From Wikipedia, the free encyclopedia
Inocybe lanuginosa Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Inocybe lanuginosa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Inocybaceae |
Generoa | Inocybe |
Espeziea | Inocybe lanuginosa P.Kumm., 1871 |
Basionimoa | Agaricus lanuginosus |
Sinonimoa: Agaricus lanuginosus.
Kapela: 0,5 et 2 cm bitarteko diametrokoa, hasieran hemisferikoa, ondoren konikotik ganbilera, azkenean lau-ganbila, titi nabarmen samarrarekin. Kapelaren azala feltro latz batekin gaztetan, ondoren ezkata txiki eta haritsuekin, arre koloretik arre-beixera doan kolorekoa, ertzerantz argiagoa.
Orriak: Itsatsiak eta okertuak, beix kolorekoak gaztetan, zahartzean arrexka kolorekoak bihurtzen dira.
Hanka: 6,5 cm inguruko garaierakoa eta 0,6 cm inguruko diametrokoa, erregularra, zilindrikoa, oinarrirantz loditua, bertan, kolore zurixkako mizelio hondarrak ikusten dira, ile finekin edo feltroduna, haritsua, beix kolorekoa, baina azkenean kapelaren kolorekoa.
Haragia: Mehea, haritsua, zurixka kapelan, arre kolorekoagoa oinerantz. Espermatiko usainarekin eta zaporea pixka bat azidoa.[2]
Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen, "is inós" hitzetik eta burua, esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela.
Ez da jangarria.[3]
Udaberritik udazkenera. Hostozabalen (Fagus, Betula) eta koniferoen (Abies, Picea) basoetan, baso mistoetan ere bai. Urria.[4]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Groenlandia, Europa, Errusia, Kaukasia, Txina.[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.