From Wikipedia, the free encyclopedia
Gojira death metal progresiboa egiten duen musika talde bat da, 1996an sortua eta Baiona[1] inguruko herri batzuetako kideek osatua. Ingelesez kantatzen dute.
Gojira | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Baiona aldea ( Lapurdi), Ondres (Landak, Okzitania) |
Musika mota | death metal metal progresiboa |
Urteak | 1996tik |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Listenable Records Mon Slip (diskoetxe independentea) |
Taldekideak | |
Joseph (Joe) Duplantier (kantaria, gitarra) Mario Duplantier (bateria) Christian Andreu (gitarra) Jean-Michel Labadie (baxua) | |
Lehengo taldekideak | |
Alex Cornillon (baxua) | |
Informazio gehigarria | |
www.gojira-music.com | |
Musika estilo horren barruan nazioartean ospe handia lortu du. 2017ko Grammy Sarietarako izendatu zuten, eta 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako hasiera ekitaldian jo zuten.
Gojiraren hitzetako gaiak bizitza eta heriotza, espiritualtasuna eta ingurumenaren babesa dira. Natura eta amalurraren alde taldekideek duten interesa[2] jaio diren ingurumen eta kostaldean inspiratuta dago.
Taldearen izena Godzillaren japonierazko bertsioa da; taldearen lehen izena Godzilla bera izan zen, baina eskubide arazoak zirela kausa 1999an aldatu behar izan zuten.[3] Bere musikak Morbid Angel, Tool, Meshuggah eta Death taldeek egiten dutenarekin antzekotasuna du.
Gojira Baiona-Ondres inguruan sortu zen 1996an.
Joseph eta Mario Duplantier Empalot taldean ere aritzen dira baina hau geldirik dago 2003tik. Joseph Joek beste talde batzuekin (Manimal, Klone, Apocalyptica) kolaboratu du eta Cavalera anaiek (Sepultura, Soulfly) duten Cavalera Conspiracy proiektuan ere bai.
2003ko The Link diskoarekin Europan zehar ezagunak izaten hasi ziren eta azken urteotan metalaren munduan duen ospea izugarri handitu da; The Way of All Flesh beren azken diskoa, From Mars to Sirius aurrekoa eta The Link Alive DVDarekin Ipar Amerikarako jauzia eman dute. Jaialdi eta bira garrantzitsu batzuetan esku hartu dute:
2010ari dagokionez, Alemaniako Wacken Open Air[4] jaialdi mitikoan abuztuan eta Schlettstadteko (Alsazia) Lez'arts sceniques uztailaren 30ean egon dira. Euskal Herria Zuzenean[5] ere aritzekoak ziren Heletan baina eguraldia dela medio egun horretako jaialdia bertan behera geratu zen.
Azken urteetan nazioartean sona handia hartu du. 2016ko abuztuan BBC Radio 1 hedabiderako The Shooting Star abestia grabatu zuten,[6] eta 2017ko Grammy Sarietarako izendatu zuten Gojira bi ataleta: metal abestirik onena (Silvera kantua) eta rock diskorik onena (Magma).[7] 2024ko uztailean, 2024ko Parisko Olinpiar Jokoak irekitzeko ekitaldian jo zuten.[8]
Bost bideo musikal eginak dituzte 2010erako:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.