Euskal itzultzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
Iñigo Roque Eguzkitza (Portugalete, 1976) euskal itzultzailea da.
Iñigo Roque | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Portugalete, 1976 (47/48 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara portugesa gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea |
Zenbait artikulu idatzi eta literatur lan euskarara itzuli ditu, hala nola, Fernando Pessoaren Poemak pluralean antologia eta Itzulpengintzan Euskadi Saria ekarri zion[1] António Lobo Antunesen Gauzen ordena naturala.[2]
Iñigo Roquek Euskal Filologia ikasi zuen eta itzulpengintza graduondo batez bete zuen formakuntza. Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Sailan testu akademikoen zuzentzaile lanak egiten ditu,[3] aldi berean, literatur lanen itzulpengintzari ekinez.[1]
2014. urtean, Itzulpengintzaren alorrean, Euskadi Saria irabazi du. Antonio Lobos Antunesen Gauzen ordena naturala (A ordem natural das coisas) itzulpenagatik.
2017an Amaia Apalauzak eta Iñigo Roquek batera aurkeztu duten proiektuak Jokin Zaitegi itzulpen lehiaketa irabazi dute. Proiektu honek Kazuo Ishiguroren The Remains of the Day lana euskaratzean datza eta 2018aren bukaerarako aurreikusia dago.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.