From Wikipedia, the free encyclopedia
Heinrich Schliemann (Neu-Bukow, Mecklenburg) 1822ko urtarrilaren 6a - Napoles (Italia) 1890ko abenduaren 26a) alemaniar aberatsa zen, dirutza lortu ostean arkeologiari ekin ziona. Troia aurkitu zuen eta beste makina aurkikuntza egin zituen Mizenas, Tirinto eta Orkomenon, Iliadak benetako tokiak deskribatzen zituela frogatuz.
Heinrich Schliemann | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Johan Ludwig Heinrich Julius Schliemann |
Jaiotza | Neubukow (en) , 1822ko urtarrilaren 6a |
Herrialdea | Alemaniar Inperioa Errusiar Inperioa (1847 - Ameriketako Estatu Batuak (1869 - |
Bizilekua | Atenas San Petersburgo Errusiar Inperioa Iliou Melathron (en) |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Napoli, 1890eko abenduaren 26a (68 urte) |
Hobiratze lekua | Atenasko Lehen Hilerria |
Heriotza modua | : meningitis bakterianoa |
Familia | |
Ama | Luise Therese Sophie Schliemann |
Ezkontidea(k) | Sofia Schliemann (en) |
Seme-alabak | |
Familia | |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Rostock (en) Parisko Unibertsitatea (1866 - 1868) |
Hezkuntza-maila | ohorezko doktorea |
Hizkuntzak | alemana ingelesa nederlandera gaztelania frantsesa portugesa errusiera suediera poloniera latina arabiera italiera antzinako greziera greziera daniera esloveniera turkiera persiera Hindustanera sanskritoa hebreera |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua, arte-historialaria, arkeologoa, Eleaniztuna, merkataria, bidaiaria, ekintzailea eta idazlea |
Lantokia(k) | San Petersburgo Paris eta Atenas |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Alemaniar Arkeologia Institutua Zientzien Bavariar Akademia Hellenic Philological Society of Constantinople (en) Royal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities (en) American Antiquarian Society (en) |
Hizkuntza zahar ugari ikasi eta Errusian dirutza handia egin ondoren, Greziara joan zen (1868) Homeroren poemetan aipatzen ziren herriak aurkitzeko asmotan. 1870. urtean ustez Troia behar zuen lekuan indusketa lanak hasi zituen eta lau hiriren hondakinak aurkitu zituen, bata bestearen gainean eraikiak. Horietako hiri batean Priamo pertsonaia mitologikoaren altxorra aurkitu zuelakoan zegoen. Mizenas, Orkomeno, Tirinto eta Itakako uhartean lan egin zuen, eta Mizenasko zibilizazioko aztarna ugari aurkitu zituen. Argitara eman zituen teoria asko zuzenak ez baziren ere, bideak zabaldu zizkion greziar arkeologiari. Obra nagusiak: Ithaka, der Peloponnes und Troja (1869, Itaka, Peloponeso eta Troia), Troja und seine Ruinen (1878, Troia eta bertako hondakinak), Mykenä (1878, Mizenas). 1892an argitaratu zen bere autobiografia.
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heinrich Schliemann |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.