Inazio Mari Atxukarro

From Wikipedia, the free encyclopedia

Inazio Mari Atxukarro[1]Inaxio Mari edo Inaxiomari izenaz ere agertu ohi da— (Errezil, Gipuzkoa, 1912 Tolosa, Gipuzkoa, 1987) euskal esataria, ipuin- eta pasadizo-kontalaria eta umorista izan zen.

Artikulu hau Inaxiomari Atxukarro buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Atxukarro (argipena)».
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Inazio Mari Atxukarro
Bizitza
JaiotzaErrezil, 1912ko abuztuaren 26a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaTolosa, 1987ko abuztuaren 27a (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Itxi

Biografia

1912an Errezilgo Exkerrania baserrian jaio zen. 1918an, gripe izurritea zela, aita, Axintxio Atxukarro, hil zitzaion. Familia, sei seme-alaba eta ama, egoera larrian gelditu zen orduan. Aurrera ateratzeko amak etxez etxe laguntzen zuen, bereziki jostunaren lanetan. 1960ko hamarkadan Segura Irratian eta Loiolako Herri Irratian kolaboratzaile gisa aritu zen. Zegaman aintzinako objetuen museo txiki bat ireki zuen baina zoritxarrez bera hil ondoren itxi egin zen. Pasadizo umoretsuen kontalaria, Gipuzkoan ospe handia lortu zuen urte horietan. Bertsolari txapelketetan sarritan gaijartzaile bezala aritu zen ere bai. Urte gogor haietan euskalzaletasunaren erreferente bat izan zen. Tolosako Yurramendi egoitzan hil zen , 1987ko abuztuaren 27an.[2]

Iritzi kritikoa

Atxukarro ahozko literaturaren egilea izan zen. Bere kontuak irratien bidez edo zuzeneko kontaketetan zabaldu ziren. Normalean, pasadizu umoretsuak eta ironikoak kontatzen zituen, askotan bere biografian oinarritutakoak. Haren umorea erraza da, intentzio txar gabekoa, baserritar munduarekin erabat lotuta. Hizkuntza ere oso herrikoia erabiltzen zuen: Goierriko gipuzkera. Literatura aldetik errekurtsoz aberatsa zen erabat bere hizkera: onomatopeiak, atsotitzak, hitz jokoak maisuki erabiltzen jakin zuen.[3]

Atxukarroren lanak

  • Irriparrezko printzak. Donostia: Sendoa argitaldaria, 1982, 406 or. 2012an Gipuzkoako Foru Aldundiak berrargitaratuta, Auspoa bilduman, Loiolako Herri Irratian Atxukarrok egindako saio batzuen grabazioekin batera, CD formatuan; Jose Mari Iriondok apaildutako edizioa.[2]
Thumb
Atxukarrok bere oroimenak liburu batean bildu zituen.

Erreferentziak

Bibliografia

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.