Greenpeace

From Wikipedia, the free encyclopedia

Greenpeace

Greenpeace ingurumena babestu nahi duen nazioarteko erakundea da, Vancouverren (Kanada) 1971n sortua.[1] Herrialde hartako zenbait ekintzaile antinuklearrek, eta AEBen armadarekin Vietnamgo gudara ez joatearren Kanadan erbesteratutako kontzientzia-eragozle batzuek ekintza zuzen ugari egin zituzten, ez biolentoak, proba nuklearren aurka. AEBak Alaskako Amchitka izeneko uhartean proba egitear ziren, eta arrantza-ontzi zahar bat hartuta bertara joaten ziren, proba bertan behera uzten saiatu asmoz.[2]

Datu azkarrak Datuak, Mota ...
Greenpeace
Thumb
Datuak
Motanazioarteko gobernuz kanpoko erakundea, environmental organization (en) , irabazteko asmorik gabeko erakundea eta gobernuz kanpoko erakundea
Jarduera sektoreaenvironment (en)
HerrialdeaHerbehereak
IdeologiaEkologismoa, bakezaletasuna eta Ekintza zuzena
Jarduera
Kide kopurua3.200.000 (2017)
Eskumendekoak
Greenpeace France (en) , Greenpeace India (en) , Q88958809 , Greenpeace East Asia (en) eta Greenpeace USA (en)
Enplegatuak5.898 (2021)
Agintea
ZuzendariaAyesha Imam (en) eta Norma Torres (en)
Egoitza nagusi
  • Amsterdam
  • 52.35022°N 4.83239°E / 52.35022; 4.83239
Legezko formafundazio
Zeren jabe
MV Arctic Sunrise (en) , Rainbow Warrior III (en) , MV Sirius (en) , Argus (en) eta IMO 7522124 (en)
Thumb
Ekonomia
Diru-sarrerak410.000.000 € (2020)
Historia
Sorrera1971
(Don't Make a Wave Committee (en) )
Sortzailea
Irving Stowe (en)
Dorothy Stowe (en)
Jim Bohlen (en)
Paul Côté (en)
Robert Hunter (en)
Ben Metcalfe (en)
Marie K. Nonnast (en)
Q131914414
SorlekuaVancouver
Ordezkatzen duDon't Make a Wave Committee (en)
Jasotako sariak
Free Your Mind  (1994)
Ozone Award  (1991)
webgune ofiziala
Twitter: Greenpeace
Itxi
Thumb
Esso / Exxon Mobil enpresaren kontrako ekitaldia.

Hedapena

Gaur egun mundu osoan 42 bulego ditu, eta Greenpeace Internationalek (egoitza Amsterdamen du) koordinatzen ditu guztiak. Diru-sarrerak mundu osoko 3 miloi bazkideengandik zein Gobernuz kanpoko erakundeen diru-laguntzetatik eskuratzen ditu. Greenpeacek ez du onartzen gobernuek edo enpresek emandako dirurik.

Lehentasunak eta kanpainak

Greenpeacek hainbat arazo nabarmentzeaz gain, gehiegizko arrantza edo energia nuklearraren mehatxuak besteak beste, konponbide alternatiboen alde borrokatzen du, itsasoko erreserben edo energia berriztagarrien alde esaterako.

Honako hauek haren egungo lehentasunak dira:

Kanpaina horietako zenbait eztabaidatuak izan dira. Adibidez, itsas txakurren ehizaren aurkako kanpainek inuit herriak kinka larrian jarri dituela salatu da, euren bizimodu bakarra kendu egin zaielako. Euren kanpainak manipulatutako informazioz egin direla ere aipatu da [8].

Historia

Erakundea 1971n sortu zen, Alaskan egiten ari ziren proba nuklearren aurkako kanpaina baten ondorioz. Ekintzaileak garaiko erakunde kontserbazionisten aktibismo ezarekin ez ziren ados eta Greenpeace («Bake berdea») izeneko itsasontzia erosi zuten, proba nuklearren aurka ekintza zuzenak egiteko asmoz. 1970eko hamarkadaren erdialdean, baleen ehizaren aurkako kanpaina bati ekin zioten. Hastapen haietan, erakundeak antolakuntza maila apala zuen eta taldeak sakabanaturik zeuden.

1978tik 1985era Greenpeaceren ekintza ikusgarrienen protagonista Rainbow Warrior itsasontzia izan izan.

1991 arte, David McTaggartek erakundearen lidergoa eskuratu zuen, 1979an Greenpeace izenaren erabileraren inguruan auzi bat irabazi ondoren. Bere negozio ilunen gainbehera gertatu zenean Greenpeacen sartu zen. Kudeaketa eztabaidatsua izan zuen zuzendaritzan eman zituen urteetan zehar eta gehiegizko ordainsariak jasotzen zituela ere salatu zen.[9]

Bitartekoak

Haien kanpainak zehatz-mehatz planifikatzen dira eta oihartzun publiko handiena izatea bilatzen dute, ekintza zuena modu ikusgarrian erabiliz, bortizkeriarik gabe. Adibidez, ekintzaileak baleen atzetik doazen baleontzien tartean jartzen dira edota instalazio nuklearretan sartzen dira protestak egitera.

Desobedientzia zibileko ekitaldi horietan, Greenpeaceko itsasontziek paper esanguratsua jokatu dute, batik bat Rainbow Warrior I ("Ostadar Borrokalaria") kasu. 1985ean, Mururoa uhartean Frantziaren saio nuklearren aurka protestatzen ari zela, kroskoan Frantziako zerbitzu sekretuek eragindako leherketa zela medio, itsasontzia hondoratzeaz gain, Fernando Pereira argazkilaria hil zuten.[10]

Lobby politiko eta ekonomiko moduan ere funtzionatu du; 2000 urtean, esaterako, Shell enpresako akzio pakete zabal bat erosi zuen, enpresak ingurumenaren aldeko proiektuetan sartzea lortzeko.

Egitura

Thumb
Greenpeaceren bulegoak.

Egoitza nagusia Amsterdamen dago.[11] Erakundea bere bazkideen kuotez eta produktu zenbaiten salmentaz finantzatzen da; nazio erakundeek euren kuoten % 25 ordaindu behar diote Amsterdamen dagoen zentralari eta kanpaina ekologista orok zentralaren onespena jaso behar du.

Erreferentziak

Bibliografia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.