta 4 edo 5 egunetan zehar izaten da jai. 1968. urtetik aurrera, lehenengo egunean "El Brujo" izeneko pertsonaia jaisten da eliza dorretik; hori egiazko pertsona da, urtero pertsona bera (1968. urtetik hiru izan dira "Brujo"), kabletik jaisten den bitartean goxokiak bota eta poesia bat irakurtzen duena; gainera, bide erdian gelditu eta bertan daudenei hitz batzuk eskaintzen dizkie. Alderantzizko bidea hartzen du jaiak amaitzean. Jaietan hainbat ekitaldi antolatzen dira: kontzertuak, monologoak, azokak, pailazoak, gastronomia, herri-bazkariak eta abar.
Elkarte hau Billoda, Tresponde eta Subillana Gasteizen ageri da, eta honek urtero ekitaldi kulturalak antolatzen ditu uztailaren lehenengo aste inguruan. Esandako ekitaldietako bat Santa Katalinako Erdi Aroko festa da.
[[Fitxategi:|thumb|300px|Langraizko herriko plazako]] Maiatzean, urtero, udalak jai kultural batzuk antolatzen ditu. "Aste kulturala" edo "Maiatz kulturala" bezala ezagutzen dira hauek; 2011. urtetik aurrera bigarren izenpean antolatu dira maiatz osoan zehar, eta 2010. urtera arte bakarrik hil honetako aste batean antolatu zirenez, lehenengo izena hartzen zuten. Jai hauetan, musika, azokak, herri-bazkariak eta abuztuko jaietan izaten diren antzeko ekitaldiak daude, baina osagai herrikoi gehiagorekin, hala nola, irteerak edota euskal jokoak.
Inauterietako larunbatean, desfile bat egiten da Langraizko hiribidean zehar; mozorrotutakoak musikarekin batera heltzen dira udal frontoira eta bertan, urtero, mozorro txapelketa antolatzen da. Hainbat taldetan sailkatzen dira parte-hartzaileak, adinaren eta jende kopuruaren arabera. Normalean taldetan joaten direnak dantzan ateratzen dira eszenatokira. Mozorro eta dantzarik onenei sari bana ematen zaie. Asteartean, sardinaren ehorzketa ospatzen da, orduan gezurrezko sardina bat erretzen da.
Gabonetan ere hainbat ekitaldi prestatzen dira. Billodako Belen bizidunarekin hasten dira eta Olentzeroren etorrerarekin jarraitzen dute. Urtezahar gauean frontoian kotilloi bat antolatzen da eta Errege egunean kabalkada bat egiten da; hiru erregeak udalerriko bost herrietatik pasatzen dira, baina Langraizen egiten dena garrantzitsuena da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.