Remove ads
Burdin Aroko herri harresitu handia, protourbanoa eta bestalde, Erromatar garaiko hiri mota From Wikipedia, the free encyclopedia
Oppiduma (latinezkoa, pl. oppida, hiria, harresitutako bizitokia, gotorlekua) babesleku naturalak (dela muino bat, goi-ordoki bat, haitz gain bat edota erreka bideak erdi-inguratutako eremu bat) baliatuz gizakiak harresiz itxi duen hiria edo proto-hiria da. Burdin Aroan eta Erromatar garaian ez zuen esanahi bera izan.
Erromatar idazleek erabiltzen zuten hitz hori Europa Mendebaldean eta Erdian aurkitzen zituzten bizitoki gortuetarako[1]. XX. mendearen hasieran, Europa osoko monumentu-kategoria gisa definitu zen, eta, ondoren, K.a. III. mendetik K.o. 1. mendera bitarteko Europa osoko leku batzuei aplikatu zaie terminoa arkeologoen eta historialarien testuetan[2].
Theodor Mommsen filologo eta historialari alemaniarrak iradoki zuen oppidum, opus hitzaren deribazio bat izan zitekeela, baina gaur egun interpretazio hori baztertuta dago, eta Momsem berak bere obraren edizio berrietan hipotesia albo batera utzi zuen). Gaur egun, proposatu da, hitza aurreko ob-pedum latinetik datorrela, 'gune itxia', ziurrenik aitzineindoeuropererazko *pedóm hitzetik, 'espazio/gune okupatua' edo 'aztarna'.
Erabilera arkeologiko modernoan, oppidum terminoa konbentzionala da Celtic La Tène kulturarekin lotutako asentamendu handietarako batez ere[3].
Julio Zesarren galiarren aurkako gerla kontatzeko idatzi zuen De Bello Gallico liburuan aipatzen ditu oppidumak sarritan, eta horregatik, Galian identifikatu ziren lehenengoz. Horien artean, bereziki garrantzitsua izan da ikerketetarako Bibracte oppiduma[4] [5] izandakoaren aztarnak, heduoen hiri buruzagia, eta gaur egun bisitatu daitekeena.
Erromatarrek oppidum hitza erabiltzen jarraitu zuten, konkistaren ondoren, mota jakin bateko hainbat hiri izendatzeko. Hiri horiek handiak ziren eta eskualde bat antolatzeko erabiltzen ziren administratiboki, baina ez zuten erromatar hiri batek zuen lege maila bera.
Terminoaren etimologia eztabaidagai zian da, hainbat hiztegiren definizioetan eta hiztegi horiek sortu duten bibliografian ikus daitekeen bezala. Hala ere, badirudi quod ob pedes est, quod pedibus obest eta pedica esamoldeetatik datorrela, eta horrek bideko "oztopo bati" egingo lioke erreferentzia, eta, beraz, bidea oztopatuko lukeen gotorleku bati.
Baina badirudi terminoak, eskuarki gertatzen den bezala, bere esanahiaren eraldaketa jasan duela denboraren poderioz. Horrela, Errepublikaren azken mendeetan defentsa-hesiaren jatorrizko esanahia galdu egin zuen, eta modan egongo zen beste esanahi moderno bat eman zitzaion, zenbait kasutan hiri hitzak (urbs) deunaren parekoa (Kornemann 1939: 709-714). Horrela, forum, conciliabulum eta vicus hitzek izendatzen dituzten baino garrantzi handiagoko aglomerazio demografiko gisa erabili zen Errepublikaren garaiko amaiera aldeko hainbat legetan: K.a. 123ko Lex Acilia repetundarum (probintzietako administrazioa kontrolatzeko) legean. (CIL XII, 583,31) eta K.a. 111ko Nekazaritza legean (Lex Agraria). (CIL XII, 585,5).
Aurrerago, populazio garrantzitsuak identifikatzeko erabiltzen jarraitu zen[6].
Oppidum hitza, Protohistorian (Burdin Aro amaiera eta I. mendea bitartean) eraikitako izaera eta tamaina arras ezberdinetako gotorlekuak izendatzeko erabiltzen da eta horregatik, askotan, kastro eta bestelako izenekin nahasten da. Arkeologian eta Historia jakintzagaietan, garai horretako herri edo hiri handi eta antolatuentzat erabili ohi da, baina ez dago adostasunik neurri zehatzei dagokionez nahiz eta gutxieneko ezaugarri batzuk beharrezkoak diren herri gotortu bat oppidum gisa sailkatzeko: tamaina handia, harresi indartsuak, lurralde oso bateko buru izatea eta urbanismo ezaugarriak izatea (planifikatutako kaleak, batzarretarako gunea, eraikin monumentalak, etab.).
Europa epelean agertu ziren II. mende erdialdean[7], antza, gertutasun maila bat zuten herri batzuk elkartzean. Oppidum horiek beren lurraldeko hiriburu bilakatzen ziren, eta beren eragina politikoa zabaltzen zuten. Komertzialki ere eginkizun zentrala bereganatzen zuten eta kasu batzuetan, baita erlijiosoa ere. Erromatarrak iritsi aurreko lehen egitura urbanistikoak eraiki zituzten eta askotan "aitzin-estatuak" izateko bidean zeudela esaten da.
Administrazio erromatarrak oppidum hitza erabiltzen jarraitu zuen hiriak izendatzeko. Oppiduma, gorago adierazi den bezala, hasieran gotorleku bat izan zena, gehienetan lautadari begira, inguruko barrutiko biztanleentzako babesleku izan zena. Erromatarren garaian ez zen funtsean "urbs" delako batetik bereiziko. Baina azken hitz hori, batez ere, Erroma hiria aipatzeko erabiltzen zen bitartean, oppidum landa-hirien izen orokor bihurtu zen, municipia, praefecturae eta coloniae barne. Terminoa eskubide latinoak (latindar oppida) zituzten hirietan ere erabili ohi zen. Horien antolaketa ezagutzen dugu, batez ere, Salpensako eta Malacako hiri legeei esker (Leges Salpensana eta Lex Flavia Malacitana), biak Betika probintziako bi hiri, (C. I. L. II. or. 253. atala eta hurrengoak)[8]. Oppidum bat (hirigune bat eta bere lurraldea) pagus (landa eremuko populamendu bat) batetik bereizten zen[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.