Gesalatz
Nafarroa Garaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Nafarroa Garaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Gesalatz[5] ([ges̺alats̻]) Nafarroako udalerria da, Lizarrerrian ipar-ekialdean kokatua. Gesalazko ibarrak eta udalerriak ez dute erabat bat egiten, Jaitz herria ere ibarreko zatia delako, baina bere udalerria osatu du. Gesalatz udalerriak 78,1 kilometro koadro ditu, eta 456 biztanle zituzten 2014. urtean.
Gesalatz | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Guesálaz <> Gesalatz[1] | ||
Alkatea | María Vicenta Goñi Azantza (AIG, indep.) | ||
Posta kodea | 31xxx | ||
INE kodea | 31120 | ||
Herritarra | gesalaztar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°45′00″N 1°55′00″W | ||
Azalera | 76,82 km² | ||
Garaiera | 522 metro | ||
Distantzia | 35 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 431 (2023: −7) | ||
Dentsitatea | 0,06 bizt/km² | ||
Zahartzea[2] | % 30,72 | ||
Ugalkortasuna[2] | ‰ 28,57 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[2] | % 70,18 (2011) | ||
Desberdintasuna[2] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[2] | % 6,54 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[3][4] | % 7,80 (2018: %-0,37) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.guesalaz.es |
Gesalatz Lizarrako merindadearen iparraldean dago, Iruñetik 35 kilometrora eta Lizarratik 16ra. Allozko urtegia udalerri honetan dago kokatuta, Deierrirekin batera.
Iparraldean Goñerrirekin egiten du muga, ekialdean Jaitz eta Girgillaorekin, mendebaldean Lezaun eta Deierrirekin, eta hegoaldean Ziraukirekin.
Gesalazko Iturgoien herritik gertu, itsasoaren mailatik 1.224 metrora, Nafarroako Gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[6]
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Gesalatz udalerria ondoko herri hauek osatua dago: Argiñano, Arzotz, Bidaurre, Biguria, Estenotz, Garisoain, Genbe, Irurre, Iruxo, Iturgoien, Izurtzu, Lerate, Muetz (udaletxea), Muniain eta Muzki. Aipatu herri guztiek azkena izan ezik zenbait urtez berezko udalerri bana izan zutela jasotzen da 1842ko erroldan.
Kontzeju hauek multzo bat osatzen dute salbu eta barruti bereiz gisa kokatutako Izurtzu, tartean geografikoki Jaitz herria baitago, zeina Gesalatzen parte izan zen 1852. urtera arte.[7]
Herri hustuak ere baditu: Neusol (Irurren), Opako edo Opakua (Arzotzen), Oro (Jaitzen), Zurbano (Iturgoienen), eta Zurundain (Garisoainen).
Gesalazko biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bederatzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,96 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Gesalazko alkatea Agrupación Independiente de Guesálaz (AIG) taldeko María Vicenta Goñi Azantza da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaletxeko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak lau izan ziren (emandako guztien %1,31) eta boto zuriak bederatzi (botoen %2,99). Abstentzioa %33,41ekoa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Agrupación Independiente de Guesálaz | 173 | 4 |
Auzolan Guesálaz (AUGU) | 119 | 3 |
2011n bi zerrenda berberak aurkeztu ziren; zinegotzi banaketa bera eta oso antzeko boto kopurua jaso izan zituzten. Goñik segitu zuen alkate.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Agrupación Independiente de Guesálaz | 177 | 4 |
Auzolan Guesálaz (AUGU) | 113 | 3 |
2007-2011 | María Vicenta Goñi Azantza | AIG |
2011- | María Vicenta Goñi Azantza | AIG |
La Estellesa autobus konpainiaren Iruñea eta Lizarra arteko lineak geltokia dauka Gesalazko hainbat kontzejutan. Lineak honako ibilbidea egiten du:
Lizarrerriko iparraldean, zeinean kokatzen den Gesalatz, euskal toponimia nagusi den eremua da, eta euskara mintzatu zen bertan 18. mendera arte, non atzerakada handia gertatu zen. 1735. urteko katexima bat gorde da euskaraz idatzia, Apezendaco dotrina christiana uscaras, Muzkiko herriko Francisco Martinez de Elizalde apaizak idatzia. Era berean, Muzkiko apaiz izan ziren Martinez de Mortentin anaien paperetan, 1805. urtean datatu diren 4 sermoi idatzi daude euskarazkoak. Bonaparteren mapan, Gesalatz ibarrak hegoaldeko muga markatzen zuen euskararentzat Lizarrerrian 1863. urtean argitaratu zenean. [8]
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Gesalatz eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelania dira. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %8,10ek zekien euskaraz hitz egiten.
2009ko urtarriletik Gesalazko udalerriaren izen ofiziala Guesálaz <> Gesalatz da[1].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.