Errekorren Guinness Liburua edo Munduko Errekorren Guinness Liburua (euskaraz Guinness World Records, 2000. urterarte The Guinness Book of Records bezala ezaguna) urtero argitaratu ohi den mundu mailako erreferentzia liburua da. Munduan zehar gizakien ekintza eta naturaren muturreko gertakariei buruzko errekor bilduma bat da. Liburuak berak bere berezko errekorra du, garai guztietako egile-eskubideak dituen libururik salduena baita. Bitxikeri modura, Estatu Batuetako liburudenda eta liburutegietan libururik lapurtuena dela aipatu daiteke.
Errekorren Guinness Liburua | |
---|---|
Munduko Guinness Errekorren ziurtagiria. | |
Datuak | |
Idazlea | (1955 - (gaur egun arte)) |
Argitaratze-data | 1955 - (gaur egun arte) |
Generoa | Munduko errekorrak, informazioa |
Jatorrizko izenburua | Guinness World Records (2000tik aurrera) The Guinness Book of Records (2000ra arte) |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Bilduma | Guinness World Records |
Orrialdeak | 288 (2003) 288 (2004) 288 (2005) 288 (2006) 288 (2007) 289 (2008) 288 (2009) 288 (2010) |
ISBN | 978-1-904994-37-4 |
Euskaraz | |
Izenburua | Errekorren Guinness Liburua Munduko Errekorren Guinness Liburua |
Itzultzailea | Ezezaguna |
Datu gehigarriak | |
Hizkuntzak: Ingelera, Arabiera, Portugesera, Txinera, Kroaziera, Txekiera, Daniera, Nederlandera, Estoniera, Finlandiera, Frantsesera, Alemaniera, Grekera, Hebraiera, Hungariera, Islandiera, Italiera, Japoniera, Letoniera, Norvegiera, Poloniera, Errusiera, Esloveniera, Eslovakiera, gaztelania, Suediera, Turkiera eta Bulgariera Webgunea: http://www.guinnessworldrecords.com/ |
Historia
Guinness World Records erakundeak bere buruaz dioenez, 1951ko egun batean sortu omen zen, garaiko Guinness garagardotegiko sir Hugh Beaver zuzendariak bere lankideekin batera ehizera joan zenean. Aldi hartan, txirri urreztatua Europako ehiza txoririk azkarrena ote zenaz ezatabaidan hasi ziren. Beaverrek fidagarria zen erantzunik ez zuen aurkitu ahal izan, hortaz mota honetako gaiak bilduma batean erregistratuta zituen liburu bat oso saldua izango zela gogoeta egin zuen.
Beaverren ideia egi bilakatu zen: Guinness garagardotegiko Christopher Chataway langileak Norris eta Ross McWhirter ikasle bikiei eginkizun hori eskaini zien, hauek bitxikeri eta gertakari bilaketan trebea zen Londoneko agentzia batetara zuzendu ziren. McWhirter anaiak 1954ko abuztuan argitaratu zen Guinness Book of Records liburua bildumatu eta idazteko arduradunak bihurtu ziren.
Londoneko Fleet Street kaleko 107. zenbakian Guinness Book of Records argitaletxea sortu ondoren, 1955ko abuztuaren 27an 197 orrialde zituen lehen argitalpena kaleratu zuten eta urte hartako gabonetarako Britainia Handiko liburu salduenen zerrendaren barnean kokatu zen. "Gure burua iragartzeko modu bat zela suposatzen zen, ez diru iturri bat" aipatu omen zuen Beaverrek. Hurrengo urtean Estatu Batuetan 70.000 kopia saldu ziren. Laster, munduko errekorren informazio iturri fidagarriena bilakatu zen.
Liburua bera berezko errekor bihurtu da. Guinness Errekorren liburuak 100 herrialdeetan zehar 100 milioi gorako salmentak lortu ditu eta 37 hizkuntzerara itzulia izan da.
2009ko Guinness World Record liburuan datozen betaurrekoekin bertan dakartzan hiru dimentsiotan (3D) hautatutako irudiak ikus daitezke.
Ikusi
- Arthur Guinness
- Guinness garagardoa
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.