Giorgio Napolitano

politikari italiarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Giorgio Napolitano
Remove ads

Giorgio Napolitano (ˈdʒordʒo napoliˈtaːno ahoskatua; Napoli, 1925eko ekainaren 29a - Erroma, 2023ko irailaren 22a) italiar politikaria izan zen, 2006tik 2015era bitartean Errepublikako Presidentea izan zena. Italiako Alderdi Komunistaren kide historiko, Democratici di Sinistran sartu eta 1992tik 1994ra arte Diputatuen ganberako presidentea eta 1996tik 1998ra Barne Ministroa izan zen.

Datu azkarrak biziarteko senatari, 11. Italiako presidentea ...
Remove ads
Remove ads

Biografia

Politika

Napolin jaio zen 1925. urtean eta gaztetatik egon zen politikan sartua. PCI Italiako alderdi komunistan afiliatu izan aurretik talde komunista eta antifaxista bateko kide izan zen, zuzenbidea ikasten aritu zen momentuan. Bigarren Mundu Gerran nazien aurkako hainbat ekintza egin zituen talde horrek[1].

1956an, PCIko batzorde nagusiko kide bilakatu zen eta ondoren, ekonomia eta atzerri politiken arduradun. Ezkutuko gobernuko diplomaziaburu lanetan aritu zen (1991-1993), dimisioa eman eta PCItik alde egin zuen arte[1].

Gero, PD Alderdi Demokratikora jaon zen eta bertan beste hainbat kargu izan zituen: Barne ministro moduan 1996 eta 1998 artean, eta bi aldiz eurodiputatu, 1992ko eta 1999ko legegintzaldietan, hurrenez hurren. Bruselatik bueltan, 2006an, izendatu zuten errepublikako presidente lehendabiziko aldiz[1].

2015eko urtarrilaren 14an, Giorgio Napolitano Italiako presidente kargua utzi zuen[1].

Bizitza pertsonala

Literaturazalea ere badenez laguna zuen Pablo Neruda idazlea eta Los versos del capitán poema liburua argitaratzen lagundu omen zion Pablo Nerudari. Idazle moduan ere aritu zen eta hainbat liburu argitaratu zituen[1].

Remove ads

Erreferentziak

Loading content...
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads