From Wikipedia, the free encyclopedia
Bateria perkusiozko musika-tresna multzo bat da, oro har pertsona bakar batek jotzen duena. Rock, pop eta jazz estiloetan oso erabilia da XX. mendeko azken hamarkadez geroztik.
Bateria (musika) | |
---|---|
perkusio instrumentua eta sets of double-skin cylindrical drums with single playing heads (en) | |
Identifikazioa | |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 211.212.21 |
Bateria hainbat musika estilotan erabili ohi den perkusiozko musika-tresna multzoa da.
Bateria perkusiozko musika-tresna multzoa izan arren, pertsona bakarrak jotzen du. Bateria-jotzailea bateria jotzen duen pertsona da.
Perkusiozko instrumentuak, haize eta harmonikoekin batera, instrumentu zaharrenak kontsideratzen dira. Bateriaren jatorria Estatu Batuetan dago; hain zuzen ere, XIX.mendearen amaieran. 1890. urtean banaka jotzen ziren batzuk musika-tresnen lotura egin zen Jazz giroko kaleetan: kaxa, dunbala eta txindatak, Europako musikak ospetsu bihurtuak, baina jatorri Turkiar eta Txinatarra.
XIX. mendean, gero eta bateria handiagoak erabiltzen hasi ziren erromantizismo garaiko musikariak, eta instrumentu hauek, XX. mendean, cakewalk eta jazz-eko hainbat perkusio-jotzaileek erabili zituzten.
Lehen Mundu Gerraren ostean, galera ekonomiko eta sozial handiak izan ziren, eta goi burgesia gogor jo zuen. Burgesiak, orkestra pribatuen jabe zenez, kalte nabarmenak jasan zituen. Hala, hainbat musikari kaleratu behar izan zituzten, eta, ondorioz, perkusio-jotzaileek hainbat instrumentu batera jotzen ikasi zuten. Beraz, aurretik hainbat pertsonen artean jotzen zena (hiruzpalau lagunen artean), une hartatik aurrera, bakoitza perkusiozko musika-tresna baten arduraduna zen.
Wilborm F. Ludwig-ek, 1910ean dunbal pedala asmatu zuenean (lehenik egurrezkoa eta ondoren altzairuzkoa), ia perkusio instrumentu guztiak pertsona bakar batek jo zitzakeen.
Bateria, normalean egurrezkoak diren danbor multzo batez osatuta dago, plastikotik eratorritako material batez egindako bi mintzez (partxe) osatuta daudenak, eta, danborraren arabera, mintz mota bat edo bestea erabiltzen da. Oso mintz oinarrizkoetatik hasi eta konplexuenetaraino, oinarrizko plastiko baten geruza batez osatuta dago soinua gorde eta dirdira bat sortzen duen olioarekin eta latexetik eratorritako material batez egindako kolpekatze-sekzioarekin. Danborra bi mintzez osatuta dago: bata kolpezkoa (gainaldean) eta bestea durunditsua (azpialdean). Danbor horiek diametroa alda dezakete tonuari eta sakontasunari eraginez, horrela, durundi-mintzaren gaineko sentikortasuna aldatuz.
Gainera, bateriarekin batera, noizean behin, nolabaiteko musika eta bateriaren gustua duen soinu bat sortzen duen edozein objektu ere egon ohi da: ezinbesteko platertxoak eta nahiko ohikoak diren beste osagarri batzuk (zintzarria, panderetak, egurrezko blokeak, besteak beste). Bateria, afinazio-giltza batekin eta mintza tenkatzen duten afinazio-bernoen sistemarekin afinatu daiteke. Mintza zenbat eta gehiago tenkatu, soinua orduan eta zorrotzagoa da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.