euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Goiatz Labandibar Arbelaitz (Oiartzun, Gipuzkoa, 1985eko, ekainaren 18a) euskal idazlea da. Kazetaritzan lizentziaduna da eta kazetari gisa egiten du lan.
Goiatz Labandibar Arbelaitz | |
---|---|
(2022) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Oiartzun, 1985eko ekainaren 18a (39 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Bizilekua | Oiartzun |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Leioa |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta kazetaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Komunikazioan lan egiten du. Oarsoaldeko Hitza egunkarian eta zenbait komunikabidetan lan egin edota kolaboratzen du. Aipatzekoak dira Berrian argitaratutako "Metaforikoki",[1] "Oinezkoa"[2] eta "Atzerakontua"[3] ipuin sortak, baita IVAPen argitaratutako "Felice"[4] eta "Aizpatasuna"[5] ere.
Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak (Elkar, 2013) da bere lehen lana, Igartza Sariari esker argitaratua.
Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 Fundazioak 2016ko udan Poloniako Wroclaw hirian egonaldi artistiko bat egiteko Goiatz Labandibar aukeratu zuten. Argazkilari poloniar batzuek zein euskaldunek egindako argazki batzuetan oinarrituta hamabi ipuin labur egin zituen ekitaldi horretan.[6] Aipaturiko proiektua "Hala bazan... klixk!" izan zen.
Erakurleak irakurle talde digitala izan zena dinamizatu zuen.
Oiartzungo Irakurle Taldea dinamizatzen du.[7]
Tartean Teatroak taularatutako “Salaketa” lanaren idazlea izan da.[8] Lan honengatik jaso zuten Chamizok eta Martinezek Pabellon 6ko VIII Teatro Arineko jardunaldietan "Kriseilu" saria 2021ean.[9]
22. Korrika-ko azken bi unitate didaktikoetan parte hartu du, ipuina sortuz.[10]
ETBko 2022-2023 denboraldiko Mihiluze programan gidoilari.
"Oiartzuar emakumeak udalekuetan" egitasmoaren barruan, bere izena eraman zuen haur talde batek 2018an.[38]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.